BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Ester Grekoa 1

ESTER, ERREGINA IZENDATU (1,1–2,23)
1
1a-c Artaxerxes Handiaren
A,1 - 3 Segur aski Artaxerxes I.a (K.a. 464tik 424ra) da hemen aipatua. Ester hebreerazkoan (1,1) Asuero deritza.
garaian, Mardokeo izeneko judua bizi zen Susa hirian, erregearen gortean zerbitzatzen zuen gizon ospetsua. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Judako errege Jekoniasekin batera Jerusalemdik erbesteratu zituen juduetako bat zen. Jairo, Semeias eta Kisaiasen ondorengoetakoa zen, Benjaminen leinukoa.
Mardokeoren ametsa
Artaxerxes Handiaren erregealdiko bigarren urtean, Nisan hilaren batean, ametsa izan zuen Mardokeok.
A,1 - 3 Nabukodonosorrek juduak erbesteratu Est 2,6+. // ametsa Has 28,12-15; 37,5-10; 1 Erg 3,5; Dn 7; Mt 1,20-24; Eg 16,9-10.
1d Hona hemen Mardokeoren ametsa
A,4 Mardokeoren ametsa: Jainkoaren agerpena adierazten duen beste zenbait ametsen tankerakoa da hau ere (ik. adib. Has 37,5-11; Ez 1,1-28).
: Deiadarrak eta iskanbila, trumoi-hotsak eta lurrikara ziren; lurra asaldaturik agertzen zen.
A,4 lurra asaldaturik Jl 4,16.
1e Hortan, bi herensuge
A,5 bi herensuge: Onaren eta gaiztoaren irudi dira. Hemen izan ezik, herensugea aipatzen den beste testu guztietan herensuge bakarra ageri da.
handi agertu ziren borrokarako prest, eta orro handia bota zuten.
A,5 herensuge Ik. DnGr 3,23-30. // borrokarako prest Dn 7 eta 8.
1f Orroa entzutean, herrialde guztiak zintzoen herriari erasotzeko prestatu ziren. 1g Egun iluna eta beltza izan zen hura, atsekabe- eta larrialdi-eguna, ezbehar eta asaldaketa handiko eguna lurrean.
A,7 Egun iluna Jl 2,2; So 1,14-15.
1h Izutu egin zen zintzoen herri osoa, zetozkion gaitzengatik ikaraturik. Suntsituko zuten beldurrez, deiadar egin zioten Jainkoari
A,8 Jainkoari: Hebreerazkoan ez bezala, EstGr-an maiz ageri dira Jainkoa edo Jauna izenak.
. 1i Deiadar egitean, iturri txiki bezalako batetik ura ugari zeraman ibai handia sortu zen. 1j Argia ikusi zen eta eguzkia agertu; orduan, apalek burua jaso eta irentsi
A,10 irentsi: Kontaera honetan garrantzi berezia du irensteak edo jateak.
egin zituzten handikiak.
A,10 Argia ikusi Is 9,1; Sal 97,11; 112,4; Jkd 5,6; Lk 1,78. // apalek burua jaso Sal 75,8+.
1k Amets hura izan ondoren esnatu zenean, gogoan erabili zuen Mardokeok, eta eginahalak egin zituen arratsa arte beraren esanahia ulertzeko, Jainkoak zer nahi zuen jakiteko.
Mardokeok erregearen kontrako azpikeria salatu
1l Behin batean, erregearen funtzionario eta gorteko zaintzaile ziren Gabata eta Tarrarekin batera zegoen Mardokeo jauregian. 1m Haien solasak entzunik, zerabilten asmoaren berri zehatz jakiten saiatu eta Artaxerxes erregea hiltzeko asmotan zebiltzala ohartu zen. Orduan, Mardokeok salatu egin zituen erregearen aurrean. 1n Erregeak galdeketa egin zien bi funtzionarioei eta, aitortu zutelarik, atxilotu egin zituen. Gertatuaren berri idatziz jasotzeko agindu zuen erregeak, oroigarritarako; Mardokeok ere idatzi egin zituen gertaera haiek. 1o Gero, jauregiko zerbitzuan gelditzeko agindu zion erregeak Mardokeori eta, egin zuena eskertzeko, esku-erakutsiak eman zizkion. 1p Baina Haman izeneko bat, Bugaios
A,17 Bugaios: Goitizen honek Harroputz esanahia izan dezake. Ester hebreerazkoan Agagen jatorriko esaten zaio.
deitua, Hamedataren semea, erregearen aurrean ospe handikoa, errege-funtzionario haiei gertatu zitzaienagatik, Mardokeori eta honen herriari kalte egin nahian zebilen.
