Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Lukas 7

Lukas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Jainkoaren erregetza iritsi deneko ezaugarriak (7,1-50)
Erromatar ehuntariaren sinesmena
(Mt 8,5-13; Jn 4,46-54)
7
1 Herriari egindako hitzaldi hau amaiturik, Jesus Kafarnaumen sartu zen. 2 Bazen han erromatar ehuntari bat, eta honek morroi bat zuen oso maitea; morroia gaizki zegoen, hilzorian. 3 Jesusen berri entzunik, judu-buruzagi batzuk bidali zizkion, morroia sendatzera etortzeko erreguaz. 4 Joan ziren Jesusengana, eta arren eta arren eskatu zioten: «Merezi du zuk hori egitea, 5 maite baitu gure herria eta berak egin digu sinagoga ere».
6 Jesus beraiekin joan zen. Etxera hurbilduxea zela, lagun batzuk bidali zizkion ehuntariak esatera: «Ez hartu nekerik, Jauna, ni ez bainaiz inor zu nire etxean sartzeko. 7 Horregatik, ez naiz ausartu neu zuregana joaten; aski duzu hitz bat esatea nire morroia sendatzeko. 8 Neuk ere, menpekoa izanagatik, soldaduak ditut menpean, eta batari joateko agintzen badiot, joan egiten da, besteari etortzeko agindu eta etorri, morroiari zerbait egiteko esan eta hala egiten du».
9 Hau entzutean, Jesus harritu egin zen hartaz eta, ondoren zetorkion jendearengana itzulirik, esan zuen: «Egia esan, Israelen bertan ere ez dut aurkitu horrelako sinestedunik».
7,9 sendatzeko sinesmena 5,20+.
10 Mandatariek, etxera itzultzean, sendatua aurkitu zuten morroia.
Emakume alargunaren semea piztu
11 Ondoren, Nain
7,11 Nain: Galilearen hegoaldean zegoen herrixka.
izeneko herri batera joan zen Jesus, bere ikasleak eta jende asko lagun zituela. 12 Herriko sarrerara hurbildu zenean, hildako bat, ama alargun baten seme bakarra, zeramaten lur ematera. Herriko jende asko zihoan amarekin. 13 Hau ikustean, errukitu egin zitzaion Jauna eta esan zion: «Ez egin negarrik».
14 Aurreraturik, hilkutxa ukitu zuen, eta zeramatenak gelditu egin ziren. Orduan, esan zuen: «Gazte, zuri diotsut: Jaiki!»
15 Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion. 16 Denak beldurrak hartu zituen, eta Jainkoa goresten zuten, esanez: «Profeta handi bat sortu da gure artean». Baita ere: «Jainkoa bere herria salbatzera etorri da
7,16 salbatzera etorri da: H.h., bisitatu du; salbazio-bisita da, noski.
».
7,16 Jainkoa goretsi 2,20+. // Jesus profetatzat emana Mt 16,14+. // salbatzera etorri 1,68+.
17 Judea eta inguruko lurralde guztian zabaldu zen gertaera honen berri.
7,17 berria zabaldu 4,14+.
Joan Bataiatzailearen galdera eta Jesusen aitorpena
(Mt 11,2-19)
18 Kontatu zioten hau guztia Joani bere ikasleek, eta hark, ikasleetariko biri deiturik,
7,18 Joan Bataiatzailea Mt 3,6+. // Joanen ikasleak Mt 9,14+.
19 Jaunarengana bidali zituen galdetzera: «Zu al zara “Etortzekoa
7,19 Jaunarengana: Eskuizkribu askok Jesus diote Jauna gabe. // Etortzekoa: Ik. Mt 11,3 oh.
”, ala besteren baten zain egon behar dugu?»
7,19 Etortzekoa Mt 3,11+.
20 Joan ziren, bada, haiek Jesusengana eta esan zioten:
–Joan Bataiatzaileak bidali gaitu zuri galdetzera: «Zu al zara “Etortzekoa” ala besteren baten zain egon behar dugu?»
21 Une hartan, gaitz, eritasun eta espiritu gaiztoak zeuzkan jende asko sendatu zuen Jesusek, eta itsu askori ikusmena itzuli zien. 22 Ondoren, mandatariei erantzun zien:
–Zoazte eta esan Joani ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusi egiten dute, herrenak badabiltza, legendunak garbi gelditzen dira eta gorrek entzun egiten, hildakoak piztu egiten dira eta behartsuei berri ona ematen zaie.
7,22 seinale mesianikoak 4,18; Is 26,19; 35,5-6; 42,7; 61,1.
23 Eta zoriontsua sinesteko oztoporik niregan aurkitzen ez duena
7,23 Eta zoriontsua… ez duena: H.h., Eta zoriontsua nitaz eskandalizatzen ez dena. Ik. Mk 6,3 oh.
!
7,23 sinesteko oztopo 17,1-2; Mk 6,3+.
24 Joanen mandatariek alde egin zutenean, Jesus Joani buruz hitz egiten hasi zitzaion jendeari: «Zer ikustera irten zineten basamortura? Haizeak kulunka darabilen kanabera? 25 Zer ikustera irten zineten, bestela? Soineko apainez jantzitako gizona? Jantzi ederrez eta luxuan dabiltzanak errege-jauregietan bizi ohi dira. 26 Zer ikustera irten zineten, bada? Profetaren bat? Bai, noski, eta profeta baino ere handiagoa.
