Ekialdeko jakintsu batzuek Jesus gurtu
2
1 Jesus Judeako Belen 2,1 Belen 2,5-6; Lk 2,4.15; Jn 7,42. // Herodes Lk 1,5. herrian jaio zen, Herodes erregearen garaian. Jesus jaio ondoren, sortaldeko jakintsu 2,1 Belen: Jerusalemdik hegoaldera dagoen herrixka; Daviden sorlekua, 1 Sm 16,1 pasarteak dioenez. // Herodes: Herodes Handia, K.a. 37tik 4ra Jerusalemen errege izana. // sortaldeko jakintsuak: Seguruenik, Babiloniatik etorritako astrologoak. batzuk azaldu ziren Jerusalemen,
2 galdezka:
–Non da juduen errege jaioberria? Haren izarra ikusi dugu sortaldean eta gurtzera gatoz. 2,2 juduen errege 21,5; 27,11.29.37; Mk 15,2.9; Lk 23,3.37-38; Jn 18,33.39; 19,3.14. // izarra Zen 24,17.
3 Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere.
4 Orduan, herriko apaizburu eta lege-maisu guztiak bildu eta Mesias non jaiotzekoa zen galdetu zien. 2,4 Mesias 1,16.17; 11,2; 16,13-20; 22,44-45; 26,63; 27,17; Mk 1,1+; Lk 2,11+; Jn 1,41; Eg 2,31; Erm 9,5; 1 J 2,22; 5,1.
5 Haiek erantzun zioten:
–Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:
6 Eta zu, Judako Belen, ez zara, ez,
Judako hirietan txikiena;
zuregandik aterako baita buruzagia,
Israel nire herria
gobernatuko duena 2,6 Tx.ak 2 Sm 5,2 eta Mi 5,1 era berezian elkartzen ditu. Mateok Belenen garrantzia azpimarratu nahi du. .
7 Orduan, Herodesek, jakintsuak isilean deiturik, izarra noiz agertu zitzaien jakin zuen zehatz.
8 Gero, Belenera bidali zituen, esanez: «Zoazte eta jakin xuxen haurraren berri eta, aurkitu ondoren, adierazi niri, neu ere gurtzera joan nadin».
9-10 Erregearen hitz hauek entzunik, abiatu egin ziren. Bidean, sortaldean ikusitako izarra agertu zitzaien eta biziki poztu ziren. Izarra aurretik joan zitzaien, haurra zegoen toki gainean gelditu arte.
11 Etxean sarturik, haurra ikusi zuten Maria bere amarekin eta, ahuspezturik, gurtu; ondoren, beren kutxatilak zabalduz, esku-erakutsiak eskaini zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra 2,11 intsentsua eta mirra: Arabiako aspalditiko usainkiak. .
12 Gero, Herodesengana ez itzultzeko oharra ametsetan harturik, beste bide batetik itzuli ziren beren herrialdera.
|