Programa: © 2006
, OFMCap
Prestatzailea:
Esloveniako Bibli Elkartea.
|

Bilatzen: EAB - Elizen Arteko Biblia (2004).
2416 kointzidentziak 2274 txataletan
| 833. | Jr 1,11 | | |
|
Jaunak galdetu zidan:
–Zer ikusten duzu, Jeremias?
Nik erantzun:
–Almendrondo-adarra ikusten dut erneta.
|
|
| 834. | Jr 1,17 | | |
|
Zu egon prest aginduko dizudan guztia adieraztera joateko. Ez izan horien beldur; bestela, zeuri sartuko dizut nik horienganako beldurra.
|
|
| 835. | Jr 2,6 | | |
|
Ez ziren nitaz arduratu.
Nik, Jaunak, Egiptotik atera nituen
eta basamortuan zehar gidatu,
lur lehor eta malkar horretan,
arriskuz beteriko lur ilunean,
inor igarotzen ez den
eta itzulbiderik ez duen lurrean.
|
|
| 836. | Jr 2,18 | | |
|
Zergatik zoaz, bada, orain Egiptora,
Niloko urak edatera?
Zergatik Asiriara,
Eufratesko urak edatera?
|
|
| 837. | Jr 3,6 | | |
|
Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.
|
|
| 838. | Jr 4,6 | | |
|
Jaso bandera Sion aldera!
Babes zaitezte, ez gelditu!
Zoritxarra ekarriko baitut
iparraldetik,
izugarrizko hondamendia!
|
|
| 839. | Jr 4,7 | | |
|
Irten da lehoia sastraka artetik,
abiatu da herrien hondatzailea;
atera da bere herritik,
zure herrialdea hondatzeko,
zure hiriak kiskaltzeko,
inor gabe uzteraino.
|
|
| 840. | Jr 4,14 | | |
|
Jerusalem,
garbitu zeure barruko gaiztakeria,
bizirik atera nahi baduzu.
Noiz arte
izango ote dituzu zeure baitan
burubide gaizto horiek?
|
|
| 841. | Jr 4,28 | | |
|
Horregatik, dolu egingo du lurrak,
ilundu egingo goian ortzia,
hartua baitut erabakia;
ez naiz damutuko, ez atzera egingo».
|
|
| 842. | Jr 7,10 | | |
|
eta, ondoren, nire aurrera zatozte, niri sagaratua dagoen tenplu honetara, “Seguru gaude” esaten duzuela, segidan egintza higuingarri guztiok egiten jarraitzeko.
|
|
| 843. | Jr 7,22 | | |
|
Zuen arbasoak Egiptotik atera nituenean, ez nien ezer agindu erre-opari eta sakrifizioei buruz, ez nituen aipatu ere egin.
|
|
| 844. | Jr 8,4 | | |
|
«Zuk, Jeremias,
hauxe esango diozu herriari
nire izenean:
Erortzen dena,
ez ote da jaikitzen?
Bidea galdu duena,
ez ote atzera itzultzen?
|
|
| 845. | Jr 8,5 | | |
|
Zergatik urrundu zait, bada,
betiko
Jerusalemgo herri hau?
Gogor eusten dio
bere makurkeriari,
ez du itzuli nahi atzera.
|
|
| 846. | Jr 8,6 | | |
|
Adi-adi entzun diet,
baina ez dira hitzeko jendea,
ez da inor
bere gaiztakeriaz damutzen,
bere hutsegiteak aitortuz.
Denak beren bidean zuzen aurrera,
ziztu bizian borrokara
oldartzen den zaldia bezala.
|
|
| 847. | Jr 10,17 | | |
|
Jerusalemgo bizilagunok,
setiaturik zaudete!
Bildu zeuen gauzak
eta atera lurraldetik.
|
|
| 848. | Jr 11,4 | | |
|
Egiptotik, burdina urtzeko labe hartatik, atera nituenean, zuen gurasoekin egin nuen ituna bera da. Orduan agindu nien: “Nire mintzoa aditu eta nik agindutako guztia betetzen baduzue, nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko,
|
|
| 849. | Jr 11,7 | | |
|
Egiptotik atera nituenetik gaurdaino zin-zinez eta atergabe eskatu diet zuen gurasoei obeditzeko.
|
|
| 850. | Jr 12,10 | | |
|
Makina bat buruzagi etsaik
suntsitu du nire mahastia,
oinazpian zapaldu nire alorra,
basamortu bihurtu
nire alor zoragarria:
|
|
| 851. | Jr 13,7 | | |
|
Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.
|
|
| 852. | Jr 13,19 | | |
|
Negeveko hiriak setiatuak daude,
ezin ditu inork ere askatu.
Juda osoa erbestera doa,
oso-osorik atzerrira».
|
| |
|
Programaren azken eguneratzea:
2009-12-17
|