Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 1770. | Mt 3,9 | | |
|
eta ez pentsa nahikoa duzuenik “Abrahamen ondorengo gara” esatea. Egia esan, honako harri hauetatik ere atera ditzake Jainkoak Abrahamen ondorengoak.
|
|
| 1771. | Mt 3,10 | | |
|
Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko: fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da.
|
|
| 1772. | Mt 4,13 | | |
|
Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean dagoen Kafarnaum herrian.
|
|
| 1773. | Mt 4,18 | | |
|
Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.
|
|
| 1774. | Mt 5,25 | | |
|
«Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte.
|
|
| 1775. | Mt 5,29 | | |
|
«Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino.
|
|
| 1776. | Mt 5,32 | | |
|
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legearen kontra elkartuak ez badira behintzat– adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
|
|
| 1777. | Mt 5,40 | | |
|
soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;
|
|
| 1778. | Mt 6,33 | | |
|
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.
|
|
| 1779. | Mt 6,34 | | |
|
Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.
|
|
| 1780. | Mt 8,18 | | |
|
Bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste aldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek.
|
|
| 1781. | Mt 8,28 | | |
|
Jesus aintziraz beste aldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen.
|
|
| 1782. | Mt 8,32 | | |
|
Jesusek esan zien:
–Zoazte.
Haiek irten eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-talde osoa ezpondan behera aintzirara amildu zen, eta denak uretan galdu.
|
|
| 1783. | Mt 8,34 | | |
|
Orduan, herri guztia atera zen Jesusengana eta, ikusi zutenean, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten.
|
|
| 1784. | Mt 9,1 | | |
|
Jesus txalupara igo, aintziraz beste aldera igaro eta bere herrira etorri zen.
|
|
| 1785. | Mt 9,9 | | |
|
Jesusek, handik atera eta bidez zihoala, Mateo zeritzan gizon bat ikusi zuen zergak biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:
–Jarraitu niri.
Mateok zutitu eta jarraitu egin zion.
|
|
| 1786. | Mt 9,27 | | |
|
Jesus handik atera zenean, bi itsuk jarraitu zioten deiadarka: «Daviden Semea, erruki zakizkigu!»
|
|
| 1787. | Mt 9,31 | | |
|
Haiek, ordea, atera orduko, eskualde guztian zabaldu zuten Jesusen berri.
|
|
| 1788. | Mt 9,32 | | |
|
Itsuak atera orduko, deabruaren menpe zegoen mutu bat ekarri zioten Jesusi.
|
|
| 1789. | Mt 10,11 | | |
|
«Edozein herri edo auzotara iristen zaretela, jakizue ba ote den konfiantzako inor zuek etxean hartzeko, eta geldi zaitezte harenean herri hartatik atera arte.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|