Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lukas 1,5-2,52

Lukas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

JESUSEN AURKEZPENA (1,5–4,13)
Jaiotza eta haurtzaroa (1,5–2,52)
Joan Bataiatzailearen jaiotza iragarri
5 Herodes Judeako erregearen garaian, bazen Zakarias zeritzan apaiz bat, Abiaren apaiz-sailekoa; haren emaztea, Elisabet, Aaronen
1,5 Herodes: Ik. Mt 2,1 oh. // Judea: Hemen, Lukasenean behin baino gehiagotan bezala (ik. 4,44; 6,17; 26,5), Judeak Palestina osoa adierazten du, Galilea barne. // Aaron: Moisesen anaia, apaiz-familia guztien arbasotzat zeukaten. Apaizak 24 taldetan banatuak zeuden, tenpluko zerbitzua astebeteko txandatan egiten zutelarik (ik. 1,8).
ondorengoa zen.
1,5 Abiaren apaiz-sailekoa 1 Kro 24,10.
6 Zintzoak ziren biak Jainkoaren aurrean, eta Jaunaren agindu eta legeak huts egin gabe betez bizi ziren. 7 Ez zuten haurrik, Elisabet agorra baitzen, eta urteetan aurreratuak biak.
1,7 ama agorra Has 11,30; 18,11; 25,21; Ep 13,2-3; 1 Sm 1,5-6.
8 Behin batean, Zakarias apaiz-zerbitzua egiten ari zen tenpluan Jainkoaren aurrean, bere apaiz-sailaren txanda baitzen. 9 Apaizen ohituren arabera, berari egokitu zitzaion Jaunaren santutegira sartzea intsentsua eskaintzeko
1,9 intsentsua eskaintzeko: Opariekin batera eskaini ohi zen goiz eta arratsalde.
. 10 Herri guztia kanpoan zegoen otoitzean, intsentsua eskaintzen zen bitartean. 11 Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.
1,11 intsentsu-aldarea 1 Erg 6,20-21; 7,48.
12 Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen. 13 Baina aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.
1,13 Ez beldurtu 1,30; 2,9-10; 5,8-10; Has 15,1; 21,17; 26,24; Ep 6,23; Tb 12,17; Dn 10,12.19; Mt 17,7; Mk 6,50; Jn 6,20; Ap 1,17. // Joan izena 1,59-63.
14 Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz,
1,14 poza 1,28.44.47.58; 2,10.
15 handia izango baita benetan Jaunaren aurrean. Ez du ardorik, ez pattarrik edango
1,15 Ez du ardorik, ez pattarrik edango: Nazireu zirelakoen ohitura (ik. Zen 6,2 oh.); Joan Bataiatzailearen aszetismoa iragartzen du (ik. 7,33).
, eta amaren sabeletik bertatik Espiritu Santuaz beteko du Jainkoak.
1,15 Ez ardorik, ez pattarrik Zen 6,2-4; Ep 13,5-7.14; 1 Sm 1,11. Ik. 7,33. // amaren sabeletik sagaratua Ep 13,5; 16,17; Is 49,1.5; Jr 1,5; Ga 1,15. Ik. 1,41-44. // Espiritu Santua 1,35.41.67; 2,25.26-27.
16 Israeldar asko bihurtuko ditu beren Jainko Jaunarengana. 17 Eliasen espiritu eta ahalmenaz jantzirik, Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko
1,17 gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko: H.h., gurasoen bihotzak seme-alabengana bihurtzeko.
eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko; horrela prestatuko du herria Jauna onartzeko.
1,17 Elias Mt 11,14+. // baketzeko, bihurtzeko Ml 3,23-24; Si 48,10. // herria prestatu 3,4.
18 Zakariasek esan zion aingeruari:
–Nola jakin dezaket horrela gertatuko dena? Ni zaharra naiz, eta emaztea ere urteetan aurreratua.
1,18 Nola jakin dezaket Has 15,8; Ep 6,17; Is 7,11; 38,7.
19 Aingeruak erantzun zion:
–Ni Gabriel naiz eta Jainkoaren zerbitzura nago; berak bidali nau zuri hitz egitera eta berri hau ematera.
