BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Epaileak 6

GEDEON (6,1–8,35)
Madianek Israel menderatu
6
1 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten israeldarrek, eta hark madiandarren menpe eduki zituen zazpi urtez.
6,1 Jaunari atsegin ez zaiona Dt 4,25+. // madiandarrak Has 25,2-6; Ir 2,15-22; 3,1; 18,1-12; Zen 10,29-32; 22,4.7; 25,6-18; 31,1-18.
2 Madiandarren agintea gogorra izan zen israeldarrentzat. Haiengandik babesteko, mendietako haitzarte, leize eta toki hurbilgaitzetan gorde ziren. 3 Israeldarrek ereiten zutenean, madiandarrek nahiz amalektarrek nahiz ekialdeko basamortuko jendeak eraso egin ohi zieten;
6,3 amalektarrak 3,13+; Ir 17,8-16; Dt 25,17-19; 1 Sm 15,3.7-8; 30,1-2; Sal 83,8. // basamortuko jendeak 8,10; Ez 25,4.10; Jb 1,3.
4 israeldarrengandik hurbil kanpatu eta uztak hondatu ohi zituzten Gazako sarreraraino, israeldarrak deus gabe utziz, janaririk, ardirik, behirik eta astorik gabe. 5 Beren abere, oihal-etxola eta guzti etorri, lurralde hartan sartu eta dena hondatu ohi zuten madiandarrek. Larrapoteak bezain ugari ziren, eta beraien gameluak zenbatu ezin beste.
6,5 Larrapoteak bezain ugari 7,12; Jr 46,23; Jl 1,1–2,11; Am 7,1-2; Na 3,15.
6 Horrela, madiandarrengatik, erabat pobretu ziren israeldarrak; orduan, dei egin zioten Jaunari.
7 Madiandarrak zirela-eta, israeldarrek Jaunari oihu egin ziotenean,
6,7 Jaunari oihu egin 3,9.15; 10,12.
8 profeta bat bidali zien Jaunak, esatera: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik ekarri zaituztet Egiptotik eta nik atera esklabotzatik.
6,8-10 Jaunaren mesedeak, herriaren desleialkeria 2,1-2.12; 10,11-14; 1 Sm 2,27-36; 10,18-19; Is 1,2-3; 5,1-7; Os 2,4-15; Am 2,6-16; 3,1-2, etab.. Ik. Jos 24,17-18.
6,8 Nik ekarri zaituztet Egiptotik 2,1+. // nik atera esklabotzatik Dt 5,6+.
9 Nik askatu zaituztet egiptoarren eta gainerako zapaltzaile guztien menpetik; bota egin ditut etsaiak zuen aurretik eta berauen lurraldea eman dizuet. 10 Esan nizuen neu ninduzuela Jauna, zeuen Jainkoa, eta ez izateko amortarren jainkoen beldurrik, beraien lurraldean bizi zareten arren. Baina ez duzue aditu nire esana».
6,10 neu nauzue Jauna, zeuen Jainkoa Ir 20,2; Lb 18,2.30; 19,2.4.10.12, etab.; 20,7.24; Dt 5,6. // ez izan amortarren jainkoen beldurrik (ez gurtu) Jos 24,15. // Ez duzue aditu nire esana Dt 1,43; Is 66,4; Jr 13,11.
Jaunak Gedeon aukeratu Israel askatzeko
11 Aldi hartan, Jaunaren aingerua Ofra herrixkara etorri eta arteondo baten azpian jarri zen. Arteondo hura Abiezerren senitarteko Joaxena zen. Honen seme Gedeon garia dolarean
6,11 Jaunaren aingerua: Esaera honek Jainkoaren beraren egintza adierazten du (ik. Has 16,7; 18,2; Ir 4,19). // Ofra: Jordanez mendebaldera, Manasesen eskualdean, zegoen herrixka; Ofra izeneko beste herrixka bat Benjaminen eskualdean zegoen (ik. Jos 18,23). // dolarean: Garia larrainean jo ohi zen, haizea zebilen tokian, agerian; baina etsaien beldurrez, toki gordean jo behar izan zuen Gedeonek.
jotzen ari zen, madiandarrek ikus ez zezaten.
6,11-24 Jainkoak dei egin bidaltzeko 1 Sm 3,1-14; Is 6; Jr 1; Am 7,14-15.
6,11 Jaunaren aingerua 2,1; 13,3; Has 22,11, etab.. Ik. Ep 6,14.16.20-23. // arteondo (sakratua) Has 35,4; 1 Erg 13,14. // Abiezerren senitarteko Jos 17,2. // Gedeon Heb 11,32.
