Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 6

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Bildotsak zigiluak ireki
6
1 Gero, Bildotsak zazpi zigiluetarik lehena ireki zuela ikusi nuen, eta lau izaki bizidunetatik lehenengoak trumoi antzeko ahotsez hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». 2 Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen.
6,2-5 lau zaldiak Za 1,8; 6,1-8. Ik. 19,11.
3 Bildotsak bigarren zigilua ireki zuenean, bigarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». 4 Beste zaldi bat, gorria, atera zen; haren gainekoari Jainkoak ezpata handi bat eman zion eta lurretik bakea kentzeko ahalmena, horrela gizakiek elkar hil zezaten.
5 Bildotsak hirugarren zigilua ireki zuenean, hirugarren izakiak hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi beltz bat ikusi nuen. Haren gainekoak balantza bat zuen eskuan, 6 eta ahots antzeko bat entzun nuen lau izakien artean esaten: «Kilo bat gari bakarrik eguneko soldataz; hiru kilo garagar bakarrik eguneko soldataz; baina ez hondatu olioa eta ardoa
6,6 ez hondatu olioa eta ardoa: Gosetean pobreen janaria mugatzen da (ogia, garagarra), ez luxuzko artikuluak (olioa eta ardoa). Gizarte-injustizia adierazten du.
».
7 Bildotsak laugarren zigilua ireki zuenean, laugarren izakiaren ahotsa entzun nuen hau esaten: «Zatoz».
8 Begiratu eta zaldi horixka bat ikusi nuen. Gainekoak Herio zuen izena, eta bere erreinukoek jarraitzen zioten. Lurraren laurdenaren gain ahalmena eman zion Jainkoak, ezpata, gosete, heriotza eta lurreko piztien bitartez jendea hiltzeko.
6,8 lau izurriteak Jr 14,12; 15,3; Ez 5,12.17; 14,21; 33,27.
9 Bildotsak bosgarren zigilua ireki zuenean, Jainkoaren mezuarengatik eta eman zuten testigantzagatik hildakoak ikusi nituen aldare azpian bizirik
6,9 Ap-an martiriek leku berezia dute (ik. 7,13-17).
. 10 Ozenki egiten zuten deiadar, esanez: «Noiz arte, Jaun santu eta egiazko horrek, ez diguzu justizia egin behar, gure hilketa lurrean bizi direnen lepotik mendekatu gabe utziz?»
6,10 geure hilketa mendekatu 19,2; Dt 32,43; 2 Erg 9,7; Sal 79,10.
11 Orduan, bakoitzari jantzi zuri bana eman eta oraino apur batez itxaroteko esan zien Jainkoak, harik eta beraiek bezala hilko zituzten zerbitzukide eta senideen kopurua osatu arte.
6,11 jantzi zuri bana 3,5+.
12 Gero, Bildotsak seigarren zigilua ireki zuenean, lurrikara
6,12 lurrikara: 6,12-14 tx.etan aipatzen diren fenomeno kosmikoak ohikoak dira profeten liburuetan eta judu-apokaliptikan Jaunaren eguna adierazteko (ik. 17. tx.); ik. Mt 24,29 adib.
izugarria gertatzen zela ikusi nuen. Eguzkia zurda-oihala bezain beltz jarri zen eta ilargia odola bezain gorri;
6,12-13 eguzkia beltz eta ilargia gorri, izarrak erori 8,12; Is 13,10; Ez 32,7.8; Jl 2,10; 3,4; Mt 24,29; Mk 13,24-25; Lk 21,25.
13 zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikondoari pikuak erortzen zaizkion bezala; 14 zerua bildu egin zen pergaminoa biltzen den bezala, eta mendiak eta uharteak oro beren lekutik aldatu ziren;
6,14 zerua bildu Is 34,4. // mendiak eta uharteak beren lekutik aldatu 16,20; 20,11.
15 lurreko erregeak, handiki eta buruzagiak, aberats eta indartsuak, eta gizaki oro, esklabo nahiz libre, hartzulo eta mendiko haitzarteetan ezkutatu ziren.
6,15 denak ezkutatu ziren Is 2,10.19; Jr 4,29.
16 Eta honela esaten zieten mendi eta harkaitzei: «Eror zaitezte gure gainera eta ezkuta gaitzazue tronuan eseria dagoenaren aurretik eta Bildotsaren haserretik.
6,16 Eror zaitezte eta ezkuta gaitzazue 9,6; Os 10,8; Lk 23,30. // tronuan eseria 4,2+.
17 Iritsi baita haren haserrearen egun handia, eta nor egon zutik?»
6,17 haserrearen egun handia Jl 2,11; Na 1,6; Ml 3,2.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11