1,19 Gabriel 1,26; Dn 8,16; 9,21; Tb 12,15. // berri eman 2,10; 3,18; 4,18.43.
20 Hara, mutu geldituko zara eta ezin izango duzu hitz egin hau guztia gertatu arte, bere garaian beteko diren nire hitzak sinetsi ez dituzulako.
21 Bien bitartean, herria Zakariasen zain zegoen, santutegian horrenbeste luzatzen zuelako harriturik. 22 Irten zenean, ezin zien hitz egin, eta jabetu ziren ikuskariren bat izan zuela santutegian; keinuka egiten zien, mutu gelditua baitzen. 23 Tenpluko bere zerbitzu-egunak amaitu zituenean, etxera itzuli zen. 24 Handik laster, Elisabet emaztea haurdun gelditu zen, eta bost hilabetez etxetik atera gabe egon zen. Hau zioen: 25 «Hara zer egin nahi izan duen Jaunak nire alde, jendearen aurrean nuen lotsa kentzeko».
1,25 lotsa kendu Has 30,23; 1 Sm 1,5-8.
Jesusen jaiotza iragarri
26 Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera, 27 birjina batengana; birjinak Maria zuen izena, eta Jose zeritzan Daviden jatorriko gizon batekin ezkontzeko hitzemana zegoen.
1,27 ezkontzeko hitzemana Mt 1,18.
28 Aingeruak, Mariarenean sarturik, esan zion:
–Agur, Jainkoaren gogoko hori! Jauna zurekin.
1,28 Agur Is 12,6; Jl 2,21-27; So 3,14-15; Za 2,14; 9,9.
29 Hitz hauek entzutean, ikaratu egin zen Maria eta agur horrek zer esan nahi ote zuen galdetzen zion bere buruari. 30 Aingeruak esan zion:
–Ez beldurtu, Maria! Jainkoak gogoko zaitu.
1,30 Ez beldurtu 1,13+.
31 Hara, haurdun gertatuko zara, semea izango duzu eta Jesus
1,31 Jesus: Izenak Jaunak salbatu esan nahi du, Mt 1,21 tx.ean azaltzen denez.
ipiniko diozu izena.
1,31 semea izango duzu Is 7,14 (Mt 1,23). // Jesus izena Mt 1,21. Ik. 1,69.71.77; 2,11.30; 3,6.
32 Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko diote, eta bere aita Daviden tronua emango dio Jainko Jaunak.
1,32 Goi-goikoa 1,35.76; 6,35; Eg 7,48; 16,17. // Goi-goikoaren Seme 8,28; 2 Sm 7,14; Sal 2,7; 89,27-28; Mk 5,7. // Daviden tronua 2 Sm 7,12.13.16; Is 9,6.
33 Israel herriko errege izango da betiko, eta beraren erregetzak ez du azkenik izango.
1,33 errege betiko Dn 7,14.
34 Mariak esan zion aingeruari:
–Baina nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?
35 Aingeruak erantzun zion:
–Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala
1,35 hodeiak bezala: Ik. 9,34 oh.
estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.
1,35 Espiritu Santua zuregana Mt 1,20. // hodeiak bezala estali Ir 40,34-35; Zen 9,18-22. // Jainkoaren Seme 3,22; 4,3.9.41; 8,28; 9,35; 10,22; 22,70; Mt 4,3+; Mk 1,1+.
36 Begira, Elisabet zure lehengusina ere haurdun gertatu da bere zaharrean eta sei hilabeteko dago agorra omen zena; 37 Jainkoarentzat ez baita ezer ezinezkorik.
1,37 ezinezkorik ez Has 18,14+.
38 Orduan, esan zuen Mariak:
–Hona hemen Jaunaren mirabea. Gerta bekit zuk esan bezala.
Eta aingeruak utzi egin zuen.
Mariak Elisabeti ikustaldia
39 Handik egun batzuetara, Maria etxetik atera eta Judeako mendialdeko hiri batera joan zen arin-arin, 40 eta, Zakariasen etxean sarturik, Elisabeti agur egin zion. 41 Mariaren agurra entzun bezain laster, Elisabeti punpaka hasi zitzaion haurra sabelean. Une berean, Espiritu Santuaz beterik gelditu zen Elisabet,
1,41 Espiritu Santuaz beterik 1,15.
