BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Samuel 9

Saul, asto galduen bila
9
1 Bazen, aldi hartan, Kix zeritzan gizon handiki bat, Abielen semea, Tzeror, Bekorat eta Afiasen ondorengoetarikoa. Benjaminen leinukoa zen. 2 Bazuen seme bat, Saul izenekoa, mutil aukerakoa eta bikaina; ez zen Israel herrian hura baino lirainagorik: sorbaldaraino heltzen zitzaion beste jende guztia.
9,2 mutil bikaina 10,23; 16,7; 2 Sm 14,25.
3 Aita Kixek, asteme batzuk galdu zitzaizkiolarik, esan zion Saul semeari:
–Hartzak morroi bat eta hoa astemeen bila.
4 Efraimgo mendi eta Xalixako lurretan barrena ibili ziren, baina ez zituzten aurkitu. Arakatu zuten Xaalimgo
9,4 Xalixa eta Xaalim: Ez dakigu non zeuden toki hauek.
lurraldea, baina astoak ez zeuden han. Begiratu zuten Jemin lurraldean, baina han ere ez zituzten aurkitu. 5 Tzuf-en
9,5 Tzuf: Hemen aipatzen diren lurrak Ramatik, Samuel bizi zen herrixkatik, hurbil izango ziren segur aski.
lurretan zebiltzala, esan zion Saulek berarekin zihoan morroiari:
–Itzul gaitezen; honezkero, astoez ahaztua eta gutaz kezkatua izanen da aita.
6 Morroiak erantzun zion:
–Adizu! Bada hiri honetan Jainkoaren gizon ospetsu bat. Horrek dioen bezalaxe gertatu ohi dira gauzak. Goazen berorrengana, ea esaten digun nondik nora ibili.
9,6 nondik nora ibili behar dugun Ep 18,5.
7 Saulek, orduan, morroiari:
–Goazen, bada. Baina zer emango diogu gizon horri? Ez dugu ogirik geure zorroetan, ezta esku-erakutsirik ere Jainkoaren gizon horri emateko. Ba al dugu ezer?
9,7 zer emango diogu gizon horri? Zen 22,7; 2 Erg 5,15.
8 Morroiak erantzun zion Sauli:
–Nik badut zilarrezko txanpon laurdena
9,8 zilarrezko txanpon laurdena: H.h., xekel laurdena (ik. Bibli Hiztegian Pisuak eta Neurriak).
; horixe emanen diogu Jainkoaren gizonari, bidea erakuts diezagun.
9 (Antzina, Israelen, Jainkoari kontsulta egitera zihoanak honela esan ohi zuen: «Goazen ikusleagana». Izan ere, orain profeta deritzanari, lehen ikusle zeritzan).
9,9-11 ur bila irten ziren neska batzuk Has 24,11; Ir 2,16.
10 Saulek esan zion morroiari:
– Ederki esana. Goazen, bada!
Eta Jainkoaren gizona bizi zen hirira jo zuten. 11 Hirirantz aldapan gora zihoazela, hara non ikusten dituzten ur bila irten ziren neska batzuk. Honela galdegin zieten:
–Hemen al da ikuslea?
12 Neskek erantzun zieten:
–Bai, hemen da. Hortxe aurrean duzue. Zabiltzate, beraz, bizkor; muinoan herriaren alde oparia eskaini behar duelako etorri da gaur hirira. 13 Hirian sartu eta berehala aurkituko duzue, opari-otordurako muinora igo dadin baino lehen. Ez da inor jaten hasiko, bera heldu arte, berak bedeinkatu behar baititu opariak, gero gonbidatuek jateko. Igo zaitezte, bada, eta berehala aurkituko duzue.
Samuelek Saul aurkitu
14 Igo ziren, bada, hiriraino eta, hiriko atetik sartzearekin batera, Samuel agertu zitzaien, muinorantz zihoala. 15 Saul etorri aurreko egunean, jakinarazia zion Jaunak Samueli:
9,15 jakinarazia zion Jaunak 1 Erg 14,5; Eg 9,10-16.
