Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 396. | Jos 2,7 | | |
|
Guardiak Jordanerako bidera, igarolekuetara, joan ziren haien bila. Hiritik atera zirenean, itxi egin zuten atea.
|
|
| 397. | Jos 2,19 | | |
|
Zuetariko norbait etxetik atera eta hiltzen badute, berarena izango da errua eta gu errugabe izanen gara. Baina, etxean egonik, norbaitek zuetakoren bat hiltzen badu, gurea izango da errua.
|
|
| 398. | Jos 3,7 | | |
|
Jaunak, orduan, esan zion Josueri: «Gaurtik aurrera goratu eginen zaitut israeldar guztien aurrean; horrela jakingo dute ni zurekin naizela, Moisesekin izan nintzen bezala.
|
|
| 399. | Jos 3,12 | | |
|
(Aukera itzazue hamabi gizon, Israelgo leinu bakoitzeko bat).
|
|
| 400. | Jos 4,2 | | |
|
«Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat,
|
|
| 401. | Jos 4,5 | | |
|
eta esan zien: «Zoazte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, itun-kutxaren aurrera Jordan erdiraino eta hartu harri bana sorbaldan, israeldar leinuak hainbat harri.
|
|
| 402. | Jos 4,19 | | |
|
Lehen hilaren hamarrean atera ziren israeldarrak Jordandik, eta Gilgalen ezarri zuten kanpalekua, Jerikoren ekialdera.
|
|
| 403. | Jos 5,1 | | |
|
Jordanez beste aldera, mendebaldean, bizi ziren amortarren eta kostaldeko kanaandarren erregeek entzun zuten lehortu egin zituela Jaunak Jordango urak israeldarrak igarotzeko, eta adoregabeturik, arnasa ere galduta, gelditu ziren israeldarren aurrean.
|
|
| 404. | Jos 5,12 | | |
|
Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.
|
|
| 405. | Jos 6,9 | | |
|
Adarrak jotzen zituzten apaizen aurrean gizon armatuak jarri ziren eta kutxaren atzean gainerako gudariak. Adar-hotsera zihoazen denak aurrera.
|
|
| 406. | Jos 6,13 | | |
|
eta zazpi adarrak zeramatzaten zazpi apaizak Jaunaren kutxa aurrean zihoazen adarrak joz. Denen aurrean gizon armatuak zihoazen eta kutxaren atzean gainerako gudariak. Adar-hotsera zihoazen denak aurrera.
|
|
| 407. | Jos 6,15 | | |
|
Zazpigarren egunean, egunsentian jaiki eta itzulia egin zuten hiriaren inguruan, aurreko egunetakoaren arabera, baina egun hartan zazpi itzuli egin zizkioten hiriari.
|
|
| 408. | Jos 6,16 | | |
|
Zazpigarrenean, apaizek adarra jotzean, Josuek esan zion herriari: «Egin orain irrintzi, Jaunak zuen menpe jarri baitu hiria!
|
|
| 409. | Jos 6,19 | | |
|
Urre-zilar guztia eta brontzezko eta burdinazko ontzi guztiak Jaunarentzat dira eta beronen altxortegira sartuko ditugu».
|
|
| 410. | Jos 6,22 | | |
|
Lurraldea ikertu zuten bi gizonei esan zien Josuek: «Zoazte emagalduaren etxera eta atera bera eta beraren ahaideak, zin egin zenioten bezala».
|
|
| 411. | Jos 6,23 | | |
|
Joan ziren ikertzen ibilitako bi gazteak, eta Rahab, beronen aita-amak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten.
|
|
| 412. | Jos 6,24 | | |
|
Jeriko hiriari eta bertako guztiari su eman zioten; zilar-urreak eta brontzezko eta burdinazko ontziak, berriz, Jaunaren etxeko altxortegira eraman zituzten.
|
|
| 413. | Jos 7,7 | | |
|
Josuek otoitz egin zuen, esanez:
Ai ene, Jainko Jauna! Zergatik igaroarazi diozu herri honi Jordan ibaia, gero amortarren esku utzi eta hondatzekotan? Hobe Jordanez beste aldera gelditu izan bagina bizitzen!
|
|
| 414. | Jos 7,8 | | |
|
Otoi, Jauna! Zer esan behar dut, Israelek bere etsaien aurrean atzera egin behar izan duen honetan?
|
|
| 415. | Jos 8,7 | | |
|
Zuek, orduan, atera gordelekutik eta jabetu hiriaz; Jaunak, zeuen Jainkoak, eskura emango dizue.
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|