Egiptora ihesi
13 Jakintsuek alde egin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko». 2,13 Jaunaren aingerua 1,20+. // ametsetan agertu 1,20; 2,19.22; Has 20,3-7; 31,24; 46,2-4; Eg 10,3; 16,9; 18,9; 23,11.
14 Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen.
15 Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari. 2,15 Egiptotik… Os 11,1. Ik. 1,22+.
|