Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 1,1-25

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

AURKEZPENA: DAVIDEN SEME ETA JAINKOAREN SEME DEN JESUSEN MISTERIOA (1,1–4,16)
Jesus birjinagandik jaioa. Gurtua. Pertsegitua (1,1–2,23)
Jesusen genealogia
(Lk 3,23-28)
1
1 Abrahamen eta Daviden ondorengo den Jesus Mesiasen arbasoen zerrenda
1,1 arbasoen zerrenda: H.h., genealogiaren liburua. Hasiera liburuko genealogiak (Has 5,1 etab.) ditu eredu. Baina Mateoren lehen hitz hauek liburu osoaren titulu ere izan daitezke eta, hartara, hau esan nahiko lukete: (Jesu Kristoren) historiaren liburua.
:
1,1 Abrahamen ondorengo Has 15,2-5; 22,15-18; Jn 8,33-40; Ga 3,16. // Daviden ondorengo (Seme) 12,23; 15,22; 20,30; 21,9.15; 22,41-45; 2 Sm 7,12; Lk 1,32; Jn 7,42; Eg 2,30; Erm 1,3-4; Ap 22,16.
2 Abrahamek Isaak
1,2 Isaak Has 21,2-5. // Jakob Has 25,26. // Juda Has 29,35.
sortu zuen; Isaakek Jakob; Jakobek Juda eta honen anaiak; 3 Judak Fares
1,3-6 Fares… David Rt 4,18-22; 1 Kro 2,5-15.
eta Zara, Tamarrengandik; Faresek Esrom; Esromek Aram;
1,3 Tamar Has 38.
4 Aramek Aminadab; Aminadabek Naason; Naasonek Salmon; 5 Salmonek Booz, Rahabengandik; Boozek Obed, Rutengandik; Obedek Jese,
1,5 Booz eta Rut Rt 4,13. // Obed, Jese Rt 4,17.
6 eta Jesek David erregea.
1,6 David erregea 1 Sm 16,13; 2 Sm 2,4; 5,3; Eg 13,22. // David, Uriasen emaztea, Salomon 2 Sm 12,24.
Davidek Salomon sortu zuen, Uriasen emazte izanarengandik; 7 Salomonek Roboam; Roboamek Abia; Abiak Asaf;
1,7-11 Roboamengandik… erbestealdira 1 Kro 3,10-16.
8 Asafek Josafat; Josafatek Joram; Joramek Ozias; 9 Oziasek Joatam; Joatamek Akaz; Akazek Ezekias; 10 Ezekiasek Manases; Manasesek Amon; Amonek Josias, 11 eta Josiasek Jekonias eta honen anaiak, israeldarrak Babiloniara erbesteratu
1,11 erbestealdia 2 Erg 24,12-16; Jr 27,20.
zituzten garaian.
12 Babiloniako erbestealdiaren ondoren, Jekoniasek
1,12 Jekonias eta ondorengoak 1 Kro 3,17.19.
Salatiel sortu zuen; Salatielek Zorobabel; 13 Zorobabelek Abiud; Abiudek Eliakim; Eliakimek Azor; 14 Azorrek Sadok; Sadokek Akim; Akimek Eliud; 15 Eliudek Eleazar; Eleazarrek Matan; Matanek Jakob, 16 eta Jakobek Jose, Mariaren senarra; eta Mariagandik jaio zen Jesus, Mesias deritzana.
17 Hona, beraz, zenbat gizaldi guztira: Abrahamengandik Davidengana hamalau; Davidengandik Babiloniako erbestealdira beste hamalau, eta Babiloniako erbestealditik Mesiasengana beste hamalau.
Jesusen sortzea
(Lk 2,1-7)
18 Jesus Mesiasen sortzea honela gertatu zen: Maria,
1,18 Maria eta Jose Lk 1,27.
Jesusen ama, Joserekin ezkontzeko hitzemana zegoen; eta, elkarrekin bizitzen hasi aurretik, haurdun gertatu zen Espiritu Santuaren egitez. 19 Jose, Mariaren senarra, gizon zuzena zen; ez zuen hura salatu nahi, eta isilean uztea erabaki zuen. 20 Asmo horrekin zebilela, Jaunaren aingerua
1,20 Jaunaren aingerua: I.Z.ean maiz erabiltzen den esakunea, Jainkoaren beraren esku-hartzea adierazteko (ik. Has 16,7 eta oh.).
1,20 Jaunaren aingerua 1,24; 2,13.19; 28,2; Has 16,7.13; 22,11.15; Ir 3,2.6; Lk 1,11; 2,9; Eg 5,19; 8,26; 12,7.23.
agertu zitzaion ametsetan eta esan zion: «Jose, Daviden ondorengoa, ez izan beldurrik Maria zeure emaztetzat hartzeko, harengan sortua Espiritu Santuarengandik baitator. 21 Semea izango du, eta zuk Jesus
1,21 Jesus: Hebreerazko Josue izenaren grekozko era; Jaunak salbatu esan nahi du.
1,21 Jesus izena 1,25; Lk 1,31; 2,21.
ezarriko diozu izena, berak askatuko baitu bere herria bekatuetatik».
22 Hau guztia, Jaunak profetaren bidez esana bete
1,22 Jaunak profetaren bidez esana bete 2,15.17.23; 4,14; 8,17; 12,17; 13,14.35; 21,4; 26,56; 27,9; Lk 4,21; 18,31; 24,25-27.44; Jn 12,38; Eg 1,16.
zedin gertatu zen: 23 Hara,
1,23 Hara… Is 7,14.
birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena
1,23 Is 7,14 tx.eko aipamena grekozko antzinako itzulpenaren arabera egiten da.
(Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du).
24 Esnatzean, Jaunaren aingeruak agindua egin zuen Josek, eta Maria emaztetzat hartu zuen. 25 Eta ez zuten ezkontza-harremanik izan, Mariak semea izan zuen arte, eta Josek Jesus izena ipini zion.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11