BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Epaileak 17

DANEN LEINUA (17,1–18,31)
Mikaren santutegia
17
1 Bazen Efraimgo mendialdean Mika
17,1 Mika: Izen hau Mikaiehu (Mikeas) izenaren laburdura da, eta Nor Jainkoa bezalako? esan nahi du.
izeneko gizon bat. 2 Behinola esan zion amari:
–Oroitzen al zara nola ostu zizkizuten zilarrezko mila eta ehun txanpon? Madarikazioa bota zenuen orduan nire aurrean. Begira, neuk ditut txanpon haiek, neuk ostu bainizkizun. Tori dirua!
17,2 Tori dirua!: Esaldi hau 3. tx.aren bukaeratik hartua da, bere tokia 2. tx. honetan duelakoan.
Amak esan zion:
–Bedeinka zaitzala Jaunak, ene seme!
17,2 Madarikazioa: A) Ustez lapur denari… madarikazioa bota Lb 5,1; 1 Erg 8,31-32; Es 29,24. B) Lapurraren aurkako madarikazioa Za 5,3-4. // bedeinkazioa 2 Sm 21,3; 1 Erg 2,45.
3 Orduan, amari eman zizkion zilarrezko mila eta ehun txanponak; baina amak esan zion:
–Jaunari eskainia nion zilar hau zure alde, ene seme, zurezko idoloa metalez jantzia
17,3 zurezko… jantzia: Honela ere itzul daiteke: idoloa eta metalezko irudia (ik. Dt 27,15). Hebreerazko testuak Tori dirua! esaldiarekin bukatzen du tx. hau (ik. 17,2 oh.).
egiteko.
17,3 idoloa metalez jantzia 18,17-18. Ik. Dt 27,15.
4 Semeak itzuli zion dirutik zilarrezko berrehun txanpon hartu eta zilargin bati eman zizkion amak eta zurezko idoloa metalez jantzia egin zuen zilarginak, eta Mikaren etxean ezarri zuten.
5 Mikak santutegi bat zuen eta, efod apaiz-jantzia eta etxe-jainkoen irudiak eginarazi ondoren, bere semeetariko bati apaiz-eginkizuna eman zion
17,5 santutegi: H.h., Jainkoaren etxea; segur aski, Jainkoarekiko kultua adierazteko harri tenteren bat zegoen tokia izango zen santutegi hura. // efod apaiz-jantzia: Kulturako jantzi berezia; Jaunari kontsulta egiteko erabili ohi ziren gauza sakratuak jantzi sakratu horren sakelaren batean gorde ohi ziren (ik. 1,1 eta 8,27 oh.ak). // Etxe-jainkoen irudiak: Hebreeraz terafim (ik. Has 31,19-35; 1 Sm 19,13). // apaiz-eginkizuna eman: H.h., eskua bete zion.
, beraren apaiz izan zedin. 6 Aldi hartan ez zen erregerik Israelen eta bakoitzak ongien iruditzen zitzaiona egin ohi zuen
17,6 Aldi hartan… ohi zuen: Babiloniako erbestealdiaren ondoren idazle deuteronomistaren batek sartutako esaera honek hasten eta burutzen ditu Epaileak liburuko azken bost kap.ak; tartean ere zenbait aldiz esaldi erdia aipatzen delarik (17,6; 18,1; 19,1; 21,25). 1 Sm liburuan kontatuko dena prestatzen du esaera honek.
.
17,6 Aldi hartan ez zen erregerik Israelen 18,1; 19,1; 21,25.
7 Bazen Judako Belenen Judaren leinuko gazte lebitar bat; etorkin gisa bizi zen han.
17,7 Judako Belen 1 Sm 16,4; Mi 5,1; Mt 2,1. Ik. Ep 19,1. // lebitarra etorkin gisa bizi Dt 12,12.18-19.
8 Gazte hark alde egin zuen Belendik, beste nonbait bizitzeko. Ibilian-ibilian, Efraimgo mendialdera heldu zen, Mikaren etxera.
9 Mikak galdetu zion:
–Nondik zatoz?
Hark erantzun:
–Judako Belengo lebitar bat nauzu, beste nonbait bizitzeko asmotan.
10 Mikak, orduan:
–Geldi zaitez nirekin; kontseilaritzat hartuko zaitut, nire apaiz izanen zara. Ordainez, urtean zilarrezko hamar txanpon, jantzi-multzoa eta jatekoa emango dizkizut
17,10 Hebreerazko testuak Eta lebitarra joan egin zen esanez bukatzen du tx. hau, baina ez dator bat jarraian esaten denarekin.
.
11 Lebitarrak onartu zuen gizon haren etxean bizitzea, eta gizonak bere semeetako bat bezala hartu zuen.
12 Mikak apaiz-eginkizuna eman zion lebitarrari; horrela, gazte hura Mikaren apaiz bilakatu zen eta beraren etxean gelditu bizitzen.
13 Mikak pentsatu zuen: «Orain bai izanen dudala Jauna neure alde, lebitarra baita nire apaiza».
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7