BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Isaias 39

Ezekiasek babiloniar mandatariak hartu
(2 Erg 20,12-19)
39
1 Aldi hartan, Baladanen seme Merodak-Baladan Babiloniako erregeak, Ezekias gaixorik egona zela jakin zuelarik, gutuna eta erregaluak bidali zizkion.
39,1 gutuna eta erregaluak 2 Sm 8,9-10.
2 Ezekiasek ongi hartu zituen mandatariak eta bere gordailu guztiak, hango zilar, urre, lurrin eta usain gozoko olioak, erakutsi zizkien, baita bere armategia eta bere altxortegian zituen ondasun guztiak ere. Ez zien deus ere erakutsi gabe utzi, ez bere jauregian, ez erresuma osoan.
3 Orduan, Isaias profetak, Ezekiasengana joan eta galdetu zion:
–Zer esan dizute gizon horiek? Nondik etorri zaizkizu?
Ezekiasek erantzun:
–Urrutitik etorri dira, Babiloniatik.
4 Isaiasek, berriro:
–Zer ikusi dute zure jauregian?
Eta Ezekiasek erantzun:
–Etxean daukadan guztia ikusi dute. Ez diet neure altxortegiko deus ere erakutsi gabe utzi.
5 Isaiasek, orduan, Ezekiasi:
–Entzun Jaun ahalguztidunak dioena: 6 «Egunen batean –eta badator egun hori–, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko –dio Jaunak–.
39,6-7 Babiloniara eramango 2 Erg 24,12-14; 25,7.11; Jr 20,5; 27,22+.
7 Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».
8 Ezekiasek, orduan, Isaiasi:
–Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.
Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7