42 eta goraki esan zuen: «Bedeinkatua zu emakume guztien artean eta bedeinkatua zure sabeleko fruitua! 43 Nor naiz ni, nire Jaunaren ama ni ikustera etortzeko? 44 Zure agurra nire belarrietara iritsi orduko, pozez punpaka hasi zait haurra sabelean. 45 Zorionekoa zu, Jaunak esan dizuna beteko dela sinetsi duzulako!»
Mariaren kantika
46 Orduan, Mariak esan zuen:
1,46 Mariaren kantika 1 Sm 2,1-10.

47 «Jaunaren handitasuna
dut goresten,
pozaren pozez daukat barrena,
Jainkoa baitut salbatzaile.
1,47 Ik. Is 61,10; Hab 3,18; Sal 13,6; 35,9.
48 Bere mirabe ezerez honengan
jarri ditu begiak;
horregatik, dohatsu deituko naute
guztiek gaurdanik.
1,48 mirabe ezerez honengan 1,38; 1 Sm 1,11; Si 11,12. // dohatsu deituko naute 1,45; Has 30,13.
49 Gauza handiak egin ditu
nire alde Ahalguztidunak.
Santua da
1,49 Santua da Sal 111,9.
50 eta gizaldiz gizaldi errukitsua
begirune diotenentzat.
1,50 Ik. Sal 100,5; 103,17.
51 Bere indar guztiaz jokatu du:
buru-harroak suntsitu ditu,
1,51 indar guztiaz Sal 118,15-16.
52 ahaltsuak goi-postuetatik bota
eta ezerezak gora jaso;
1,52 ahaltsuak, ezerezak Ez 21,31; Sal 113,7; Jb 5,11; 12,19; Si 10,14.
53 ondasunez bete ditu
gose zeudenak,
eta esku-hutsik bidali aberatsak;
1,53 goseak ondasunez bete Sal 107,9.
54 lagun etorri zaio bere herri Israeli,
bere errukiaz oroiturik:
1,54 Ik. Is 41,8-9. // errukiaz oroiturik Sal 25,6; 98,3.
55 hala hitzemana zien
gure arbasoei,
Abrahami eta ondorengoei
betiko».
1,55 Ik. Has 12,3; 13,15; 22,17-18; Mi 7,20.

56 Mariak hiruren bat hilabete egin zituen Elisabetekin; gero, etxera itzuli zen.
Joan Bataiatzailearen jaiotza
57 Denbora bete zitzaionean, Elisabetek semea izan zuen. 58 Jakin zuten auzokoek eta ahaideek zein erruki handia izan zion Jaunak, eta harekin batean poztu ziren. 59 Jaio eta zortzi egunera, haurra erdaintzera joan ziren, eta aitaren izena ipini nahi zioten, Zakarias.
1,59 erdainkuntza zortzigarren egunean Has 17,12; Lb 12,3. Ik. 2,21; Flp 3,5.
60 Baina amak esan zuen:
–Ez, Joan izango du izena.
1,60 Joan izena 1,13.
61 Esan zioten:
–Ez duzu senitartean inor izen horretakorik.
62 Orduan, aitari galdetu zioten keinuka, ea zein izen nahi zion jarri.
63 Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: «Joan du izena». Denak harriturik gelditu ziren. 64 Bat-batean, mihia askatu zitzaion Zakariasi, eta berriro hitz egiten eta Jainkoa goresten hasi zen.
1,64 hitz egiten hasi 1,20.
65 Auzoko guztiak beldurrak hartu zituen, eta Judeako mendialde guztian zabaldu zen gertatuaren berri. 66 Entzuten zuten guztiek beren baitarako esaten zuten: «Zer izango ote da ume hau?» Zeren Jauna lagun baitzuen.
Zakariasen kantika
67 Zakarias, haurraren aita, Espiritu Santuaz beterik, profeta bezala mintzatu zen, esanez:

68 «Bedeinkatua Jauna,
Israelen Jainkoa,
bere herriarengana etorri
eta askatu duena!
