Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 2167. | Flp 1,7 | | |
|
Bidezko iruditzen zait zuen guztionganako dudan sentipen hau, barru-barruan baitzaramaztet; izan ere, partaide zaituztet Jainkoarengandik hartu dudan dohainean, bai preso nagoen honetan, bai berri ona defendatzeko eta sendotzeko aukera dudanean ere.
|
|
| 2168. | Flp 3,13 | | |
|
Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut
|
|
| 2169. | Flp 3,17 | | |
|
Senideok, izan zaitezte nire antzeko, eta begiratu guregan duzuen ereduaren arabera bizi direnei.
|
|
| 2170. | Flp 4,10 | | |
|
Poz handia hartu dut kristau bezala, nireganako duzuen ardura nabarmen agertu delako; bazenuten lehendik ere, baina agertzeko aukerarik ez.
|
|
| 2171. | Flp 4,15 | | |
|
Badakizue gainera zuek, filipoarrok, berri ona zabaltzen hasi berrian Mazedoniatik atera nintzenean, eliz elkarte bat ere ez zela nire gastuen kargu egin, zuek izan ezik;
|
|
| 2172. | Flp 4,19 | | |
|
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.
|
|
| 2173. | Kol 1,13 | | |
|
Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;
|
|
| 2174. | Kol 2,20 | | |
|
Kristorekin hil bazarete eta munduan agintzen duten indarretatik askatu, zergatik makurtzen zarete oraindik arauetara, mundukoak bazinete bezala?
|
|
| 2175. | Kol 4,3 | | |
|
Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.
|
|
| 2176. | Kol 4,18 | | |
|
Neure eskuz idazten dizuet azken agurra: Paulok. Oroit zaitezte kartzelan nagoela. Grazia zuekin.
|
|
| 2177. | 1 Ts 1,8 | | |
|
Izan ere, zuenetik zabaldu da Mazedonia eta Akaiara Jaunaren mezua; eta eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea, guk ezer esan beharrik gabe.
|
|
| 2178. | 1 Ts 2,4 | | |
|
Bestela baizik, Jainkoak berri ona gure esku jartzeko gai ikusi gaituenez, horren arabera hitz egiten dugu, ez gizakiei atsegin emateko, gure bihotzak aztertzen dituen Jainkoari baizik.
|
|
| 2179. | 1 Ts 2,12 | | |
|
zuei aholku eta adore emanez eta Jainkoari dagokion eran bizitzeko eskatuz, honek bere erreinura eta aintzara deitzen zaituztenez gero.
|
|
| 2180. | 1 Ts 4,13 | | |
|
Senideok, ez dugu nahi hildakoen zoriari buruz zuek ezjakinean egoterik, atsekabe ez zaitezten, itxaropenik ez dutenen antzera.
|
|
| 2181. | 2 Ts 1,12 | | |
|
Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.
|
|
| 2182. | 2 Ts 3,2 | | |
|
Egin otoitz gizon oker eta gaiztoengandik gu onik atera gaitezen ere, ez baitira denak leialak.
|
|
| 2183. | 2 Ts 3,17 | | |
|
Eta orain neure eskuz agurra: Paulok. Honela sinatzen ditut neure gutun guztiak; nire idazkera bera duzue.
|
|
| 2184. | 1 Tm 1,3 | | |
|
Mazedonia aldera joan nintzenean, Efeson gelditzeko eskatu nizun; jarraitu, otoi, bertan, eta zentzatu doktrina arrotzak irakasten ari direnak;
|
|
| 2185. | 1 Tm 4,13 | | |
|
Ni joan bitartean, ardura zaitez Liburu Santuak irakurtzeaz, irakasteaz eta adore emateaz.
|
|
| 2186. | 1 Tm 5,6 | | |
|
Aitzitik, atseginetara emanik dagoena, bizi delarik ere, hilda dago.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|