BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Epaileak 9

ABIMELEK (9,1-57)
Abimelek, Sikemgo errege
9
1 Jerubaalen seme Abimelek
9,1 Jerubaalen seme Abimelek: 9. kap. honetan Jerubaal (ik. 6,32 oh.) izena ematen dio hebreerazko testuak Gedeoni. // Abimelek: Izen honek ene aita errege esan nahi du. Testuan ez da inon esaten Jainkoak hautatua denik, beste batzuei buruz esan ohi den arren (ik. 2,16; 3,9.10.15; 6,14; 11,29; 13,25; 14,4), ezta epaile edota buruzagi zenik ere, beste batzuei buruz bezala (2,16; 3,10; 4,4; 10,2; 12,8.11.14; 16,31), ezta Israel salbatu zuenik ere, Xamgarri buruz bezala (3,31). Ez zen, beraz, epaile; baina, hala ere, izan zuen agintea Israelen (22. tx.).
Sikemera joan zen bere amaren senideengana, eta honela mintzatu zitzaien bere amaren aldeko ahaideei:
9,1 Abimelek 8,31. // amaren senideak Ik. 8,31.
2 –Esaiezue Sikemgo nagusi guztiei: «Zer duzue egokiago, Jerubaalen hirurogeita hamar semeak izatea ala gizon bakarra izatea zuen agintari? Oroitu, gainera, zeuen odol eta jatorrikoa nauzuela ni».
3 Amaren senideek esan zieten hori guztia Sikemgo nagusiei, eta hauek Abimeleken alde jarri ziren, senide zutela esanez. 4 Baal-Berit jainkoaren jauretxetik zilarrezko hirurogeita hamar txanpon hartu eta Abimeleki eman zizkioten; honek, diru harekin, gizon arlote eta abenturazale-talde bat bildu zuen, jarrai ziezaioten.
9,4 gizon abenturazaleen taldea 11,3.
5 Ofrara, bere aitaren etxera, joan eta bere anaiak, Jerubaalen hirurogeita hamar semeak, hil zituen, denak harri beraren gainean
9,5 denak… gainean: Honela ere itzul daiteke: denak batera.
. Jerubaalen semerik gazteena, Jotam, besterik ez zen gelditu, gorde egin baitzen.
9,5 erregearen senitartekoak hil 2 Erg 10,1-17; 11,1-3.
6 Orduan, Sikemgo nagusi guztiak eta Bet-Miloko jendea bildu eta Sikemgo zutarriaren aldamenean dagoen arteondo ingurura
9,6 Bet-Miloko jendea… arteondo ingurura: Testu iluna da hebreerazkoa; segur aski, Sikemgo dorre deitzen zutenaz (ik. 9,46-49) ari da.
joan ziren Abimelek errege izendatzera.
Jotamen parabola
7 Jotamek, hori jakitean, Garizim mendi-gailurrera
9,7 Garizim mendi-gailurra: Sikemdik hurbil dagoen mendia.
igo eta esan zuen garrasika: «Entzudazue, Sikemgo nagusiok, eta Jainkoak entzun diezazuela zuei!
8 «Behin batez, zuhaitzek erregea izendatu nahi zuten berentzat. Eta esan zioten olibondoari: “Izan hadi gure errege!”
9,8-15 Jotamen parabola Ik. 2 Sm 12,1-4; 2 Erg 14,9; Ez 17.
9 Baina olibondoak erantzun zien: “Eta jainkoak eta gizon-emakumeak ohoratzeko den neure olioa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
9,9 olioa erabili Lb 2,1-16; 1 Sm 10,1; 16,13; Sal 104,15.
10 «Orduan, zuhaitzek esan zioten pikondoari: “Izan hadi gure errege!” 11 Baina pikondoak erantzun zien: “Eta neure fruitu eder eta gozoa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
12 «Ondoren, zuhaitzek esan zioten mahatsondoari: “Izan hadi gure errege!” 13 Baina mahatsondoak ihardetsi zien: “Eta bai jainkoak, bai gizon-emakumeak pozten dituen neure ardoa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
9,13 ardoak alaitu Sal 104,15; Si 31,27-28. Ik. Koh 9,7.
14 «Azkenik, zuhaitzek elorriari esan zioten: “Izan hadi gure errege!” 15 Elorriak erantzun zien: “Egiaz zeuen errege izendatu nahi banauzue, zatozte, babestu nire itzalpean; bestela, Libanoko zedroak ere irentsiko dituen sugarra aterako zait”».
