Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 44

Hasiera :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50

Edalontziaren proba
44
1 Josek agindu hau eman zion etxeko arduradunari: «Bete leporaino janariz gizon hauen zakuak, ezarri bakoitzari bere dirua zaku-muturrean,
44,1 dirua zaku-muturrean 42,25.
2 eta diruarekin batera nire edalontzia, zilarrezkoa, gazteenaren zaku-muturrean».
Hark Joseren esana bete zuen.
3 Biharamun goizean bidali zituzten Joseren senideak beren astoekin.
4 Oraindik hiritik urrutira gabe zeudela, Josek etxeko arduradunari esan zion: «Zoaz gizon horien atzetik eta, atzemandakoan, esaiezu: Zergatik itzuli duzue gaizkia ongiaren truke?
44,4 gaizkia ongiaren truke 1 Sm 25,21; Jr 18,20; Sal 35,12; Es 17,13. Ik. 1 Sm 24,18; Es 20,22; Mt 5,39-44; Erm 12,17; 1 Ts 5,15; 1 P 3,9.
5 Zergatik ostu diozue nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko
44,5 etorkizuna iragartzeko: Ura zeukan ontzi batean olio-tanta bat botatzen zuten, eta olioak hartzen zituen formen arabera iragartzen zuten etorkizuna.
erabiltzen duen edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!»
6 Harrapatu zituen etxeko arduradunak, eta agindu bezala mintzatu zitzaien. 7 Haiek erantzun:
–Ez zaitez horrela mintza, jauna! Zure zerbitzariok ez gara horrelakorik egiteko gauza! 8 Aurrekoan gure zaku-muturrean aurkitutako dirua ere Kanaandik ekarri dizugu. Nola ostuko genuen, bada, zilar edo urrerik zure nagusiaren etxean? 9 Beraz, gutariko bati edalontzia aurkitzen bazaio, hila bedi; eta gu geu, jauna, zure esklabo bihurtuko gara.
10 Etxeko arduradunak, orduan:
–Ongi da! Baina edalontzia aurkitzen zaion hura bakarrik bihurtuko da nire esklabo; besteok errugabe izango zarete.
11 Berehala, nork bere zakua lurrera eraitsi eta ireki egin zuen. 12 Gizonak anaia guztien zakuak ikertu zituen. Benjaminen zakuan aurkitu zuten edalontzia.
13 Orduan, anaiek beren jantziak urratu zituzten
44,13 jantziak urratu: Atsekabea edo dolua adierazteko keinua (ik. 37,34 eta oh.).
eta, nork bere astoa kargaturik, hirira itzuli ziren. 14 Juda eta beste anaiak Joseren etxean sartu –hantxe baitzegoen oraindik Jose– eta lurreraino ahuspeztu zitzaizkion.
15 Josek esan zien:
–Baina, zer egin duzue? Ez al zenekiten ni bezalako batek den-dena igar dezakeela?
16 Judak erantzun zion:
–Zer esan diezazukegu, jauna? Zein aitzakia jarri? Nola zuritu geure burua? Jainkoak berak nabarmen jarri du gure bekatua. Zeure esklabo gaituzu, jauna, gu denok eta bai edalontzia aurkitu zaiona ere.
17 Josek erantzun zuen:
–Ez dut inola ere horrelakorik egingo! Edalontzia aurkitu zaion hura bakarrik izango da nire esklabo; gainerako guztiok zoazte bakean zeuen aitarengana.
Juda Benjaminen alde atera
18 Judak, Joserengana hurbilduz, esan zion:
–Arren, jauna, utziozu zeure zerbitzari honi bi hitz esaten; faraoiaren pareko zara zu eta ez zakizkit haserre! 19 Aurreko txandan zuk, jauna, aitarik nahiz beste anaiarik ba ote genuen galdetu zenigun. 20 Baietz erantzun genizun: bagenuela oraindik aita zaharra, eta zahartzaroan jaio zitzaion seme bat ere bai. Gure aitak oso maite zuela, berau zelako bere emazte kutunarengandik gelditzen zitzaion bakarra, bestea hila zuenez. 21 Anaia hura hona ekartzeko esan zenigun zure zerbitzarioi, ikusi nahi zenuela eta. 22 Guk, aldiz, adierazi genizun, jauna, mutikoak ezin zuela aita utzi, aita hilko ez bazen. 23 Zuk, hala ere, gure anaia gurekin ez bazetorren, ez azaltzeko berriro zure aurrera esan zenigun. 24 Gure aitarengana itzulirik, zuk esandakoa adierazi genion. 25 Handik aldi batera, garia erostera berriro itzultzeko agindu zigun,
44,25 Handik aldi batera 43,1-14.
26 eta guk erantzun genion ez gintezkeela etor geure anaia gazteena geurekin ez bagenekarren, hura gabe ezin ginela zure aurrera agertu. 27 Orduan, zure zerbitzari den gure aita honela mintzatu zitzaigun: «Dakizuenez, neure emazte Rakelek bi seme sortu zizkidan. 28 Batak alde egin zidan eta ez dut berriro ikusi: piztiaren batek irentsi duelakoan nago.
44,28 Batak alde egin zidan 42,13+.
29 Beste hau eraman eta zoritxarren bat gertatuko balitzaio, ni, agure hau, atsekabez hilko nintzateke».
44,29 atsekabez hilko 42,38.
30 Orain, bada, ez naiteke joan zure zerbitzari den gure aitarengana hain berea duen mutikoa gabe. 31 Gurekin ez doala ohartu orduko, hilko litzateke; geure aita zaharra atsekabez hilobiratuko genuke. 32 Gainera, nik, zure zerbitzari honek, neure gain hartua dut mutikoaren erantzukizuna; hitza eman nion aitari; berekiko errudun izango nintzateke betiko, itzuliko ez banio.
44,32 itzuliko ez banio 43,9+.
33 Horregatik, bada, har nazazu esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin. 34 Ez naiteke aitarengana itzul neure anaia Benjamin gabe. Ez nuke ikusi ere nahi gure aitak hartuko lukeen atsekabea.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7