BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Erregeak 24

24
1 Joiakimen erregealdian guda-ateraldi bat egin zuen Babiloniako errege Nabukodonosorrek, eta Joiakim hiru urtez haren menpeko izan zen; gero, hau berriro jaiki zen haren kontra.
24,1 Nabukodonosor Jr 24,1; 25,1; 29,1; 32,1; 34,1; Dn 1,1-2; 2 – 4.
2 Orduan, kaldear, aramear, moabdar eta amondar taldeak bidali zituen Jaunak Joiakim erregearen aurka, Juda desegin zezaten. Hala esana baitzuen Jaunak bere zerbitzari profeten bidez
24,2 Hala esana… profeten bidez: Ik., batez ere, 22,16-20.
.
24,2 taldeak 6,23+.
3 Jaunaren erabakiaz gertatu zitzaion hura Judari, Jaunak bere aurretik urrutiratu
24,3 bere aurretik urrutiratu: Ik. 24,20 eta 13,23 oh.; 17,18 eta 1 Erg 8,46.
egin nahi baitzuen Manasesek egindako bekatuengatik 4 eta, bereziki, errugabeko
24,4 errugabeko: Ik. 22,16 eta oh.
jendea hilez Jerusalem osoa odolez bete zuelako. Jaunak ez zuen hau guztia barkatu nahi izan.
5 Joiakimen gainerako jarduerak eta egintzak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 6 Joiakim hil zenean, beraren seme Joiakin izan zen errege. 7 Egiptoko erregea ez zen aurrerantzean bere lurraldetik atera; izan ere, lehen, Egiptoko muga-errekatik Eufrates ibairaino
24,7 Eufrates ibairaino: Ik. 1 Erg 8,65 oh.
, egiptoarren menpe egoniko guztia, orain Babiloniako erregearen menpe zegoen.
Joiakin, Judako errege
(2 Kro 36,9-10)
8 Hemezortzi urte zituen Joiakinek errege izaten hastean, eta hiru hilabetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Nehuxta zuen izena eta Jerusalemgo Elnatanen alaba zen. 9 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen Joiakinek, gauza guztietan bere aitak bezalaxe jokatuz.
10 Aldi hartan, Babiloniako errege Nabukodonosorren ofizialek Jerusalemen kontra igo eta setiatu egin zuten. 11 Horretan ari zirela, Babiloniako errege Nabukodonosor bera heldu zen. 12 Orduan, Judako errege Joiakin Babiloniako erregeari menderatu egin zitzaion, bere ama, ofizial, buruzagi eta funtzionarioekin batera, eta Babiloniako erregeak preso hartu zuen. Nabukodonosorren erregealdiko zortzigarren urtea zen.
24,12 Joiakin errenditu Jr 22,24-30.
13 Jaunak esana zuenez, Jaunaren etxeko eta jauregiko altxor guztiak eraman zituen Nabukodonosorrek, eta Israelgo errege Salomonek Jaunaren tenplurako egin zituen urrezko tresna guztiak hautsi.
24,13 Jaunak esana zuenez 20,17-18; Jr 27,21-22.
14 Jerusalemgo jende guztia erbestera eraman zuen, buruzagi zein handiki. Guztira hamar mila erbesteratu. Errementari eta sarrailgileak ere eraman zituen. Herriko jende xehea bakarrik utzi zuen.
24,14 Jerusalemgoak erbestera eraman 15,29+.
15 Joiakin erregea ere erbesteratu zuen Jerusalemdik Babiloniara, beraren ama, emazte, funtzionario eta Judako aitoren semeekin batera. 16 Zazpi mila handiki ere eraman zituen Babiloniako erregeak, baita mila errementari eta sarrailgile ere, denak gudari izateko gai. Babiloniara eraman zituen denak gatibu.
17 Ondoren, Nabukodonosorrek Joiakinen osaba Matanias izendatu zuen errege. Eta izena aldatu zion, Sedekias deituz.
24,17 Sedekias Jr 37,1; Ez 17,5-6.13-14.
Sedekias, Judako errege
(2 Kro 36,11-12; Jr 52,1-3)
18 Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena eta Libnako Jeremiasen alaba zen. 19 Jaunari atsegin ez zaiona
24,19 Jaunari atsegin ez zaiona: 1 eta 2 Erg liburuotan (ik. 2 Erg 3,2 oh. eta 1 Erg 11,6) sarri datorren esaera honek erbesteratzearen zergatia adierazi nahi du.
egin zuen, Joiakimek bezalaxe. 20 Hain zegoen haserre Jauna Jerusalem eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen. Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.
24,20 Sedekias kontra jaiki Ez 17,7-8.15.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7