Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hebrearrei :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13

HEBREARREI GUTUNA
SARRERA
Nork eta norentzat idatzia
Idazki honetaz zehaztasun historikorik ez daukagu. Pauloren gutunen bilduman sartu izan bada ere, kristautasunaren lehen mendeetatik konturatu ziren ez zela Pauloren beste idazlanak bezalakoa: literatur arrazoiengatik eta teologiagatik. Idazlearen datu segururik ere ez daukagu: bigarren belaunaldiko kristaua da, jatorriz judua seguruenik, baina kultura grekoaz ere jabetua eta Liburu Santuak sakon ezagutzen dituena. Idazkia Paulorena ez den arren, haren inguru edo tradizioari loturik ikusi ohi da. Luterok Apolo (Eg 18,24-28) proposatu zuen gutunaren egiletzat; hipotesia sinesgarria da, inolako froga zehatzik ez dagoen arren.
Hebrearren erlijio-gaiak asko erabiltzen dituelako, jatorriz judu zirenek osatzen zuten kristau-komunitateren bati idatzia izango zela pentsatu zen; horregatik ezarri zitzaion Hebrearrei gutuna izenburutzat; baina hau ere ez dago argi jakiterik. Dirudienez 80tik 90era bitartean idatzia da.
Idazlan edo sermoi hau egoera zaila bizi zuen kristau-elkarte bati idatzia dago. Bigarren belaunaldiko kristauak krisi berezia jasaten ari ziren: zabarkeria (2,3), salbazioaren estimu eskasa, komunitatearen bilerak uzteko joera (10,25). Idazleak larritzat hartzen du egoera, fedean hozteko (3,12) edo fedea ukatzeko (6,4-6) arriskua ikusten baitu.
Idazlanak, gutuntzat hartua izan bada ere, komunitate bati bidalitako homilia baten antz gehiago du.
Idazkiaren hari nagusiak
Bi hari nagusi bereiz genitzake idazlanean elkarrekin nahasturik: bata, doktrina-alderdia lantzen duena (1,1-4; 2,5-18; 4,15–5,10; 7,1–10,18; 12,18-24); bestea, aholku- edo erregu-gisakoa (2,1-4; 3,7–4,13; 5,11–6,12; 10,19-39). Fedean eta itxaropenean gogoberotzeko, Kristoren misterioa bere sakonean argitu nahi die kristauei.
Bost zati handitan dago banatua:
Lehenengoan (1,5–2,18), Kristoren, Jainkoaren Semearen, duintasuna azpimarratzen da, zerbitzari huts diren aingeruena baino handiagoa dela esanez. Bigarrenean (3,1–5,10), Kristoren apaizgoaren bikaintasuna aldarrikatzen du egileak; Moises eta Jesus alderatzen ditu, Jesusen bitartekotza Moisesenaren gainetik jarriz; Jesus da apaiz nagusia, Jainkoari dagozkionetan fidagarria eta gizakiarekiko errukitsua. Hirugarren zatiak (5,11–10,39), zatirik zabalen eta nagusienak, Kristoren apaizgoaren alde bereziak aztertzen ditu: antzinako israeldar apaizgoa eta Kristoren apaizgo berria, kultu zaharra eta Kristok inauguratutako kultu berria alderatzen dira; benetako kultua, Jesusek bere bizia maitasunez opari eskainiz burututakoa da; honek bakarrik lor dezake egiazko berrikuntza. Laugarren zatiak (11,1–12,13) kristau-bizitzaren oinarrizko bi alderdiz dihardu: fedeaz eta iraupenaz; horretara eragiteko, salbamen-historiako hainbat testigu aipatzen ditu. Bosgarren zatiak (12,14–13,19) kristau-jokabideak dituen bi alderdiak gogoratzen dizkigu: bai Jainkoaren aurrean, bai senideen aurrean izan behar dugun jokabidea, beti ere Kristo eredu dugularik.
Kristoren misterioa da idazki guztiaren muina. Hori azaltzeko, apaizgo eta kultuaren hiztegiaz baliatzen da idazlea. Kristok, Jainkoaren Semeak, apaiz bezala betetzen du bere salbamen-egintza. Salbamen-egintza hori Jesusek, apaiz nagusiak, bere burua opari eskaintzen duenean iristen da bere gailurrera; misterio honek batean biltzen ditu Jesusen sufrimendua, heriotza, piztuera, zeruetara igotzea eta haren betiko bitartekotza. Horrela, Kristo Itun Berriko apaiz-bitarteko eta senide gaituen gizaki guztiontzat salbamen-iturri bihurtu da.
Kultu-giroko eskema honen barruan, idazlan honek, I.Z.eko eta I.B.ko salbamen-bideak aurrez aurre jartzen ditu: Jesusen apaizgoaren eta kultu berriaren nagusitasuna eta baliotasuna azpimarratzen ditu. Kristoren odolak bakarrik burutu dezake gizakiaren eta Jainkoaren arteko itun berria, Kristoren odolak bakarrik berri dezake gizakia (9,11-15). I.Z.ean ongi ezagunak diren hitz eta ideiak erabiltzen ditu, hala nola, ituna, kultua, apaizgoa, sakrifizioa… Baina errealitate hauek guztiek, Jesu Kristori aplikatuz gero, esanahi guztiz berriak hartzen dituzte eta eduki berriak adierazten.
Eskema
–Sarrera (1,1-4).
–Kristo aingeruen gainetik (1,5–2,18).
–Kristo apaiz nagusi fidagarri eta errukitsu (3,1–5,10).
–Jesu Kristo, Itun Berriko apaiz nagusia (5,11–10,39).
–Fedea eta iraupena (11,1–12,13).
–Kristoren opariaren fruituak kristau-bizitzan (12,14–13,19).
–Azken gurariak eta agurrak (13,20-25).




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7