BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Erregeak 12

Joax, Judako errege
(2 Kro 24,1-3)
12
1 Zazpi urte zituen Joaxek errege izaten hastean; 2 Jehuren erregealdiko zazpigarren urtea zen, eta berrogei urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Tzibia zuen izena eta Beer-Xebakoa zen. 3 Jaunari atsegin zaiona egin zuen Joaxek bere bizitza osoan, Joiada apaizak irakatsi zionaren arabera. 4 Hala ere, ez ziren muinoetako kultu-lekuak desagertu; jendeak jarraitu egiten zuen halako muinoetan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen.
Joaxek tenplua konponarazi
(2 Kro 24,4-5)
5 Joaxek agindu zien apaizei:
–Jaunaren etxerako biltzen den diru guztia, nahiz nork bere buruarengatik ordaindu beharrekoa
12,5 Hebreerazko testua oso iluna da. Dirudienez, promesak betetzeko eman ohi zen diruaz ari da (ik. Lb 27,2-9).
, nahiz nork bere gogoz Jaunaren etxerako emana,
12,5 biltzen den diru guztia Ir 30,11-16; Lb 27,2-8.
6 hartu zeuek, apaizok, laguntzaileen bidez, eta konpondu tenpluak dituen hondaketa guztiak.
Eztabaida Joax eta apaizen artean tenpluko konponketei buruz
(2 Kro 24,6-14)
7 Joaxen erregealdiko hogeita hirugarren urtean, ordea, oraino konpondu gabe zituzten apaizek tenpluko hondaketak. 8 Erregeak Joiada eta gainerako apaizei dei egin eta esan zien:
–Zergatik ez dituzue konpondu tenpluko hondaketak? Aurrerantzean ez duzue zeuen laguntzaile horiengandik dirurik hartuko; tenplua konpontzeko eman beharko duzue.
9 Apaizei ongi iruditu zitzaien jendearengandik zetorren dirurik ez hartzea; baita tenpluko hondaketak konpontzeko ardura ez izatea ere. 10 Orduan, Joiada apaizak atabaka bat hartu, gainean zuloa egin eta aldare ondoan ezarri zuen, Jaunaren etxera sartu eta eskuinaldean. Atezain zeuden apaizek
12,10 Atezain zeuden apaizak: Dirudienez, garrantzi handiko lana zuten atezain haiek (ik. 23,4 eta 25,18), baina ez dakigu zehatz zein zen eginkizun hori.
atabaka hartara botatzen zuten jendeak Jaunaren etxera ekarritako diru guztia. 11 Atabakan diru asko zegoela ikustean, erregearen idazkaria eta apaiz nagusia etorri ohi ziren Jaunaren etxean bilduriko dirua zenbatzera. 12 Zenbatu ondoren, Jaunaren etxean egiten ari ziren lanen arduradunei ematen zieten dirua, eta hauek Jaunaren etxea konpontzen ari ziren langileei ordaintzen: zurgin, etxegile, 13 igeltsero eta harginei. Orobat erosi ahal izan zituzten Jaunaren etxeko hondaketak konpontzeko behar ziren ohol eta harlanduak, baita ordaindu ere tenpluaren konponketako gastu guztiak. 14 Baina Jaunaren etxean sartzen zen diruaz ez zuten egiten
12,14 ez zuten egiten: 2 Kro 24,14 tx.ean, aldiz, tenplurako tresnak egin zituztela esaten da (ik. 1 Erg 7,50).
zilarrezko erretilurik, ez labanarik, ez ur-ontzirik, ez turutarik, ez urrezko nahiz zilarrezko beste gauzarik. 15 Dirutza hura lan-arduradunei eman ohi zieten, eta hauek Jaunaren etxea konpontzeko erabiltzen zuten. 16 Langileei ordaintzeko dirua hartzen zuten arduradunei ez zien inork konturik ere eskatzen, jator jokatzen baitzuten. Baina, 17 ordain-opariengatik eta bekatuen barkamenerako opariengatik jendeak eman ohi zuen dirua ez zen Jaunaren etxerako izaten, apaizentzat
12,17 apaizentzat: Opariak eskaintzeagatik egin behar zen diru-emaitza eta oparigaien okela apaizentzat izan ohi zen (ik. Lb 4,2-24; 5,2-13; 7,1-7).
baizik.
Siriarren erasoa. Joax hil
(2 Kro 24,23-27)
18 Aldi hartan, Siriako errege Hazaelek Gat
12,18 Gat: Ik. 1 Erg 2,39 oh.
hiriari eraso eta hartu zuen. Ondoren, Jerusalemen kontra jo zuen.
12,18 Hazael Jerusalemen kontra 8,12+.
19 Judako errege Joaxek, ordea, bere aurretik Judan errege izaniko Josafat, Joram eta Akaziasek Jaunari sagaraturiko eskaintza guztiak Siriako errege Hazaeli igorri zizkion, baita Joaxek berak egindakoak eta Jaunaren etxeko nahiz erregearen jauregiko altxortegian zegoen urre guztia ere. Orduan, Hazaelek alde egin zuen Jerusalemdik.
12,19 tenpluko altxorrak ematea 16,8; 18,15; 1 Erg 15,18-19.
20 Joaxen gainerako jarduerak eta egin zuen guztia «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 21 Funtzionarioek, azpilana eginez, hil egin zuten Joax Bet-Milon
12,21 Bet-Milo: Segur aski, 2 Sm 5,9 eta 1 Erg 9,15 pasarteetan aipatzen den Milo bera da.
, Silara bidean zihoala. 22 Ximeaten seme Jozabad eta Xomerren seme Jehozabad
12,22 Jehozabad: Zenbait eskuizkributan Jozahar ere deitu ohi zaio; 2 Kro 24,26 tx.ean Zabad izena eman zaio.
funtzionarioak izan ziren erregea hil zutenak. Daviden Hirian ehortzi zuten, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Amatzias izan zen.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7