1,68 Bedeinkatua Jauna Sal 41,14; 72,18; 106,48; 2 Ko 1,3; Ef 1,3; 1 P 1,3. // herriarengana etorri 1,78; 7,16; 19,44; Has 21,1; 50,25; Ir 3,16; Jr 29,10; Sal 80,15; 106,4; 1 P 2,12. // askatu 2,38; 21,28; 24,21; Sal 111,9; 130,7-8.
69 Salbatzaile indartsua
1,69 Salbatzaile indartsua: H.h., Salbamen-adarra;I.Z.ean adarra indarraren irudi da.
sortu digu
bere zerbitzari Daviden
ondorengoen artean.
1,69 Ik. Sal 18,3; 132,17.
70 Hala hitzemana zuen antzinatik
bere profeta santuen ahoz:
71 salbatuko gintuela
gure etsaien menpetik,
gorroto gaituzten guztien eskutik;
1,71 etsaien menpetik Sal 106,10.
72 horrela agertu du
gure gurasoenganako errukia
eta oroitu da bere itun santuaz,
1,72 itunaz oroitu Ir 2,24; Lb 26,42; Sal 105,8-9; 106,45; 111,5.
73 gure arbaso Abrahami
egindako zin-hitzaz:
berak emango zigula,
1,73 Abrahami zin-hitza Has 22,16-18; Mi 7,20.
74 etsaien menpetik libraturik,
beldur gabe bera zerbitzatzea,
75 santutasun eta justiziaz,
beraren aurrean
geure bizitza guztian.
76 Eta zuri, haurtxo horri,
Goi-goikoaren profeta
deituko dizute,
Jaunaren aurretik joango baitzara
hari bidea prestatuz,
1,76 Jaunari bidea prestatu 1,17; 3,4; 7,27; Is 40,3; Ml 3,1.
77 haren herriari salbamena,
bekatuen barkamena iragarriz.
1,77 bekatuen barkamena 3,3+. Ik. Eg 2,38+.
78 Gure Jainkoaren
barru errukitsuari esker,
goiz-argia agertuko zaigu
zeru goitik,
1,78 goiz-argi Ml 3,20.
79 ilunperik beltzenean daudenei
argi egitera,
gure pausoak
bake-bidetik zuzentzera».
1,79 argi egitera Is 9,1; 42,6-7; 60,1-2; Mt 4,16. // bakea 2,14.29; 7,50; 8,48; 10,5-6; 19,38.42; 24,36; Is 9,5-6; 32,17; 59,8.

80 Haurra gorputzez haziz eta espirituz sendotuz zihoan; basamortuan bizi izan zen, Israel herriaren aurrean agertu beharreko eguna arte.
Jesusen Jaiotza
(Mt 1,18-25)
2
1 Garai hartan, mundu guztiaren errolda egiteko agindu zuen Augusto enperadoreak
2,1 Augusto: Erromako enperadore izan zen K.a. 29tik K.o. 14ra.
. 2 Lehen erroldatze hau Siriako
2,2 Siria: Erromatar probintzia; honen barnean zegoen Palestina ere Jesusen garaian.
gobernari Kirino zela egin zen. 3 Beraz, erroldatzera joan ziren denak, nor bere herrira. 4 Jose ere, Daviden familia eta jatorrikoa baitzen, Galileako Nazaret herritik Judeako Belen zeritzan Daviden herrira igo zen
2,4 Daviden jatorrikoa 1,27.
5 bere emazte Mariarekin, erroldatzera. Maria haurdun zegoen.
2,5 Maria haurdun 1,31.
6 Belenen zeudela, haurra izateko egunak bete zitzaizkion, eta 7 lehen-semea izan zuen; oihaletan bildu eta abere-aska batean ezarri zuen, ez baitzen ostatuan haientzat tokirik.
2,7 lehen-semea izan 2,23; Mt 1,25. Ik. Erm 8,29; Kol 1,15.18; Heb 1,6; Ap 1,5. // oihaletan bildu 2,12.