16 Eta Jotamek jarraitu zuen: «Abimelek izendatu duzue errege. Egoki eta zuzen jokatu al duzue hori egitean? Ongi jokatu al duzue Jerubaalekin eta beronen etxearekin? Honek egindako guztiarengatik merezi bezala ari izan al zarete? 17 Zuen alde borrokatu zen gure aita, bere bizia arriskatuz, eta madiandarren menpetik libratu zintuzten.
9,17 madiandarren menpetik libratu 6,33–8,28.
18 Zuek, aldiz, gure aitaren etxearen kontra jaiki zarete gaur eta haren hirurogeita hamar semeak hil dituzue, denak harri beraren gainean. Eta haren mirabearen seme den Abimelek izendatu duzue zeuen errege, senide duzuela eta. 19 Beraz, Jerubaalekiko eta beronen etxearekiko gaur egoki eta zuzen jokatu duzuela uste baduzue, on degizuela Abimelekek, baita zuek ere Abimeleki! 20 Baina hala ez bada, kiskal zaitzatela zuek, Sikemgo nagusi eta Bet-Miloko jendeok, Abimelekengandik aterako den suak, eta kiskal dezala bera ere zuengandik eta Bet-Milokoengandik aterako denak!»
21 Ondoren, Jotamek ihes egin zuen; Beer-era
9,21 Beer: Hiri hau, gaur arabieraz el-Bireh deitua, Gedeonen sorterri zen Ofratik ipar-ekialdera dago.
joan eta bertan bizi izan zen, bere anaia Abimelekengandik urrun.
Sikemgo nagusiak aurka jaiki
22 Hiru urtez agindu zuen Abimelekek Israelen. 23 Aldi hartan, haserreak sorrarazi zituen Jainkoak Abimeleken eta Sikemgo nagusien artean, eta hauek Abimeleken kontra jaiki ziren.
9,23 Jainkoak haserreak sorrarazi 1 Sm 16,14; 1 Erg 22,23; Is 19,14; 29,10.
24 Horrela, Jerubaalen hirurogeita hamar semeei eginiko sarraskia ordaindu eta haien hilketaren errua beren gain hartu behar izan zuten, bai Abimelekek, berak hil baitzituen bere anaiak, baita Sikemgo nagusiek ere, hilketa hartan lagundu egin baitzioten.
25 Abimeleki kalte egiteko
9,25 Izan ere, merkatariek Sikemdik igarotzearren ordaindu behar zuten zerga ezin izango zuen Abimelekek hartu.
, Sikemgo nagusiek gizon-taldeak ipini zituzten mendi-gailurretan, inguruetako bideetatik zihoazenei lapurretan egiteko. Abimelekek izan zuen horren berri.
26 Hortan, etorri zen Sikemera Gaal izeneko bat, Ebeden semea, eta Sikemgo nagusien konfiantza bereganatu zuen. 27 Landara irtenik, mahatsa bildu eta zapaldu ondoren, festak antolatu zituzten; beren jainkoen jauretxean sartu eta jan-edanean ari izan ziren, Abimelek madarikatuz. 28 Ebeden seme Gaalek esan zuen: «Zer da Abimelek hori Sikemgoontzat, gu beraren morroi izateko? Jerubaalen semea besterik ez, eta Zebul, beraren ordezkaria! Izan zaitezte Sikem hiriaren sortzaile den Hamorren zerbitzari! Zergatik izan behar dugu Abimelek horren zerbitzari?
9,28 Sikem hiriaren sortzaile Hamor Has 34,2.4.
29 Herri honen buru egingo baninduzue, berehala urrunaraziko nuke Abimelek hori. Bere gudarostea indartu eta borrokara ateratzeko esango nioke».
30 Hiriko gobernari zen Zebul, Ebeden seme Gaalek esandakoa entzutean, biziki haserretu zen. 31 Eta isilean mezulariak igorri zizkion Abimeleki, esatera: «Ebeden seme Gaal bere senideekin Sikemera etorri eta hiri hau zure kontra asaldatzen ari da. 32 Jaiki zaitez gauez zeure jendearekin eta jarri zelatan landan. 33 Goizean goiz, eguzkia ateratzean, abia zaitez eta eraso hiriari. Gaal bere jendearekin zuri aurre egitera ateratzean, egiozu egokien iruditzen zaizuna».
