Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Samuel 28: 3-25

1 Samuel :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31

Saulek emakume nekromante bati kontsulta egin
3 Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen nekromanteak
28,3 uxatuak… nekromanteak: Hildakoei kontsulta egiten zieten medium tankerakoak ziren; legeak debekatu egiten zuen jarduera hori (ik. Lb 19,31).
eta igarleak.
28,3 Samuel hil 25,1. // hilei galdegiteaz Lb 20,6; Dt 18,11; 2 Erg 21,6; Is 8,19; 2 Kro 33,6.
4 Filistearrek bildu eta Xunemen
28,4 Xunem: Jerusalemdik iparraldera 80 km ingurura zegoen herria; ipar-mendebalderaxeago Endor (7. tx.) herria zegoen.
ezarri zituzten guda-etxolak. Saulek ere bildu zuen Israel osoa eta Gilboan ezarri zituen guda-etxolak. 5 Saul, filistearren kanpalekua ikustean, beldurtu egin zen eta bihotza dardaratu zitzaion. 6 Kontsulta egin zion Saulek Jaunari; honek, ordea, ez zion erantzun, ez ametsetan, ez Urimen
28,6 Urim: Ik. Ir 28,30 eta oh. Jainkoaren nahia jakin ahal izateko erabil zitezkeen hiru erak (ametsa, Urim eta profetaren hitza) aipatzen dira hemen.
bidez, ezta profeten bidez ere. 7 Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei:
–Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko.
Laguntzaileek erantzun zioten:
–Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.
8 Aldatu zuen Saulek bere itxura beste soineko batzuk jantziz eta bi gizonekin joan zen. Gauez emakumeagana heldu eta esan zion Saulek:
–Igar iezadazu etorkizuna, hilei dei eginez. Agerrarazi esango dizudan hildakoa.
28,8 Saul soinekoz aldatu 1 Erg 14,2.
9 Emakumeak erantzun zion:
–Badakizu zer egin zuen Saulek: desagerrarazi egin zituen igarleak eta nekromanteak. Ni hil nahian al zabiltza?
10 Zin egin zuen Saulek Jainkoarengatik, esanez:
–Jauna badela bezain egia da ez zaizula inolako gaitzik etorriko hori egiteagatik.
11 Emakumeak, orduan:
–Nor nahi duzu agerraraztea?
Saulek erantzun:
–Agerrarazi Samuel.
12 Emakumeak, Samuel ikusi zuelarik, garrasi handia egin eta esan zion Sauli:
–Zergatik engainatu nauzu? Saul zara zu!
13 Erregeak erantzun zion:
–Ez izan beldur. Zer ikusten duzu?
Emakumeak Sauli:
–Espiritu bat dakusat lurpetik igotzen.
14 Eta Saulek:
–Nolakoa da?
Emakumeak erantzun:
–Gizon zaharra, soingainekoz jantzia.
Antzeman zion Saulek Samuel zela, eta lurreraino makurtuz ahuspeztu egin zitzaion.
28,14 soingainekoz jantzia 1 Erg 11,29; 19,19; 2 Erg 2,8.14; Mt 3,4 par.
15 Samuelek esan zion Sauli:
–Zergatik asaldatu nauzu igoaraziz?
Saulek erantzun:
–Oso larri nago. Filistearrak borrokan ari zaizkit, eta Jainkoa urrundu egin zait; ez dit erantzun nahi, ez profeten bidez, ez ametsen bidez. Zer egin behar dudan erakuts diezadazun egin dizut dei.
28,15 Oso larri nago 30,6; 2 Sm 24,14.
16 Samuelek erantzun zion:
–Jauna urrundu baldin bazaizu eta kontra jarri, zertarako egin niri kontsulta?
28,16 Jauna kontra jarri Is 63,10; Nk 2,5.
17 Nire bitartez esan zuena bete du Jaunak: zure eskuetatik erregetza kendu eta beste bati eman dio, Davidi.
28,17 Daviden erregetza 24,21+.
18 Ez zenuen bete Jaunaren esana, ez zenion erakutsi Amaleki
28,18 Amalek: Ik. 14,48 oh. 15. kap.an aipatzen da gertaera hau.
Jaunaren haserre gorria. Horregatik egin du orain hau Jaunak. 19 Israel ere filistearren eskuetara emango du Jaunak zurekin batera. Bihar zure semea eta biok nirekin izanen zarete, eta Israelen gudarostea ere filistearren eskuetara emango du Jaunak.
28,19 nirekin izanen zarete 31,2.5.
20 Bat-batean, Saul luze erori zen lurrera, Samuelen hitzek izuturik. Indarrik gabe zegoen, ez baitzuen deus ere jan egun osoan eta gau osoan. 21 Hurbildu zitzaion Sauli emakumea eta, hain larritua ikusirik, esan zion:
–Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren. 22 Orain, otoi, entzun zuk ere mirabe honen hitza. Ogi-puska bat ekarriko dizut; jan ezazu, indarrak hartzeko eta bideari ekin ahal izateko.
28,22-25 otorduaren prestakuntza Has 18,5-8.
23 Saulek ezetz zioen:
–Ez dut jango!
Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen. 24 Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk. 25 Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7