BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Erregeak 22

Akabek Galaadeko Ramot hiria berreskuratu nahi
(2 Kro 18,1-3)
22
1 Hiru urtetan ez zen borrokarik izan siriarren eta israeldarren artean. 2 Hirugarren urtean, Judako errege Josafat Israelgo erregea ikustera jaitsi zen.
3 Israelgo erregeak esana zien bere funtzionarioei:
–Badakizue Galaadeko Ramot
22,3 Galaadeko Ramot: Genesaret aintziratik hego-ekialdera, mugan zegoen hiria. Luzaroan israeldarrek eta aramearrek nork beretzat nahi izan zuten.
hiria geurea dugula. Zertan gaude, bada, hemen geldirik, Siriako erregeari kendu gabe?
4 Beraz, hau galdetu zion Josafati:
–Nahi al duzu nirekin etorri Galaadeko Ramot hiriari erasotzera?
Josafatek erantzun zion Israelgo erregeari:
–Biok bat gara, nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea ere bai.
22,4 Gu biok bat gara 2 Erg 3,7.
5 Eta erantsi zion:
–Egiozu lehenbizi kontsulta Jaunari
22,5 Egiozu… kontsulta Jaunari: Profetaren bidez (ik. 14-28 tx.ak) nahiz apaizaren bidez (ik. 1 Sm 2,28 eta oh.) egin ohi zioten kontsulta Jaunari.
.
22,5 Jaunari kontsulta egin 20,14; Ep 1,1; 1 Sm 14,37; 23,2-4; Jr 21,2.
Erregearen adiskide ziren profetek garaipena iragarri
(2 Kro 18,5-11)
6 Bildu zituen Israelgo erregeak profetak
22,6 profetak: Erregearen zerbitzura eta esanetara zeuden gorteko profetak.
, laurehun inguru, eta galdegin zien:
–Joango al naiz Galaadeko Ramoti erasotzera, ala utzi egingo dut?
Profetek erantzun zioten:
–Eraso! Zeure eskuetara emango dizu Jaunak.
7 Josafatek, ordea, galdetu zuen:
–Ez al da hemen Jaunaren beste profetarik, beraren bidez Jaunari kontsulta egiteko?
22,7 Ez al da hemen profetarik? 2 Erg 3,11.
8 Israelgo erregeak erantzun zion Josafati:
–Bai, bada beste gizon bat: Mikeas, Imlaren semea. Galdegin diezaiokegu Jaunari berorren bitartez. Baina gorroto dut gizon hori, gauza txarrak baizik ez baitit iragartzen, onak iragarri beharrean.
Josafatek esan zuen:
–Ez zaitez horrela mintza, errege jauna.
9 Israelgo erregeak funtzionario bati dei egin eta agindu zion:
–Bizkor, etorrarazi Mikeas, Imlaren semea!
10 Israelgo erregea eta Josafat, Judakoa, errege-jantzi ederretan, aulki banatan jarriak zeuden, Samariako sarrera aurreko zabalgunean. Haien aitzinean, han ari ziren profeta guztiak profeta-jardunean. 11 Haietarik batek, Kenaanaren seme Sedekias deituak, burdinazko adar batzuk eginak zituen eta hau zioen: «Hau dio Jaunak: Adar hauez adarkatuko dituzu siriarrak, desegin arte».
22,11 profeta-egintzak 11,31+.
12 Halaxe zioten gainerako profeta guztiek ere: «Eraso Galaadeko Ramoti! Onik aterako zara. Eskura emanen dizu Jaunak hiria!»
Mikeas profetak hondamendia iragarri
(2 Kro 18,12-27)
13 Bitartean, Mikeasen bila joana zen mezulariak esan zion profetari:
–Hara, profeta guztiak aho batez zoriona iragartzen ari zaizkio erregeari. Zure hitza ere betor bat haienarekin. Iragar ezazu zoriona zuk ere.
22,13 gauza onak iragarri Is 30,10.
14 Mikeasek erantzun:
–Ala Jauna! Berak esango didana iragarriko dut.
22,14 Jaunak esango didana iragarriko Zen 22,18.
15 Mikeas heldu zenean, esan zion erregeak:
–Mikeas, joan al gaitezke Galaadeko Ramoti erasotzera, ala utzi egin behar dugu?
