BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Kronikak 15

Asak kultua berriztatu
(1 Erg 15,12-15)
15
1 Odeden seme Azariasek, Jainkoaren espirituaren eraginez, 2 Asa erregeagana joan eta esan zion: «Entzun, Asa eta Judako eta Benjamingo jendeok. Zuek Jaunarekin bat eginik bazaudete, bera ere zeuekin izango duzue. Beraren bila ibiltzen bazarete, aurkitu ahal izango duzue. Baztertzen baduzue, berak ere baztertu egingo zaituzte.
15,2 elkar utzi 12,5+.
3 «Luzaro egon ziren israeldarrak egiazko Jainkoa gabe, irakatsiko zieten apaizik gabe eta legerik gabe
15,3 Tx. honetan Epaileen garaia oroitarazi nahi da (ik. Ep 2,10-23).
. 4 Baina beren larrialdian Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, jo eta beraren bila ibili zirenean, aurkitu ahal izan zuten.
15,4 utzi egin zien bera aurkitzen Dt 4,29-30; Ep 3,9.15; 6,7-8; 10,10-16; Os 3,4-5.
5 Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren.
15,5 bake segururik Za 8,10.
6 Nazioek eta hiriek elkar hondatzen zuten, Jainkoak era guztietako ezbeharrez jo zituelako. 7 Zuek, aldiz, izan sendo, ez ahuldu, zuen ahaleginak izango baitu saria».
8 Oded profetaren
15,8 1. tx.ak bezala, antzinako itzulpen batek hau dio: Odeden seme Azarias profetaren.
hitzok entzutean, suspertu egin zen Asa, eta Juda eta Benjaminen lurraldeetan eta Efraimgo mendialdean eskuratutako herrixketan zeuden idolo higuingarriak suntsitu egin zituen, eta tenpluko atalondo aurrean zegoen aldarea berriztatu.
9 Asak biltzarrera deitu zituen Juda eta Benjamingo bizilagunak; baita Efraim, Manases eta Simeonen
15,9 Simeon: Simeonen leinua, Judako lurraldeaz hegoaldera bizi zelarik, ez zen Israel erreinuan sartzen. Segur aski, jatorrizko testuak Simeon (hebreeraz Ximôn) esan ordez, Samaria (hebreeraz Xomerôn) zioen. Hala ere, Asa erregearen garaian Samaria hiria eratu gabe zegoen, artean.
lurraldeetatik etorriak zirenak ere. Izan ere, Israelgo jende asko Asaren erreinura igaroa zen, Jauna, Asaren Jainkoa, berarekin zela ikustean. 10 Asaren erregealdiko hamabosgarren urteko hirugarren hilabetean egin zen Jerusalemgo biltzar hura. 11 Egun hartan, etsaiei kendutako harrapakinetarik, zazpiehun idi eta zazpi mila ardi eskaini zizkioten Jaunari. 12 Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, bihotz-bihotzez eta gogo guztiz joko zutela hitzeman zuten, 13 eta norbaitek, txiki nahiz handi, gizaseme nahiz emakume, Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, jotzen ez bazuen, hil egingo zutela. 14 Eta zin egin zioten Jaunari, ozenki eta oihuka, turutak eta adarrak joz. 15 Judako jende guztia pozik zegoen zin eginarengatik, bihotz-bihotzez egin baitzuten. Eta Jaunaren bila gogo osoz ibili zirenez, aurkitu ahal izan zuten eta hark bakea eman zien alde guztietatik.
16 Asa erregeak kendu egin zion bere ama Maakari
15,16 Maaka: Ik. 1 Erg 15,10 eta oh.
ama-erreginari zegokion duintasuna, Axera jainkosaren omenez irudi higuingarria egina zuelako. Asak irudi higuingarri hura hautsi, xehe-xehe egin eta Zedron errekan erre zuen. 17 Baina kultu-lekuak ez ziren desagertu Israelen; hala ere, Asak zintzo jokatu zuen bere bizitza osoan. 18 Jainkoaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak.
19 Ez zen aurrerantzean gerrarik izan
15,19 Ez zen… gerrarik izan: Baina ik. 1 Erg 15,16.
Asaren erregealdiko hogeita hamabosgarren urtea arte.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7