Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 5

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

Erregetza hitzez hots egina: mendiko hitzaldia (5,1–7,29)
Sarrera
5
1 Jendetza ikusirik, Jesus mendira igo zen. Eseri eta ikasleak hurbildu zitzaizkion. 2 Orduan, honela hasi zitzaien irakasten:
Zoriontasunak
(Lk 6,20-23)
3 «Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.
5,3 Zorionekoak 11,6; 13,16; 16,17; Sal 1,1; 32,1-2; Lk 1,45; 11,28; 12,37-38.43; Jn 20,29; 1 P 4,14; Ap 14,13. // behartsu 11,5.29; 1 Sm 2,8; So 2,3; Sal 34,19; 40,18; Lk 1,47-48.52-53; 4,18; 7,22; 14,13; St 2,5; Ap 3,17.
4 «Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
5 «Zorionekoak bihotz gozokoak
5,5 bihotz gozokoak 11,29; 21,5; Sal 37,11; 2 Ko 10,1; Ga 5,23; Tt 3,2; 1 P 3,16.
, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz
5,5 haiek baitira jabetuko Jainkoak hitzemandako lurraz: H.h., haiek izango baitute lurra ondaretzat.
.
6 «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeko
5,6 Jainkoaren nahia betetzeko: H.h., zuzentasunaren.
5,6 Jainkoaren nahia betetzeko gose-egarri 3,15; 5,10.20; 6,1.33; 21,32; Is 51,1; Am 8,11-12.
gose-egarri direnak, haiek baititu Jainkoak aseko.
7 «Zorionekoak errukitsu direnak, haiek baititu Jainkoak erruki izango.
5,7 errukitsu 18,33; St 2,13.
8 «Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
5,8 bihotz-garbiak Sal 24,3-4; 1 Tm 1,5; Tt 1,15.
9 «Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.
5,9 bakegileak Heb 12,14; St 3,18.
10 «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik
5,10 Jainkoaren nahia betetzeagatik: H.h., zuzentasunagatik.
erasotuak
5,10 erasotuak 1 P 3,14.
, haiek baitute Jainkoa errege.
11 «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.
5,11 niregatik… 10,21-25; 24,9; Jn 15,20; Eg 5,41; 9,5; Heb 10,33-34; 1 P 4,14.
12 Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten.
5,12 profetak eta ikasleak 10,41; 23,34; 2 Kro 36,16; Eg 7,52.
Munduarentzat gatz eta argi
(Mk 9,50; Lk 14,34-35)
13 «Zuek zarete munduarentzat gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Ez du jadanik ezertarako balio, botatzeko baizik eta jendeak zapaltzeko.
14 «Zuek zarete munduarentzat argia. Ezin daiteke ezkuta mendi gainean dagoen hiria.
5,14 munduarentzat argia Jn 8,12; 9,5; Flp 2,15.
15 Kriseilua
5,15 Kriseilua Mk 4,21; Lk 8,16; 11,33.
ere ez da pizten ontzipean ipintzeko, argimutilaren gainean baizik, etxeko guztiei argi egiteko
5,15 Sortaldean jende arruntaren etxeek ez zuten gela bat besterik.
. 16 Era berean, zuen argiak denen aurrean egin behar du argi, zuen egintza onak ikusiz, zeruko zuen Aita gorets dezaten.
5,16 egintza onak ikusiz Jn 3,21; Ef 5,8-9. // Aita goretsi Jn 15,8; 1 Ko 10,31; 1 P 2,12.
Jesus eta legea
17 «Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak
5,17 Moisesen legea eta profeten esanak: H.h., legea eta profetak.
huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik.
5,17 legea bere betera eraman Erm 3,31; 10,4; 13,8.10. // Liburu Santuak 7,12+.
18 Zeren eta benetan diotsuet: Zeru-lurrek dirauten bitartean legearen hitz batek edo zeinurik txikienak ere ez du baliorik galduko, dena bete arte
5,18 dena bete arte: Hau da, munduaren azkena arte. Honela ere uler daiteke: legeko guztia bete arte.
.
5,18 Ik. Lk 16,17; 21,33.
19 Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan; betetzen edota betetzen irakasten duena, ordea, handitzat hartuko du Jainkoak bere erreinuan.
5,19 agindu bat hautsi St 2,10.
20 Hara zer diotsuedan: Jainkoaren nahia lege-maisuek eta fariseuek baino hobeki betetzen ez baduzue, ez zarete sartuko Jainkoaren erreinuan.
5,20 Jainkoaren nahia bete 5,6+. // Jainkoaren erreinuan ez sartuko 7,21; 18,3; 19,23; 21,13; Lk 16,16; Jn 3,5; Eg 14,22.
Senideen arteko harremanak
21 «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaiena: Ez hil inor; eta hiltzailea kondenatua izango da.
5,21 Ez hil inor Ir 20,13+; Dt 5,17. Ik. 19,18; Erm 13,9; St 2,11. // kondenatua izango Ir 21,12; Zen 35,16-19.
