Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 2243. | 2 J 1,4 | | |
|
Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz.
|
|
| 2244. | 2 J 1,6 | | |
|
Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.
|
|
| 2245. | 3 J 1,3 | | |
|
Biziki poztu naiz, anaiek etorri eta zure jokabide leialaz hitz egin didatenean, egiaren arabera bizi zarela aitortuz.
|
|
| 2246. | 3 J 1,4 | | |
|
Ezerk ez dit poz handiagorik ematen, nire seme-alabak egiaren arabera bizi direla entzuteak baino.
|
|
| 2247. | Ju 1,5 | | |
|
Hau guztia ongi baino hobeki dakizuen arren, berriro gogoratu nahi dizuet. Jaunak, Israel herria Egiptotik atera ondoren, galdu egin zituen sinetsi ez zutenak.
|
|
| 2248. | Ju 1,13 | | |
|
itsasoko olatu haserreak dira, beren lotsarien aparra botatzen dutenak; izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak.
|
|
| 2249. | Ju 1,16 | | |
|
Gaizki-esale dira, beti kexu, beren grinen arabera dabiltzanak; harrokeria besterik ez dute ahoan, eta beren probetxurako lausengatzen dute jendea.
|
|
| 2250. | Ju 1,18 | | |
|
«Azken garaietan gizon isekariak izango dira, beren grina zitalen arabera ibiliko direnak».
|
|
| 2251. | Ap 1,12 | | |
|
Atzera begiratu nuen, mintzo zitzaidan ahots hura norena ote zen ikusteko eta, itzultzean, urrezko zazpi argimutil ikusi nituen,
|
|
| 2252. | Ap 2,23 | | |
|
Haren jarraitzaileak heriotzaz joko ditut, eta jakingo dute eliz elkarte guztiek ni naizela buru-bihotzak ikertzen dituena, eta zuetako bakoitzari bere egintzen arabera emango diona.
|
|
| 2253. | Ap 2,27 | | |
|
nik neure Aitarengandik hartu dudan agintea; burdinazko makilaz gobernatuko ditu, buztinezko ontzia bezala puskatuko. Gainera, goizeko artizarra emango diot.
|
|
| 2254. | Ap 4,10 | | |
|
hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:
|
|
| 2255. | Ap 6,2 | | |
|
Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.
|
|
| 2256. | Ap 6,4 | | |
|
Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten.
|
|
| 2257. | Ap 8,4 | | |
|
Eta aingeruaren eskutik Jainkoaren aurrera igo zen intsentsuaren kea, Jainkoaren herriaren otoitzekin batera.
|
|
| 2258. | Ap 9,2 | | |
|
eta leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala, eta keaz eguzkia eta airea ilundu egin ziren.
|
|
| 2259. | Ap 12,11 | | |
|
Bildotsaren odolaz
eta aitortu duten mezuaz
garaitu dute gure senideek:
ez dute beren bizitza maite izan
heriotzaren aurrean
atzera egiteko beste.
|
|
| 2260. | Ap 14,7 | | |
|
Hots handiz zioen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari, etorri baita berak mundua epaituko duen ordua; adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena».
|
|
| 2261. | Ap 14,20 | | |
|
Hiritik kanpora zapaldu zuten mahatsa eta, dolaretik hainbeste odol atera zenez, zaldien muturrekoetaraino iritsi zen, hirurehun kilometroko zabaleran.
|
|
| 2262. | Ap 15,6 | | |
|
eta bertatik zazpi izurriak zeramatzaten zazpi aingeruak atera ziren, liho garbi eta distiratsuz jantziak, urrezko gerrikoz bularpeak loturik.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|