12 Orduan, Jaunaren aingerua agertu eta esan zion:
–Jauna zurekin, gizon ausart hori!
6,12 Jauna zurekin Rt 2,4. Ik. Jos 1,5+.
13 Gedeonek erantzun:
–Barkatu, ene jauna, baina Jauna gurekin baldin bada, zergatik ari zaigu gertatzen hau guztia? Zertan dira gurasoek kontatzen zizkiguten gertaera harrigarri haiek, Jaunak Egiptotik ekarri gintuela esaten zigutenean? Orain, izan ere, eskutik utzi gaitu Jaunak eta madiandarren menpe jarri.
6,13 etsaien menpe 2,14+.
14 Jaunak esan zion:
–Zoaz eta salba ezazu Israel zeure indarraz madiandarren menpetik. Nik bidaltzen zaitut!
15 Gedeonek, ordea, ihardetsi zion:
–Barkatu, Jauna; nola salbatuko dut Israel? Nire senitartea Manasesen leinuko ahulena da eta ni gazteena gure aitaren etxean.
6,15 ni gazteena (azkena) Ir 3,11; 1 Sm 9,21; 1 Erg 3,7; Jr 1,6. // Jainkoak maiz azkena hautatu Has 21,12; 25,23; 37,7; 48,19; 1 Sm 10,17-24; 16,1-13. Ik. Mt 19,30+; 1 Ko 1,26-31.
16 Jaunak esan zion:
–Zeurekin izango nauzu; horrela, madiandar guztiak batera hondatuko dituzu.
6,16 Zeurekin izango nauzu Has 26,3.24; 28,15; 31,3; Ir 3,12; Dt 31,23; Jos 1,9; 3,7; Is 41,10; Jr 1,8.
17 Gedeonek, berriro:
–Egiaz begiko baldin banauzu, ager iezadazu, zantzu baten bidez, zeu zarela hizketan ari zaidana.
6,17 ager iezadazu zantzu baten bidez 6,36-40; Has 15,8; Ir 4,1-9; 33,16; 2 Erg 20,8-11; Is 7,10-14.
18 Otoi, ez joan hemendik nik eskaintza zure aurrera ekarri arte. Berehala itzuliko naiz.
Jaunak erantzun zion:
–Hementxe egongo naiz zu etorri arte.
6,18 eskaintza (oparia) prestatu 13,15; Has 18,3-5.
19 Joan zen Gedeon eta antxume bat prestatu zuen eta, hogei kilo-edo
6,19 hogei kilo-edo: H.h., efa bat.
irinez, legamia gabeko ogiak egin. Gero, okela otarrean eta salda eltzean harturik, arteondo azpira eraman eta Jaunari eskaini zion dena. 20 Jaunaren aingeruak esan zion:
–Hartu okela eta legamia gabeko ogiak eta ezarri haitz horren gainean, eta isuri salda.
Halaxe egin zuen Gedeonek. 21 Orduan, Jaunaren aingeruak, eskuan zuen makila luzatuz, muturraz okela eta legamia gabeko ogiak ukitu zituenean, sugarra atera zen haitzetik, okela eta legamia gabeko ogiak kiskaliz. Gero, desagertu egin zen Jaunaren aingerua Gedeonen aurretik.
6,21 zerutiko sua Ir 3,2-6; Lb 9,24; 1 Erg 18,38; 1 Kro 21,26; 2 Kro 7,1.
22 Jaunaren aingerua izan zela ohartzean, Gedeonek esan zuen:
–Ai, ene Jainko Jauna! Jaunaren aingerua ikusi dut aurrez aurre!
6,22 Jainkoa ikusteko beldurra 13,22; Ir 3,2-6; 33,20-23; 1 Erg 19,13; Is 6,5.
23 Jaunak esan zion:
–Bakea zurekin! Ez izan beldurrik, ez zara hilko.
6,23 Ez izan beldurrik Has 26,24; Is 41,10.13; Jr 30,10.
24 Gedeonek aldarea eraiki zuen bertan Jaunaren omenez, eta «Jauna bakea» izena eman zion. Han dago gaur ere oraindik, Ofran, Abiezerren senitartekoen hirixkan.
6,24 aldarea eraiki Has 12,7-8. // aldareari izena eman Has 33,20; 35,7; Ir 17,15-16; Jos 22,34.
