Jesus heriotzara kondenatua
15 Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena.
16 Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas 27,16 Barrabas: Zenbait eskuizkribuk Jesus izena ezarri dio aurretik Barrabasi. zeritzana.
17 Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:
–Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».
20 Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan.
21 Gobernariak berriro galdetu zien:
–Bietako zein nahi duzue askatzea?
–Barrabas –erantzun zuten.
22 Pilatok esan zien:
–Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?
Denek erantzun zuten:
–Gurutzean josi! 27,22 Pilato eta herria Eg 3,13-14; 13,28.
23 Eta hark:
–Zer oker egin du, bada?
Haiek, are eta oihu handiagoz:
–Gurutzean josi!
24 Guztia alferrik zela eta, gainera, iskanbila sortzera zihoala ikusirik, Pilatok ura hartu eta eskuak garbitu zituen jendearen aurrean, esanez:
–Ez naiz gizon honen heriotzaren erantzule! Zeuek ikusi! 27,24 eskuak garbitu Dt 21,6-9; Sal 26,6; 73,13.
25 Herri osoak erantzun zuen:
–Geu eta gure ondorengoak egiten gara horren heriotzaren erantzule 27,25 Geu… erantzule: H.h.,Horren odola geure eta gure ondorengoen gain; erantzukizuna norberaren gain hartzen dela adierazteko hebreerazko esamoldea. !
26 Orduan, Barrabas askatu zien eta Jesus, zigorkarazi ondoren 27,26 zigorkarazi ondoren: Ik. Mk 15,15 oh. , haien eskuetara eman zuen, gurutziltza zezaten.
|