Astin erreginak erregea iraindu
1q Hemen kontatzen dena Artaxerxes erregearen garaian gertatu zen. Artaxerxesen erresuma Indiatik Etiopiaraino zabaltzen zen, ehun eta hogeita zazpi eskualde zituelarik.
2 Aldi hartan, Susa zeritzan hiriburuan zuen Artaxerxesek bere errege-aulkia. 3 Bere erregealdiko hirugarren urtean otordu handia eman zien bere adiskideei, atzerritar herrialdeetako eta Pertsia eta Mediako handikiei eta eskualdeetako gobernariei. 4 Bere erreinuko aberastasunak eta atsegin ugarien edertasuna erakutsi nahi izan zizkien sei hilabetez. 5 Jaialdiaren bukaeran, hirian zen jende guztiarentzat sei egunez luzatuko zen otordua antolatu zuen erregeak bere jauregiko atarian. 6 Ataria liho eta muselinazko oihalez apaindua zegoen; liho eta purpurazko lokarriz zeuden lotuak urrezko eta zilarrezko eraztunetara, eta marmolezko eta hartzurizko zutabeetatik esekiak. Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zegoen han; zorua esmeraldaz, nakarrez eta marmolez egina zen. Mahai-zapiak bordadura distiratsuz eta biribilean ipinitako arrosez apainduak zeuden. 7 Edalontziak urrezkoak eta zilarrezkoak ziren. Bazen han harribitxiz apainduriko beste kopa txiki bat ere; balio izugarria zuen. Ardo on ugari zegoen, erregeak edan ohi zuena bera. 8 Ez zegoen neurririk otordu hartan, hala nahi izan baitzuen erregeak. Honek mahaizainei agindua zien berak eta bazkaldar bakoitzak nahi zuena egiteko. 9 Era berean, Astin erreginak ere beste otordu bat antolatu zuen emakumeentzat Artaxerxesen jauregian bertan.
10 Zazpigarren egunean, erregeak, ardoak alaiturik, bere zerbitzura zituen zazpi funtzionarioei –Haman, Bazan, Tarra, Boraze, Zatolta, Abataza eta Tarabari–
1,10 erregearen zazpi funtzionarioak Ik. 2 Erg 20,18.
11 Astin erregina bere aurrera ekar zezatela agindu zien, tronuan eserarazi, koroa jantzi eta beraren edertasuna handikiei eta herrialdeetako agintariei erakusteko, oso ederra baitzen. 12 Baina Astin erreginak ez zuen funtzionarioekin joan nahi izan. Orduan, atsekabeturik, erregea biziki haserretu zen. 13 Eta esan zien bere adiskideei: «Horrela erantzun al du Astinek? Iker ezazue arazoa legearen arabera eta epaitu».
14 Hurbildu zitzaizkion erregeari pertsiarren eta mediarren buruzagi ziren Arkesaios, Sarsataios eta Malesear. Erregearen ondoan egon ohi ziren eta berak haien aholkuak entzuten zituen. 15 Haiek aditzera eman zioten erregeari zer egin behar zitzaion legearen arabera Astin erreginari, funtzionarioek eramandako errege-agindua bete ez zuelako. 16 Mukaios zeritzan batek esan zien erregeari eta buruzagiei: «Erregea ez ezik, beronen handiki eta gobernariak ere iraindu ditu Astin erreginak. 17 Kontatu digu erregeak nolako erantzuna eman dion erreginak eta ez duela bete beraren esana. 18 Erreginak Artaxerxesi horrela erantzun badio, pertsiar eta mediar buruzagien emazteek ere, erreginak erregeari nolako erantzuna eman dion jakinik, beren senarrak gutxiesteko ausardia izango dute. 19 Erregeari ongi iruditzen bazaio, hau da egin beharrekoa: idatzi eta ezarri Media eta Pertsiako legeen artean erregearen agindu hau: Astin erregina ez dadila aurrerantzean erregeagana inoiz agertu, eta hura baino hobea izanen den emakumeren bati eman diezaiola berorrek erregina izatea. 20 Zabal bedi eta bete erregearen agindu hori erreinu osoan. Horrela, emazte guztiek beren senarrei, nola behartsuenei hala aberatsenei, begirune izanen diete».
21 Erregeak eta buruzagiek ongi iritzi zioten aholku honi, eta erregeak Mukaiosen esana egin zuen. 22 Gutunak igorri zituen erreinuko eskualde guztietara, nori bere hizkuntzan, horrela jende guztiaren etxean begirunea nagusi izan zedin.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7