34 Gau hartan bertan, Abimelek eta beronen jende guztia jaiki eta Sikemgo inguruetan gorde ziren, lau taldetan antolaturik. 35 Ebeden seme Gaal irten eta hiriko sarreran gelditu zenean, Abimelek ere atera egin zen gordelekutik bere gizon guztiekin. 36 Jende hura ikustean, Gaalek esan zion Zebuli:
–Begira, gudari-taldea dator mendian behera!
Baina Zebulek ihardetsi zion:
–Bai zera! Gizonak iruditzen zaizkizu, baina mendiaren itzalak dira.
37 Gaalek, ordea, berriro:
–Baietz! «Lurraren Zilborra» deritzan mendixkan behera dator talde bat, eta Aztien Arteondorako bidetik beste bat.
38 Orduan, Zebulek:
–Non duk heure harrokeria, ahozabal horrek? Ez al huen, bada, esaten Abimelek ez dela inor gu beraren zerbitzari izateko? Ez al da hori gutxietsi huen gudarostea? Joan hadi orain eta borrokatu beraren kontra!
39 Atera zen, bada, Gaal Sikemgo nagusien aurretik Abimeleken kontra borrokatzera; 40 baina Abimelekek pertsegitu egin zuen eta Gaal ihesi joan zen. Ugari izan ziren hiriko sarrera bitartean eroriak.
41 Ondoren, Abimelek Aruman gelditu zen bizitzen eta Zebulek bota egin zituen Gaal eta beronen senideak Sikemdik, bertara itzultzea debekatuz.
Abimelekek Sikem xehatu
42 Biharamunean, Sikemgo gudarostea landara irtetekoa zela jakin zuelarik, Abimelekek, 43 bere gudariak hartu eta, hiru taldetan banaturik, zelatan jarri zituen landan. Eta jendea hiritik ateratzen ari zela ikustean, eraso eta xehatu egin zuen. 44 Abimelekek bere taldearekin aurreratu eta hiriko sarrera hartu zuen; bitartean, beste bi taldeek landara atera zirenei eraso eta xehatu egin zituzten. 45 Egun osoan gudukatu zen Abimelek hiriaren kontra, hartu eta hango bizilagun guztiak hil zituen arte. Gero, hiria desegin eta gatzez estali
9,45 gatzez estali: Gatza agortasunaren irudi zen, izan ere.
zuen.
9,45 gatza Dt 29,22; Jr 17,6; Sal 107,34.
46 Sikemgo Dorreko nagusiak, hori jakitean, Berit jainkoaren
9,46 Berit jainkoa: H.h., El-Berit (ik. 8,33 oh.).
jauretxe azpiko kriptan gorde ziren.
9,46 El-Berit Ik. 8,33+.
47 Sikemgo Dorreko nagusiak non bildu ziren jakin zuenean, 48 Abimelek Tzalmon mendira igo zen bere gizon guztiekin. Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: «Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana». 49 Gizonek, adar bana ebakirik, Abimeleki jarraitu zioten eta, adarrak kripta gainean pilatu ondoren, su eman zioten kriptari. Barruan zen Sikemgo Dorreko jende guztia hil zen, mila gizon-emakume inguru.
Abimeleken heriotza
50 Ondoren, Abimelekek Tebetzera jo, hiria setiatu eta hartu egin zuen. 51 Baina bazen hiriaren erdian dorre gotortu bat eta han babestu ziren hiriko nagusiak, bertako gizon eta emakume guztiekin; atea itxi eta dorre gaineko sabaira igo ziren. 52 Abimelek, dorreraino heldurik, eraso eta su emateko asmoz ateraino hurbildu zenean, 53 emakume batek errotarria buru gainera jaurti eta burezurra hautsi zion.
9,53 errotarria buru gainera 2 Sm 11,21.
54 Orduan, Abimelekek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta hil nazak! Ez dezatela esan emakume batek hil nauela». Ezkutariak ezpata sartu eta hil egin zuen.
9,54 hil nazak 1 Sm 31,4.
55 Abimelek hila ikustean, israeldarrak nor bere herrira joan ziren.
56 Horrela itzuli zion Jainkoak Abimeleki, bere hirurogeita hamar anaiak hil zituenean aitari eginiko kaltea. 57 Sikemgo jendea ere zigortu zuen Jainkoak, egina zuten kaltearengatik. Horrela bete zen Jerubaalen seme Jotamek haiei botatako madarikazioa.
9,57 Jotamek madarikazioa bota 9,20.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7