Mikeasek erantzun:
–Eraso! Onik aterako zara. Nola ez dizu, bada, eskura emanen Jaunak hiria?
16 Erregeak, orduan:
–Zenbat aldiz zin eragin behar dizut egia baizik ez esateko Jaunaren izenean?
17 Mikeasek erantzun:

«Mendietan barreiatua
ikusi dut Israel osoa,
artzainik gabeko ardiak bezala.
Hona zer dioen Jaunak:
“Ez du jaberik jende horrek,
itzul bedi nor bere etxera bakean”».
22,17 artzainik gabeko ardiak Zen 27,17; Jr 10,21; 23,1-2; Ez 34,5-6; Mt 9,36 par.

18 Orduan, Israelgo erregeak esan zion Josafati:
–Ez al dizut esan ez didala gizon honek ezer onik iragartzen, txarra baizik?
19 Mikeasek, berriz, honela jarraitu zuen:
–Entzun, bada, Jaunaren hitza. Bere aulkian jarria ikusi dut nik Jauna, zeruko bere zerbitzari guztiak ezker-eskuin bere ondoan zutik zituela.
22,19 Jauna bere aulkian Is 1,6+; Sal 11,4; Ap 4,2-4. // bere zerbitzari guztiak Jb 6,1+.
20 Hau zioen Jaunak: «Nork konbentzituko ote luke Akab, Galaadeko Ramoti eraso diezaion, bera bertan eror dadin?» Batek gauza bat zioen, besteak bestea. 21 Orduan, aurreratu zen espirituetariko bat, Jaunaren aitzinean gelditu eta esan zuen: «Neuk konbentzituko dut». Jaunak galdetu zion: «Nola?» 22 Hark erantzun: «Erregearen profeta guztiei gezurra esanaraziko diet». Jaunak, orduan, esan zion: «Konbentzituko duzu, bai. Baduzu horretarako ahalmena. Zoaz eta egizu horrela». 23 Beraz, Jaunak zure profeta hauen guztien ahoan gezur-espiritua ezarri duenez, garbi dago erabaki duela zure hondamena.
24 Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:
–Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?
25 Mikeasek erantzun:
–Zeuk ikusiko duzu, gelaz gela gordeka joan beharko duzun egunean.
26 Orduan, Israelgo erregeak agindu zuen:
–Heldu Mikeasi! Eraman hiri-gobernari Amonengana eta Joax printzearengana. 27 Eta esan hau agintzen dudala: giltzapean sartu eta emateko ogia eta ura neurtuak, harik eta ni borrokatik garaile itzuli arte.
22,27 giltzapean sartu Jr 20,1-2; Mt 14,3 par.; Eg 4,3; 5,15; 16,23.
28 Mikeasek erantzun zuen:
–Benetan zu garaile itzultzen bazara, Jaunak ez du nire bidez hitz egin
22,28 Hebreerazko testuak hau eransten du: Eta esan zuen: «Entzun, herri guztiok!» Hitz hauek Mikeas profetaren liburuko lehen hitzak dira. Baliteke kopiatzaileren batek hemen sartuak izatea, bi izenak nahasirik. Baina izenak berdinak diren arren, profetak ez dira bat bera.
.
22,28 Jaunak ez du hitz egin Dt 18,22; Jr 28,9.
Akab guduan hil
(2 Kro 18,28-34)
29 Israelgo erregea eta Judako errege Josafat igo ziren, bada, Galaadeko Ramoti erasotzera. 30 Israelgo erregea honela mintzatu zitzaion Josafati:
–Nik jantziak aldatuko
22,30 jantziak aldatuko: Hebreeraz aginteran, inperatiboan, dator: aldatu jantziak.
ditut borroka hasteko; zuk jarraitu zeure errege-jantziekin.
Israelgo erregea, beraz, jantziz aldatu eta borrokara abiatu zen.
22,30 jantziak aldatu 14,2+.
31 Siriako erregeak agindu hau emana zien bere guda-gurditeriaren hogeita hamabi arduradunei: «Ez eraso inori, ez txiki, ez handiri, Israelgo erregeari baizik».
32 Horrela, bada, guda-gurditeriaren arduradunek Josafat ikustean esan zuten:
–Hori izango da, segur aski, Israelgo erregea!
