BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Samuel 7

7
1 Etorri ziren, beraz, Kiriat-Jearimgoak eta igo zuten Jaunaren kutxa. Abinadabek muinoan zuen etxean sartu zuten. Ondoren, honen seme Eleazar sagaratu zuten, Jaunaren kutxa zaintzeko.
7,1 Jaunaren kutxa igo 2 Sm 6,1-4; 1 Erg 8,1-2; 1 Kro 13,5-7.
Samuel Israelen buruzagi
2 Luzaroan egon zen Jaunaren kutxa Kiriat-Jearimen, hogei urtez. Israel herri osoa Jaunarenganako irrikaz zegoen.
7,2 Jaunarenganako irrikaz Ir 2,23-25; Ep 6,6; 10,10.
3 Orduan, honela mintzatu zitzaion Samuel Israel herri osoari: «Jaunarengana bihotz-bihotzez itzuli nahi baduzue, jaurti zeuen artetik sasijainko arrotz guztiak eta Astarteren
7,3 Astarte: Hebreeraz Axtarot; amodioaren eta ernaltzearen jainkosa.
irudiak; bizi zaitezte Jaunari zeharo emanak eta ez zerbitza bera besterik. Askatuko zaituzte orduan filistearren eskuetatik».
7,3 jaurti sasijainkoak Has 35,2; Jos 24,14; Ep 6,10; 10,13.
4 Jaurti zituzten, beraz, israeldarrek Baalen eta Astarteren irudi guztiak, eta Jauna baizik ez zuten zerbitzatu. 5 Samuelek esan zuen: «Bil ezazue herri osoa Mitzpan
7,5 Mitzpa: Jerusalemdik iparraldera 12 km ingurura zegoen hiri koxkorra.
eta nik otoitz eginen diot Jaunari zuen alde».
6 Bildu ziren, bada, Mitzpan. Atera zuten ura eta isuri zuten Jaunaren aitzinean. Egun hartan, barau eginez, hau zioten: «Bekatu egin dugu Jaunaren aurka». Samuel israeldarren buruzagi
7,6 buruzagi: H.h., epaile; ik. Ep 2,16 oh.
egin zen Mitzpan.
7 Filistearren buruzagiek, israeldarrak Mitzpan bilduak zeudela jakitean, israeldarrei erasotzea erabaki zuten. Hauek, ohartzean, beldurtu egin ziren filistearren aurrean, 8 eta esan zioten Samueli: «Ez utzi Jainko Jaunari gure alde dei egiteari, filistearren eskuetatik salba gaitzan».
9 Hartu zuen, orduan, Samuelek axuri bat, eta erre-opari eskaini zion oso-osorik Jaunari. Samuelek Israelen alde oihu egin eta Jaunak aditu egin zion.
10 Samuel erre-oparia eskaintzen ari zen bitartean, filistearrak israeldarren aurka borroka egiteko hurbildu ziren. Orduan, Jaunak burrunba handiko trumoiak egin zituen filistearren kontra, izutu eta hondatu egin zituen israeldarren aurrean.
7,10 burrunba handiko trumoiak 2,10+.
11 Israeldarrak Mitzpatik irten eta filistearren ondoren joan ziren, Bet-Kar
7,11 Bet-Kar eta Xen (Hortza) (7,12): Ez dakigu non zeuden herri hauek.
ingururaino erasoz. 12 Samuelek, harri bat harturik, Mitzpa eta Xen artean ipini zuen; toki hari Eben-Ezer
7,12 Eben-Ezer: Ez da 1 Sm 4,1 tx.ean (ik. oh.) aipatu den toki bera.
, hau da, «Laguntza-Harria» eman zion izena, esanez: «Honaino lagundu digu Jaunak».
13 Honela makurrarazi zieten burua filistearrei; joan zitzaien, bai, Israel lurraldean berriro sartzeko gogoa. Izan ere, Samuel bizi izan zen bitartean, gogorra izan zen Jaunaren eskua filistearren kontra.
7,13 etsaiak makurrarazi Ep 3,30; 4,23; 8,28; 11,33.
14 Israelenak izan ziren berriro lehen filistearrek kenduriko hiriak, Ekrondik Gateraino, eta askatu egin zituen Israelek bere eskualde haiek filistearren menpetik. Israeldarrak eta amortarrak ere bakean bizi ziren beren artean aldi hartan.
15 Samuel bere bizitza osoan izan zen israeldarren buruzagi. 16 Urte oroz egin ohi zuen itzulia Betel, Gilgal
7,16 Betel: Jerusalemdik iparraldera 15 km ingurura zegoen herria. Garrantzi handia du Abrahamen eta Jakoben historian; ik. Has 12,8; 28,19; 35,1 eta oh. // Gilgal: Izen hau toki bati baino gehiagori eman ohi zaio; hemen aipatzen dena, segur aski, Jerikotik hurbil zegoena da (ik. Jos 4,19 eta 5,9 eta oh.).
eta Mitzpan barrena, toki horietan Israel gidatuz. 17 Ondoren, Ramara
7,17 Rama: Ik. 1,1 oh.
itzuli ohi zen, han baitzuen bere etxea. Handik gidatu ohi zuen Israel. Aldarea ere eraikia zion han Jaunari.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7