Gedeon eta Baalen aldarea
25 Gau hartan bertan, Jaunak esan zion Gedeoni:
–Hartzazu aitaren idiskoa
6,25 aitaren idiskoa: H.h., Hartzazu idiskoa, aitarena, eta bigarren idiskoa, zazpi urtekoa. Abereen lehenbiziko kumea Jainkoari eskaini beharrekoa zen, izan ere (ik. Ir 13,11-13).
, zazpi urtekoa. Eraitsi gero aitak zaintzen duen Baalen aldarea eta puskatu haren ondoan dagoen zutoin sakratua.
6,25 aldarea eraitsi Dt 7,5; 12,3.
26 Ondoren, eraiki arreta handiz aldarea Jaunari, zeure Jainkoari, babesleku honen gailurrean eta, zezena harturik, eskain ezazu erre-oparitzat, puskatuko duzun zutoin sakratuaren
6,26 zezena harturik: H.h., bigarren zezena harturik. // zutoin sakratua: H.h., axera (ik. 3,7 oh.).
egurren gainean.
27 Gedeonek, beraz, bere morroien artetik hamar gizon harturik, Jaunak agindu bezala egin zuen; alabaina, bere senitartekoen eta hiriko jendearen beldur baitzen, egunez egin beharrean, gauez egin zuen.
28 Biharamun goizean jaikitzean, hiriko jendeak Baalen aldarea norbaitek hautsi eta haren ondoko zutoin sakratua puskatu zuela ikusi zuen, eta idiskoa
6,28 idiskoa: H.h., bigarren idiskoa.
erre-oparitzat eskainia zuela aldare berrian. 29 Eta elkarri galdetu zioten: «Nork egin ote du hori?» Ikertu eta aztertu ondoren, Joaxen seme Gedeonek egin zuela jakin zuten. 30 Orduan, hiriko jendeak esan zion Joaxi:
–Atera ezazu semea! Hil egin behar dugu, Baalen aldarea hautsi eta haren ondoan zegoen zutoin sakratua puskatu duelako.
31 Joaxek, ordea, erantzun zien inguruan zituenei:
–Nor eta zuek Baal jainkoa defendatzen? Zuek bera salbatzen? Norbaitek defendatzen badu, halakoa bihar goizerako hila izanen da. Baal jainko baldin bada, defenda beza bere burua, berea baitzuen hautsitako aldarea.
6,31 Baal jainko baldin bada 1 Erg 18,27.
32 Egun hartan Gedeoni Jerubaal
6,32 Jerubaal: Izen honek hebreeraz Baal defendatzaile esan nahi du.
goitizena eman zioten, esanez: «Defenda bedi Baal, beraren aldarea hautsi duenaren kontra!»
Gedeonek Jainkoari seinalea eskatu
33 Madiandarrek, amalektarrek eta ekialdeko basamortuko jendeak, denek elkar harturik, Jordan ibaia igaro eta Izreel lautadan ezarri zuten kanpalekua.
34 Jaunaren espirituz jantzirik, Gedeonek adarra jo eta bere ondoan bildu zituen Abiezerren senitartekoak.
6,34 Jaunaren espiritua 3,10+. // adarra jo Jr 4,5+.
35 Eta Manasesen lurralde osora mezulariak bidalirik, bere ondoan bildu zuen hango jendea ere. Gero Axer, Zabulon eta Neftaliren leinuetakoengana ere bidali zituen mezulariak, eta leinu haietakoak ere bildu zituen.
36 Orduan, Gedeonek esan zion Jaunari: «Israel salbatzeko nitaz baliatuko omen zara. 37 Hara, ardi-larru bat zabalduko dut larrainean; ihintza ardi-larru gainean bakarrik egin eta inguruko lurra lehor gelditzen bada, jakingo dut nitaz baliatuko zarela Israel salbatzeko».
38 Halaxe izan zen. Biharamun goizean jaiki, ardi-larrua hartu eta, ihintza ateratzeko bihurritu zuenean, antoxin bat bete zuen urez. 39 Gero, esan zion berriro Gedeonek Jainkoari: «Ez zakizkit haserretu, berriro ere ardi-larruarekin beste proba bat egitea eskatzen badizut: geldi dadila lehor ardi-larrua eta egin beza ihintza inguruko lur gainean».
6,39 Ez haserretu Has 18,30.32.
40 Gau hartan horixe egin zuen Jainkoak: ardi-larrua bakarrik gelditu zen lehor eta inguruko lur osoan ihintza egin zuen.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7