Aingeruak eta artzainak
8 Baziren inguru hartan artzain batzuk, gauez kanpoan artaldea txandaka zaintzen. 9 Jaunaren aingerua aurkeztu zitzaien eta Jaunaren aintzak argiz inguratu zituen; haiek beldur-ikaraz gelditu ziren,
2,9 Jaunaren aingerua Mt 1,20+. // Jaunaren aintza 9,26.32; 21,27; 24,26.
10 eta aingeruak esan zien: «Ez beldurtu! Hara, berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere:
2,10 Ez beldurtu 1,13+. // berri ona 1,19+. // poza 1,14+.
11 Salbatzailea, hau da, Mesias Jauna, jaio zaizue gaur Daviden herrian.
2,11 Salbatzailea: a) Jainkoa 1,47; Dt 32,15; 1 Sm 10,19; Sal 24,5; 27,1.9; 62,2-3; 1 Tm 1,1; Tt 1,3. b) Jesus Jn 4,42; Eg 5,31; 13,23; Ef 5,23; Flp 3,20; 2 Tm 1,10; Tt 1,4; 2,13; 2 P 1,1. // Mesias 2,26; 4,41; 9,20; 22,67; 23,2.35.39; 24,26.46; Mt 2,4+; Mk 1,1+.
12 Eta hona seinalea: jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana».
2,12 seinalea 2,7.
13 Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: 14 «Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!»
2,14 Ik. 19,38. // bakea 1,79+.
15 Aingeruek zerura alde egin zutenean, artzainek ziotsaten elkarri: «Goazen Belenera, Jaunak adierazi digun gertakari hori ikustera».
16 Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzana. 17 Ikusi zutenean, haurtxo hartaz esan zitzaiena kontatu zuten. 18 Artzainek esandakoa entzun zuten guztiak harriturik gelditu ziren. 19 Mariak, berriz, gertakari guztiok gogoan hartzen zituen, bere barruan hausnartuz.
2,19 Ik. 2,51.
20 Artzainak, entzun eta ikusi zutenarengatik Jainkoari aintzaka eta goraka itzuli ziren, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.
2,20 Jainkoari aintzaka eta goraka 1,64; 2,28.38; 5,25-26; 7,16; 13,13; 17,15.18; 18,43; 19,37; 23,47; 24,53; Eg 2,47.
21 Jaio eta zortzi egunera haurra erdaindu zutenean, Jesus izena ezarri zioten, sortu aurretik aingeruak esan bezala.
2,21 erdainkuntza Has 17,12; Lb 12,3. Ik. 1,59. // Jesus izena 1,31.
Jesus tenpluan aurkeztua
22 Moisesen legean agindutako garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean
2,22 garbikuntza egiteko unea iritsi zitzaienean: Testua pluralez ari den arren, hertsiki, garbikuntza amari zegokion soilik, Lb 12,1-8 pasartearen arabera.
, gurasoek Jesus Jerusalemera eraman zuten Jaunari aurkezteko.
2,22 garbikuntza Lb 12,2-7.
23 Izan ere, honela agintzen du Jaunaren legeak: Lehen-seme guztiak Jaunari sagaratuko zaizkio.
2,23 Lehen-seme… Ir 13,2.12.15; Zen 18,15-16.
24 Jaunaren legean ezarritako oparia ere eskaini zuten: bi usapal edo bi usakume.
2,24 usapal, usakume Lb 12,8.
25 Bazen Jerusalemen Simeon izeneko bat, gizon zintzo eta jainkozalea, Jainkoak Israel noiz kontsolatuko zain zegoena. Espiritu Santua berekin zuen
2,25 Israelen kontsolamendua Is 40,1+.
26 eta aditzera emana zion ez zela hilko Jaunak bidalitako Mesias ikusi gabe.
2,26 Mesias 2,11+.
27 Espirituak eraginik, tenplura joan zen eta, Jesusen gurasoak legeak agintzen zuena betetzeko asmoz tenpluan sartzerakoan, 28 haurra besoetan hartu eta Jainkoa goretsi zuen, esanez:

29 «Orain bai, Jauna,
zeuk hitzeman bezala,
utz diezaiokezu zeure morroi honi
bakean hiltzen!
