BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
Bertsioak:  EAB  DHH  DHHn  RVR95  RVR95n  BCI  CEV  GNB  WEB  ASV  KJV  SEG  L45  RUS  VLC  VUL  SSP  SSP-Op  SSP-Ref  SSP3  JUB  EKU  CHR  DAL Hautatu hizkuntza honetarako bertsioen multzo standardean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Irteera 2,15-22

15 Hain zuzen, faraoia, gertatuaren berri jakin zuelarik, Moises hil nahian zebilen, baina honek faraoiagandik ihes egin zuen eta Madian
2,15 Madian: Tribu nomadek osaturiko herria, Palestinaren hegoalde eta hego-ekialdean bizi zena. Has 25,2 tx.ean Madian Abrahamen semeen artean ageri da. Moisesek bere herriaren arbasoen bizi-giroa aurkituko du Madianen (nomadismoa eta abeltzaintza).
eskualdera joan zen bizitzera. Han, putzu baten ondoan eseri zen.
2,15 ihes egin zuen Eg 7,23-29; Heb 11,24-27. // putzu baten ondoan Has 24,11+.
Moises erbestean, Madian eskualdean
16 Bazen Madianen zazpi alaba zituen apaiz bat. Hauek putzura joan ziren, aska bete eta aitaren ardiei edaten ematera. 17 Etorri ziren, ordea, artzain batzuk eta bota egin zituzten handik. Moises, orduan, nesken alde atera zen eta ardiei edaten eman zien. 18 Alabak beren aita Reuelengana
2,18 Reuel: Moisesen aitaginarreba, gehienetan Jetro deitua (ik. 3,1; 4,18; 18,1). Izen ezberdinak tradizio ezberdinen aztarna dira.
itzuli zirenean, honek galdegin zien:
–Nolatan zatozte gaur hain goiz?
19 Haiek erantzun:
–Egiptoar batek defendatu gaitu artzainen kontra. Gainera, berak atera digu putzutik ura eta ardiei edaten eman.
20 Aitak esan zien:
–Eta non da bera? Nola utzi diozue joaten? Dei egiozue zerbait jan dezan.
21 Orduz gero, Moises Reuelen etxean gelditu zen bizitzen. Reuelek bere alaba Tzipora eman zion emaztetzat. 22 Emazteak semea izan zuen eta Moisesek Gerxom –hau da, «Etorkin hemen»– eman zion izen, esanez: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean».
2,22 Gerxom 18,3.

Irteera 3,1

3
1 Moisesek Madiango apaiz Jetro bere aitaginarrebaren artaldea zaintzen zuen. Behin batean, basamortuan barrena eraman zuen artaldea eta Jainkoaren mendiraino, Horeberaino
3,1 Horeb: Sinai mendia da, Jainkoa herriari agertuko zaion eta berarekin ituna egingo duen tokia (ik. Ir 19 eta Ir 24 kap.ak). Gerora, Elias profeta ere Horeb mendiraino helduko da Jaunarekin topo egitera (ik. 1 Erg 19,8).
, iritsi zen.
3,1 Horeb, Jainkoaren mendia 4,27; 18,5; 19,2; 24,13; 1 Erg 19,8.

Irteera 18,1-12

Moisesek eta beronen aitaginarreba Jetrok elkar aurkitu
18
1 Jakin zuen Madiango apaiz eta Moisesen aitaginarreba zen Jetrok
18,1 Jetro: Ik. 2,18 oh.
, Jainkoak Moisesen eta bere herriaren alde egin zuen guztia: nola atera zituen israeldarrak Egiptotik.
2 Jetrok, Moisesen aitaginarrebak, etxean jasoak zituen Moisesek bere ondotik bidali zituen
18,2 bere ondotik bidali zituen: Ez dugu beste inon iraizpen honen berririk. Moisesen emaztearen azken aipamena 4,25-26 pasartekoa da.
Tzipora emaztea 3 eta bi semeak. Hauetako bati Gerxom –hau da, «Etorkin hemen»– zeritzon, Moisesek esan zuenagatik: «Etorkin bilakatu naiz lurralde arrotzean»;
18,3 bi semeak Eg 7,29. // Gerxom 2,22.
4 besteari Eliezer
18,4 Eliezer: Orain arte ez genekien (ik. 2,22) Moisesek Gerxomez aparte beste semerik zuenik.
–hau da, «Nire Jainkoa lagun»– zeritzon, honela esan baitzuen Moisesek: «Nire aitaren Jainkoa laguntzera etorri zait eta faraoiaren ezpatatik libratu nau».
5 Jetro aitaginarreba Moisesengana joan zen honen emazte eta semeekin, basamortuan kanpatua zegoen tokira, Jainkoaren mendira
18,5 Jainkoaren mendia: Ik. 3,1 oh.
. 6 Mandatu hau bidali zion Moisesi: «Neu, zure aitaginarreba Jetro, nator zu ikustera, zeure emazte eta semeekin».
7 Moises bere aitaginarrebari bidera atera zitzaion, eta, ahuspezturik, besarkatu egin zuen; elkar agurtu ondoren, oihal-etxolan sartu ziren. 8 Moisesek Jetrori kontatu zion Jaunak faraoiaren eta egiptoarren bizkarretik Israelen alde egin zuen guztia, bidean izan zituzten eragozpenak, eta nola libratu zituen Jaunak guztiotatik.
9 Jetro poztu egin zen, egiptoarren eskuetatik libratuz Jainkoak israeldarrei egin zien on guztiarengatik, 10 eta esan zion: «Bedeinkatua Jauna, faraoiaren eta egiptoarren eskuetatik libratu zaituena! 11 Orain bai, badakit jainko guztien aldean handia dela Jauna, egiptoarrek herria harrokeriaz erabili zutelarik
18,11 egiptoarrek… zutelarik: Jatorrizkoan iluna da esaldia; agian, osatu gabe gelditu delako.
, haien menpetik libratu baitu».
12 Moisesen aitaginarreba Jetrok erre-opari eta sakrifizioak eskaini zizkion Jainkoari. Gero, Aaron eta Israelgo arduradun guztiek otordua egin zuten Moisesen aitaginarrebarekin Jainkoaren aurrean.
18,12 Jainkoaren aurrean otordua 24,11; Has 26,26-31; 31,54; 1 Kro 29,22.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2016-10-10
visitor stats