Eta haren kontra oldartu ziren. Baina Josafat
22,32 Josafat: Bere deiadar berezi edota judu-hizkeragatik igarri zioten ez zela Israelgo erregea.
deiadarka hasi zen 33 eta guda-gurdien arduradunek, hura Israelgo erregea ez zela oharturik, atzera egin zuten. 34 Baina gudari batek jaurti zuen gezia itsu-itsuan eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren juntura artetik. Orduan, erregeak esan zion gurdi-gidariari:
–Itzuli eta atera nazazu guda-zelaitik. Zauritu egin naute.
35 Egun hartan oso gogorra izan zen gudua; erregeari zutik eutsi behar izan zioten bere gurdian, siriarrei aurre eginez. Zauritik odola zerion guda-gurdiaren zoruraino. Arratsaldean hil egin zen.
36 Ilunabarrean deiadarra hedatu zen guda-zelaian: «Nor bere hirira! Nor bere lurraldera!»
37 Erregearen gorpua Samariara eraman zuten eta bertan ehortzi. 38 Guda-gurdia Samariako uraskan garbitu zuten. Zakurrek miazkatu zuten Akaben odola eta emagalduak uraska hartan garbitu ziren, Jaunak esan bezala
22,38 Jaunak esan bezala: Ik. 21,19. Testu honen idazleari ahaztu egin zaio, nonbait, Izreelen hil zutela Nabot eta ez Samarian. Akaben odola emagalduen hilerokoarekin nahasi izana erregearen oroitzapenari egin zekiokeen irainik handienetakoa zen.
.
22,38 Zakurrek miazkatu 21,19+.
39 Akaben gainerako jarduerak eta egin zuen guztia, nola eraiki zuen marfilezko etxea eta zenbat hiri gotortu zuen «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 40 Hil zen, bada, Akab eta ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.
Josafat, Judako errege
(2 Kro 20,31–21,1)
41 Israelgo errege Akaben erregealdiko laugarren urtean hasi zen Asaren seme Josafat Judako errege izaten. 42 Hogeita hamabost urte zituen Josafatek errege izaten hastean, eta hogeita bost urtez izan zen errege Jerusalemen. Beraren amak Azuba zuen izena eta Xilhiren alaba zen.
43 Bere aita Asaren jokabidea bera hartu zuen denetan Josafatek, ezertan ere okertu gabe. Jaunari atsegin zaiona egin zuen.
44 Hala ere, ez ziren desagertu muinoetako kultu-lekuak; haietan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitzen zuen herriak.
45 Bitartean Josafat bakean bizi izan zen Israelgo erregearekin.
22,45 bakean Israelgo erregearekin 22,4; 2 Erg 3,7.
46 Josafaten gainerako jarduerak, haren egintza adoretsuak eta izan zituen borrokak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.
47 Desagerrarazi egin zituen bere aita Asaren garaitik gelditzen ziren prostituzio sakraturako azken gizon eta emakumeak.
48 Aldi hartan ez zen erregerik Edomen; gobernari batek egin ohi zuen errege-ordetza.
49 Josafatek ur handietako itsasontziak egin zituen Ofirrera urre bila joateko. Baina ezin izan zen joan, ontziak Etzion-Geberreko
22,49 ur handietako: Ik. 10,22 eta oh. // Ofir eta Etzion-Geber: Ik. 9,26 oh.
kaian deseginak gertatu baitziren. 50 Orduan, esan zion Akaben seme Akaziasek Josafati: «Joan daitezela batera zure eta nire itsasgizonak itsasontzietan». Josafatek, ordea, ez zuen nahi izan.
51 Hil zenean, bere gurasoen ondoan ehortzi zuten Josafat bere arbaso Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Joram izan zen.
Akazias Israelgo errege
52 Judako Josafaten erregealdiko hamazazpigarren urtean hasi zen Akazias Israelgo errege izaten Samarian. Bi urtez izan zen hango errege. 53 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen bere aitaren eta amaren jokabide bera jarraituz eta Israeli bekatu eginarazi zion Nebaten seme Jeroboamen jokabide bera jarraituz. 54 Baal zerbitzatu zuen eta beronen aurrean ahuspeztu zen, Jauna, Israelen Jainkoa, haserraraziz beraren aitak egina zuen bezalaxe.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7