22 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena
5,22 iraintzen duena: H.h., raka (kaskarin) esaten diona. // hitzez mintzen duena: H.h., eroa (erlijio-zentzuz: fedegaldua) esaten diona.
, infernuko
5,22 infernu 5,29; 10,28; 18,9; 23,15.33; Mk 9,43; Lk 12,5.
sutara kondenatua izango da.
23 «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, 24 utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.
5,24 aurrez bakeak egin 6,14; Mk 11,25.
25 «Konpon zaitez lehenbailehen zeure etsaiarekin, berarekin auzitegira zoazen bitartean; bestela, epailearen eskuetan jarriko zaitu eta epaileak ertzainaren eskuetan, eta kartzelara botako zaituzte.
5,25-26 Ik. Lk 12,57-59.
26 Benetan diotsut: Ez zara handik aterako azken txanpona ordaindu arte.
Adulterioa eta dibortzioa
(18,8-9; 19,7-9; Mk 9,43-47; 10,4-5.10-12; Lk 16,18)
27 «Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik.
5,27 Ez egin adulteriorik Ir 20,14+; Dt 5,18. Ik. 19,18; Erm 13,9; St 2,11.
28 Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean.
29 «Eskuineko begia galbide
5,29 galbide izan 11,6; 13,57; 18,6-10; 24,10; 26,31; Is 8,14-15; Mk 6,3+; Lk 7,23; Jn 6,61; Erm 9,33; 1 P 2,8.
bazaizu
5,29 galbide bazaizu: H.h., eskandalizatzen bazaitu; ik. Mk 6,3 oh.
, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. 30 Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino.
31 «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria.
5,31 Bere emaztea… Dt 24,1. // ezkontza, dibortzioa 19,3-9; Mk 10,4-12; Lk 16,18; 1 Ko 7,10-11.
32 Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak –legearen kontra
5,32 legearen kontrako ezkontza Lb 18,6-18.
elkartuak ez badira behintzat
5,32 legearen kontra elkartuak ez badira behintzat: H.h., lohikeriagatik ez bada behintzat; hiru eratara ulertu ohi da lohikeria testuinguru honetan: zerbait lotsagarria, adulterioa eta legearen kontrako ezkontza; azken hau da interpretazio ziurrena.
– adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
Zinak
33 «Badakizue legean aurrekoei agindu zitzaien beste hau ere: Ez egin gezurrezko zinik, eta bete Jaunari egindako zinak.
5,33 Ez egin… Lb 19,12; Zen 30,3; Dt 23,22-24.
34 Nik, berriz, hau diotsuet: Ez egin inolako zinik, ez zeruarengatik, Jainkoaren tronua baita;
5,34-35 Ik. St 5,12. // tronua, oin-aulkia 23,22; Is 66,1; Eg 7,49. // Jerusalem, Jainkoaren hiria Sal 48,2-3.
35 ez lurrarengatik, haren oin-aulkia baita; ezta Jerusalemengatik ere, Errege handiaren hiria baita. 36 Ez egin zinik zeure buruarengatik ere, ez baitezakezu zeure ile bakar bat ere zuri edo beltz bihur. 37 Esan ezazue “bai”, bai denean, eta “ez”, ez denean
5,37 Esan ezazue «bai», bai denean, eta «ez», ez denean: H.h., Izan bedi zuen hitza «bai, bai», «ez, ez».
; gainerakoa gaiztoarengandik dator.
5,37 bai, ez 2 Ko 1,17-20; St 5,12.
Mendekua
(Lk 6,29-30)
38 «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.
5,38 Begia… Ir 21,23+; Lb 24,19-20; Dt 19,21.
39 Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; 40 soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere; 41 norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu
5,41 behartzen bazaitu: Segur aski, Mateok erromatar soldadu edo funtzionarioen jokabidea du gogoan.
egin bi berarekin. 42 Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.
Etsaiak maitatu
(Lk 6,27-28.32-36)
43 «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia.
5,43 Maitatu lagun hurkoa Lb 19,18. Ik. 19,19; 22,39; Mk 12,31; Lk 10,27; Erm 13,9; Ga 5,14; St 2,8.
44 Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;
5,44 etsaiak maitatu Ir 23,4-5; Es 25,21; Erm 12,20-21. // egin otoitz pertsegitzaileen alde Lk 23,34; Eg 7,60; Erm 12,14; 1 Ko 4,12.
45 horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria. 46 Izan ere, maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer sari
5,46 sari 5,12; 6,1.2.5.16; 10,41-42. // Zergalari 9,10; 18,17; Lk 7,34; 15,1-2; 18,10.11.13; 19,7.
zor zaizue? Zergalariek
5,46 Zergalari: Ik. Mk 2,15 oh.
ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 47 Eta zeuen senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer egiten duzue berezirik? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? 48 Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen Aita guztiz ona den bezala.
5,48 Izan guztiz onak Lb 19,2; Dt 18,13; 1 P 1,16; St 1,4.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11