16 «Bihar ordu honetan, Benjamingo gizon bat bidaliko dizut. Horixe gantzutuko duzu, ene herri Israelen buruzagi izateko. Horrek salbatuko du nire herria filistearren menpetik. Ikusi dut, izan ere, ene herriaren atsekabea, eta heldu zait egin didaten oihua».
9,16 heldu zait egin didaten oihua Ir 2,23.
17 Samuelek Saul ikusi orduko, esan zion Jaunak: «Hona hemen aipatu nizun gizona. Hau izanen da nire herriaren agintaria».
9,17 esan zion Jaunak 16,3.12.
18 Hurbildu zitzaion Saul Samueli hiriko atera, eta esan zion:
–Otoi, esadazu non den ikuslearen
9,18 ikuslearen: Ik. Profeta Bibli Hiztegian.
etxea.
19 Samuelek erantzun zion Sauli:
–Neu nauzu ikuslea. Igo nire aurretik muinora eta nirekin jango duzue gaur. Bihar goizean utziko dizut joaten, jakin nahi duzun guztia esan ondoren. 20 Ez kezkatu herenegun galdutako astoez, aurkitu baitituzte. Hara, noren irrikaz dago Israel osoa? Zure eta zure aitaren etxe osoaren irrikaz
9,20 Noren irrikaz… etxe osoaren irrikaz: Honela ere itzul daiteke: Israelen bikain den guztia zeurea duzu eta zure aitaren senitartearena.
.
21 Saulek ihardetsi zion:
–Zer diozu? Israelgo txikiena den Benjaminen leinukoa baino ez nauzu, eta nire senitartea Benjamingo senitarteetan azkena.
9,21 Saulek ihardetsi 18,18; Ir 3,11; 4,1; Ep 6,15; Jr 1,6; Jon 1,2-3.
22 Hartu zituen, orduan, Samuelek Saul eta honen mutila, jangelan sarrarazi eta mahaiburuan jarri zituen, bazkaldarren aurrean. Hogeita hamarren bat ziren gonbidatuak. 23 Gero, agindu zion Samuelek sukaldariari:
–Ekarri bereiz ipintzeko eta gordetzeko eman nizun zatia.
24 Sukaldariak izterra eta isatsa ekarri eta Saulen aurrean jarri zituen. Samuelek, orduan:
–Hona hemen gordea zutena, jan. Zuretzat zegoen gordea, abagune honetarako. Horrela, «Nik gonbidatu dut jendea»
9,24 izterra eta isatsa: Hebreerazko testua iluna da; zati horiexek ziren jakirik hoberenak haientzat. // Horrela, «Nik gonbidatu dut jendea»: Hebreerazko testua iluna da. Honela ere itzul daiteke: bazkaldarrekin batera jan zezan.
esan dezakezu.
Beraz, egun hartan Samuelekin jan zuen Saulek. 25 Gero, jaitsi ziren muinotik hirira, eta Samuel hizketan aritu zen Saulekin etxe gainean
9,25 hizketan… etxe gainean: Honela ere itzul daiteke: Saulentzat ohea prestarazi zuen, eta hau etzan egin zen.
.
Samuelek errege sagaratu Saul
26 Biharamunean goizean goiz jaiki eta, egunsentian, Samuelek dei egin zion etxe gainera Sauli, esanez:
–Jaiki zaitez, agurtu egin behar zaitut eta.
Jaiki zen Saul eta kanpora irten ziren Samuel eta biak. 27 Hiriaren bukaerara jaitsi zirenean, agindu zion Samuelek Sauli:
–Esaiozu morroiari aurrerago joateko.
Morroia aurrerago joan zen. Orduan, Samuelek:
–Zu geldi zaitez hemen pixka batez, Jaunaren esana adierazi behar dizut.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7