BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Jeremias 8

8
1 Jaunak dio: «Aldi hartan, beren hilobietatik aterako dituzte Judako erregeen hezurrak, buruzagi, apaiz, profeta eta Jerusalemen bizi diren guztien hezurrak,
8,1 hezurrak hilobietatik atera 1 Erg 13,22; Ba 2,24.
2 eta eguzkitan, ilargitan eta izar guztien argitan zabalduko dituzte –beraiek maitatu, zerbitzatu, jarraitu, kontsultatu eta gurtu dituzten astroen argitan–. Ez ditu inork bilduko lur emateko
8,2 lur emateko: Hilobiratu gabe gelditzea madarikaziotzat hartzen zen (ik. 14,16; 22,18-19; 2 Erg 9,37).
. Simaurra bezala geldituko dira lurrazalean.
8,2 astroak gurtu 19,13; Dt 4,19; 17,3; 2 Erg 23,4; So 1,5. // inork ez lur eman 9,21; 14,16; 25,33; 36,30; 2 Erg 9,37; Ez 29,5.
3 Gaizto horien artetik bizirik geldituko direnek nahiago izango dute heriotza bizia baino, nik sakabanatuko ditudan edonon. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
8,3 nahiago heriotza bizia baino Jb 3,21; Ap 9,6.
Israelek itsu-itsu jarraitu gaiztakerian
4 «Zuk, Jeremias,
hauxe esango diozu herriari
nire izenean:
Erortzen dena,
ez ote da jaikitzen?
Bidea galdu duena,
ez ote atzera itzultzen?
5 Zergatik urrundu zait, bada,
betiko
Jerusalemgo herri hau?
Gogor eusten dio
bere makurkeriari,
ez du itzuli nahi atzera.
6 Adi-adi entzun diet,
baina ez dira hitzeko jendea,
ez da inor
bere gaiztakeriaz damutzen,
bere hutsegiteak aitortuz.
Denak beren bidean zuzen aurrera,
ziztu bizian borrokara
oldartzen den zaldia bezala.
7 Zikoinak ere
antzematen dio zeruari,
lekuz noiz aldatu jakiteko;
usapalak, enarak eta kurriloak
badakite noiz itzuli.
Nire herriak, ordea,
ez du nik, Jaunak,
agindua ezagutzen.
8 Nolatan esan dezakezue
jakintsu zaretela,
zeuekin duzuela Jaunaren legea?
Zeuen lege-maisuen luma gezurtiak
faltsu bihurtu du lege hori!
9 Lotsaturik geldituko dira
jakintsuak,
eraitsiak eta preso hartuak izango.
Non da horien jakinduria,
Jaunaren hitza
mespretxatu dutelarik?
8,9 jakintsuak lotsaturik Jb 5,13; Erm 2,17-25; 1 Ko 1,19-20.
10 Beraz
8,10 10-12 zatiak 6,12-15 zatiko testua biltzen du, aldaketatxo bat edo beste gorabehera.
, horien emazteak
arrotzei emango dizkiet,
horien soro-landak menderatzaileei.
Denak, txiki eta handi,
irabazi-gose dira;
apaizak eta profetak
faltsukeriari emanak.
8,10-12 Ik. 6,12-14 eta erreferentziak.
11 Nire herriaren zauria
azaletik sendatu nahi dute.
“Dena ongi doa, oso ongi” diote,
baina ez doa ongi, ez.
12 Lotsatu egin behar lukete
beren egintza higuingarriengatik;
baina ez dira batere lotsatzen,
ez dakite lotsa denik ere.
Horregatik, erori egingo dira,
besteak bezalaxe,
lur joko dute nire zigorraldian.
Nik, Jaunak, esana».
Suntsitu egingo ditut
13 Jaunak dio:
«Suntsitu egingo ditut, suntsitu:
mahatsik ez mahastian,
pikurik ez pikondoan,
orri zimela besterik ez da geldituko.
Azpian hartuko dituztenak
bidaliko dizkiet
8,13 Azpian… dizkiet: Jatorrizko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa.
».
8,13 mahatsik ez mahastian Hab 3,17. Ik. Lk 13,6-9.

14 Eta jendeak, berriz:
«Zer egiten dugu hemen geldi?
Bil gaitezen, goazen gotorlekuetara,
bertan hiltzera,
Jaunak, gure Jainkoak,
heriotzara ematen baikaitu;
ur pozoitua eskaintzen digu,
beraren aurka bekatu egin dugulako.
8,14 Bil gaitezen 4,5. // ur pozoitua 9,14; 23,15; Nk 3,15.19.
15 Bakearen zain geunden,
baina ez dugu onik.
Osasunaldia espero genuen,
baina beldur-ikara dugu gainean.
8,15 Bakearen zain 14,19; Is 59,9; Ez 7,25.
16 Badator etsaia!
Dan-dik
8,16 Dan: Ik. 4,15 oh.
entzuten da
zaldien arnas hotsa!
Haien irrintzira
lur osoa dardaratzen da.
Gure lurraldea
eta bertako ondasunak,
hiriak eta hiritarrak,
dena hondatzera dator».

17 Jaunak dio:
«Begira,
suge pozoituak bidaliko dizkizuet.
Ez duzue horiek liluratzeko
modurik izango,
eta zizta egingo dizuete».
8,17 suge pozoituak Zen 21,6; Dt 32,24; Jkd 11,15.
Profetaren negar-kanta
18 Nire nahigabeak
ez du erremediorik
8,18 Nire… erremediorik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulertezina da.
,
eroria dut bihotza.
19 Lurralde guztian entzuten ditut
nire herriaren aieneak:
«Ez al dago Sionen Jauna?
Ez al dago bertan beraren erregea?»
Eta Jaunak erantzun:
«Eta zuek, zergatik iraindu nauzue
zeuen idoloekin,
zentzugabekeria arrotz horiekin?»
8,19 iraindu nauzue 7,18+. // idolo arrotzak 7,9+.
20 Herriak, berriz:
«Uztaroa igaro da, uda amaitu,
baina guretzat salbaziorik ez».
21 Neure herria jo duen
hondamenaz nago jota,
goibel eta izuak hartuta.
8,21 hondamena 4,20+.
22 Ez ote sendagairik Galaaden
8,22 Galaad: Jordanez beste aldeko lurraldea, bertako sendabelarrengatik ospetsua.
,
ez ote medikurik?
Zergatik ez da sendatzen
nire herria?
8,22 sendagaiak Galaaden 46,11.
23 Nork bihurtuko nire burua ur,
nire begiak malko-iturri,
gau eta egun negar egiteko
nire herriko hildakoengatik?
8,23 begiak malko-iturri 9,17; 13,17; Is 22,4; Nk 1,16. Ik. Lk 19,41.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7