30 Ikusi dute nire begiok
zure Salbatzailea,
2,30 zure Salbatzailea 1,69.71.77; 3,6; Is 40,5; Tt 2,11.
31 herri guztien aurrean zuk aurkeztua:
2,31 herri guztiei aurkeztua Is 52,10.
32 nazioak argitzeko argi
eta zure herri Israelen ospe».
2,32 nazioak argitzeko argi Is 42,6; 49,6. // Israelen ospe Is 45,25; 46,13.

33 Aita-amak harriturik zeuden Simeonek haurraz esaten zuenarengatik. 34 Simeonek bedeinkatu egin zituen eta haurraren ama Mariari esan zion: «Begira, ume hau israeldar batzuentzat erorbide eta besteentzat altxabide izateko ezarria dago; eztabaida sortuko duen seinalea izango da,
2,34 erorbide, altxabide 7,23; 20,17-18; Is 8,14; 1 Ko 1,23; 1 P 2,8.
35 horrela guztien asmo ezkutuak agerian geldi daitezen. Eta zuri ere saminezko ezpatak zulatuko dizu bihotza».
2,35 asmo ezkutuak agertu 16,15; Jn 3,19; 9,39; Eg 1,24. // ezpata 2,48; Ez 14,17; Jn 19,25-27.
36 Bazen profetesa bat ere, Ana, Fanuelen alaba, Aserren leinukoa. Urteetan oso aurreratua zen: gaztetan ezkondu eta zazpi urtez senarrarekin bizi ondoren, 37 alargun gelditu zen, eta bazituen laurogeita lau urte. Ez zen tenplutik ateratzen, eta gau eta egun Jainkoa zerbitzatzen zuen bertan, barau eta otoitz. 38 Une hartan aurkezturik, Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, eta haurrari buruz hitz egiten Jerusalemen askapena espero zuten guztiei.
2,38 askapena 1,68+.
Nazaretera itzuli
39 Jaunaren legeak agintzen zuen guztia bete ondoren, Jesusen gurasoak Galileara itzuli ziren, Nazaret beren herrira. 40 Haurra haziz eta sendotuz zihoan; jakinduriaz betea zegoen eta Jainkoaren onginahia berekin zuen.
2,40 Ik. 2,52.
Jesus haurra tenpluan
41 Jesusen gurasoak Jerusalemera joan ohi ziren urtero erromes Pazko-jaietan.
2,41 urtero erromes Dt 16,16; 1 Sm 1,3.7; Jn 2,13.23.
42 Jesusek hamabi urte
2,42 hamabi urte: Hamabi urte inguruan irizten zitzaion norbaiti juduen artean erlijio-betebeharretarako pertsona heldua.
bete zituenean, jaietara joan ziren, ohi bezala. 43 Jaiak amaiturik gurasoak etxera abiatu zirenean, Jesus haurra Jerusalemen gelditu zen, haiek jakin gabe. 44 Erromeskideen artean zelakoan egun bateko bidea egin ondoren, haren bila hasi ziren ahaide eta ezagunen artean. 45 Eta, aurkitzen ez zutelarik, Jerusalemera itzuli ziren bila.
46 Hiru egunen buruan, tenpluan aurkitu zuten, lege-maisuen erdian eseria, entzun eta galde; 47 entzuten zioten guztiak txunditurik zeuden erantzunetan azaltzen zuen argitasunagatik. 48 Ikusi zutenean, harrituta gelditu ziren gurasoak, eta amak esan zion:
–Seme, zergatik egin diguzu hori? Ikusi zein larri genbiltzan aita eta biok zure bila!
49 Hark erantzun zien:
–Zergatik zenbiltzaten nire bila? Ez al zenekiten nik neure Aitaren gauzetan jardun behar dudala?
50 Baina haiek ez zuten ulertu zer esan nahi zuen. 51 Jesus beraiekin Nazaretera jaitsi eta beraien menpe bizi izan zen. Amak gogoan hartzen zituen gertakari guztiok.
2,51 Ik. 2,19.
52 Jesus haziz zihoan, bai jakinduriaz, bai gorputzez, eta Jainkoak eta gizakiek gero eta gogokoago zuten.
2,52 Ik. 2,40.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11