7,26 Joan profetatzat emana Mt 11,9+.
27 Hartaz dago idatzia Liburu Santuan: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik; hark prestatuko dizu aurretik bidea.
7,27 Begira… Ir 23,20; Ml 3,1 (1,76; Mk 1,2; Jn 3,28; Eg 13,24-25).
28 Egia esan, ez da amaren semerik Joan baino
7,28 Joan baino: Eskuizkribu askok profeta hitza sartu dute hemen.
handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiago da.
29 «Joani entzun zion herri osoak, baita zergalariek ere, Jainkoak arrazoi zuela aitortu zuten, haren bataioa hartuz.
7,29 Ik. Mt 21,31-32.
30 Fariseu eta lege-maisuek, ordea, huts eragin zioten Jainkoak beraientzat zeukan asmoari, ez baitzuten Joanen bataioa hartu.
31 «Norekin konparatuko dut, bada, gizaldi honetako jendea? Noren antzeko dira?
7,31 gizaldi hau 9,41; 11,29-32.50-51; 17,25. Ik. Mt 12,39+.
32 Plazan eseriak dauden mutikoen antzeko dira, honela ari baitzaizkio elkarri: “Jo dizuegu txistua eta zuek dantzarik ez; hiletak jo eta zuek negarrik ez”.
33 «Etorri baita Joan Bataiatzailea, ez jan eta ez edan egiten ez duela, eta burutik egina dagoela
7,33 burutik egina dagoela: H.h., deabrua daukala; ik. Mt 11,18 oh.
diozue.
7,33 Ik. Mt 11,18+.
34 Etorri da Gizonaren Semea, jaten eta edaten duela, eta esaten duzue: “A zer tripazain eta mozkorra, zergalari eta bekatarien laguna!”
7,34 Jesus 5,33-35. // zergalari eta bekatarien laguna Mt 11,19+.
35 Baina Jainkoaren jakinduria zuzena dela aitortzen dute bera onartzen duten guztiek
7,35 bera onartzen duten guztiek: H.h., haren seme-alaba guztiek.
».
Fariseua eta emakume bekatari barkatua
36 Behin batean, fariseu batek bazkaltzera gonbidatu zuen Jesus. Joan zen, bada, Jesus fariseuaren etxera eta mahaian jarri zen.
7,36 fariseu batek Jesus gonbidatu 11,39; 14,1.
37 Hartan, emakume bat, herrian bekatari bezala ezaguna, Jesus fariseuaren etxean bazkaltzen zela jakinik, bertara joan zen, harzurizko ontzi bat ukendu zeramala.
7,37 ontzi bat ukendu Mt 26,7; Mk 14,3.
38 Jesusen atzean oinen ondoan
7,38 oinen ondoan: Antzinako ohituren arabera, gonbidatuak erdi etzanik egoten ziren mahaiaren aurrean.
jarri zen negarrez, eta oinak malkoz bustitzen hasi zitzaion; gero, ileaz xukatu eta musukatuz, ukenduz igurzten zizkion.
7,38 Ik. Jn 12,3.
39 Hau ikustean, gonbidatu zuen fariseuak bere baitan zioen: «Benetan profeta balitz, jakingo luke zer-nolakoa den ukitzen ari zaion emakumea, bekataria alegia».
7,39 Jesus profeta Mt 16,14+.
40 Jesusek esan zion:
–Simon, badut zerbait zuri esateko.
Hark erantzun:
–Esadazu, Maisu.
41 –Diru-mailegari batek bi zordun zituen: batak bostehun denario zor zizkion eta besteak berrogeita hamar. 42 Zerez ordaindurik ez zutelarik, barkatu egin zien biei. Bietako zeinek izango ote du maiteen?
43 Simonek erantzun zion:
–Gehien barkatu zionak, nik uste.
Jesusek esan zion:
–Zuzen diozu.
44 Eta, emakumeagana bihurturik, Simoni esan zion:
–Ikusten al duzu emakume hau? Zure etxean sartu naizenean, ez didazu oinak garbitzeko urik eskaini; honek, berriz, malkoz busti dizkit oinak eta bere ileaz xukatu.
7,44 oinetarako ura Has 18,4; 19,2. Ik. Jn 13,2-12.
45 Zuk ez nauzu musu emanez agurtu; hau, berriz, sartu denetik
7,45 sartu denetik: Eskuizkribu gehienek sartu naizenetik diote, nahiz eta hau testuinguruari egoki ez etorri.
ez da gelditu nire oinei musuka. 46 Zuk ez didazu burua olioz igurtzi; honek, berriz, oinak ukenduz igurtzi dizkit.
7,46 burua olioz igurtzi Sal 23,5.
47 Beraz, hau diotsut: Bekatu asko ditu, baina hainbesteko maitasuna ageri badu, Jainkoak barkatu dizkion seinalea da; gutxi barkatzen zaionak maitasun gutxi agertzen du.
48 Eta emakumeari esan zion: «Barkatuak dituzu zeure bekatuak».
7,48 bekatuak barkatuak 5,20+.
49 Beste bazkaltiarrak beren artean hasi ziren esaten: «Nor ote dugu bekatuak barkatu ere egiten dituen hau?»
7,49 Ik. 5,21.24.
50 Baina Jesusek esan zion emakumeari: «Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean».
7,50 sinesmenak salbatu 8,48; 17,19; 18,42. Ik. 5,20+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11