113. (112.) SALMOA
Behartsuaz errukitzen den Jainko gorenari gorazarrea
113
1 Aleluia! 113,1 113–118 Salmoek Hallel deituriko gorespen-kanta osatzen zuten. Toki berezia zuen Israelgo jai nagusietan, Pazkoan batez ere (ik. Mk 14,26 oh.). Gora Jauna!
Goretsazue, Jaunaren zerbitzariok, goretsi Jaunaren izena! 113,1 Goretsazue… 134,1; 135,1; DnGr 1,85.
2 Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti!
3 Eguzkiaren sorlekutik sarlekura, goretsia izan bedi Jaunaren izena! 113,3 Eguzkiaren sorlekutik sarlekura 50,1; Ml 1,11. Ik. Is 59,19.
4 Jauna nazio guztien gainean garai,
haren ospea zeruak baino gorago. 113,4 zeruak baino gorago 57,6; 97,9.
5 Nor Jauna, gure Jainkoa, bezalakorik?
Gorenean du jarria tronua, 113,5 Nor Jauna bezalakorik? 35,10+.
6 baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko. 113,6 lurrera begiratzeko 11,4+; 138,6.
7 Gizagaixoa hautsetatik altxatzen du,
behartsua zaborretatik ateratzen 113,7 Gizagaixoa altxatu 107,41+.
8 eta handikien artean,
bere herriko nagusien artean, jartzen.
9 Emakume agorrari ohore ematen dio etxean,
haurrak eman eta ama zoriontsu egiten.
Aleluia! Gora Jauna!
|