BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Erregeak 3

SALOMONEN ERREGEALDIA (3,1–11,43)
Salomon, faraoiaren alaba batekin ezkondu
3
1 Egiptoko errege faraoiaren senitarteko
3,1 Salomon… faraoiaren senitarteko: Ahaidetasun honek elkartasun politikoa ere adierazi nahi du.
egin zen Salomon, haren alaba emaztetzat hartuz. Daviden Hirira eraman zuen, harik eta bere jauregia, Jaunaren etxea eta Jerusalem inguruko harresiak eraiki arte.
3,1 bere jauregia 7,1-12. // Jaunaren etxea 6,1-38. // Jerusalem inguruko harresiak 9,15.
2 Herriak muinoetan eskaini ohi zituen opariak, artean ez baitzuten Jaunari eginiko tenplurik. 3 Maite zuen Salomonek Jauna eta betetzen zituen bere aita Daviden arauak; alabaina, berak ere muinoetan eskaini ohi zituen opariak eta erretzen intsentsua.
Salomonek Jainkoari jakinduria eskatu
4 Behinola, Gabaonera
3,4 Gabaon: Jerusalemdik 10 kilometro ipar-mendebaldera zegoen hirixka.
joan zen erregea opariak eskaintzera, huraxe baitzen kultu-lekurik nagusiena. Mila erre-opari eskaini zituen Salomonek aldare gainean. 5 Gau hartan Jauna agertu zitzaion ametsetan Gabaonen, eta esan zion:
–Eskatu nahi duzuna, eta emanen dizut.
3,5 Jauna agertu 9,1-9; Jkd 8,21–9,12; Si 47,14.
6 Salomonek erantzun zion:
–Onginahi handia izan zenuen zeure zerbitzari David gure aitarentzat, berak zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako. Eta onginahi hori gorde egin diozu, gaur haren aulkian jarria dagoen seme hau berari emanez. 7 Ene Jainko Jauna, gure aita Daviden ordez ni, zeure zerbitzari hau, egin nauzu errege. Ni, berriz, mutil gaztea nauzu eta gobernatzen ikasi gabea. 8 Zehazki zenbatu ezin ahalako herri ugaria hautatu zenuen, eta neu egin nauzu herri horren buru.
3,8 herria hautatu Dt 7,7-8.
9 Emadazu adimen argia zure herria gobernatzeko, eta ona eta txarra bereizteko. Bestela, nola izan zure herri handi hau gobernatzeko gauza?
10 Atsegin izan zuen Jaunak Salomonen eskari hau. 11 Orduan, Jainkoak esan zion Salomoni:
–Halako eskaria egin didazulako eta zeuretzat urte asko, aberastasuna edota zeure etsaien heriotza eskatu ordez, zuzen gobernatzeko adimena eskatu didazulako, 12 emango dizut eskatu duzuna. Begira, zure aurretik inork izan ez dituen eta zure ondoren ere inork izango ez dituen bezainbateko jakinduria eta adimena damazkizut.
3,12 inork izan ez Koh 1,16. Ik. 2 Erg 18,5; 23,25.
13 Gainera, eskatu ez duzuna ere emango dizut: aberastasuna eta ospea, zure egunetan inongo erregek izango ez duen neurrian. 14 Zuen aita David ibili zen bezala zu ere nire bideetan zintzo eta nire arau eta aginduak betez ibiltzen bazara, bizitza luzea emanen dizut.
15 Esnatzean, Salomon ohartu zen Jauna ametsetan agertu zitzaiola. Jerusalemera itzuli eta Jaunaren itun-kutxaren aurrera sarturik, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaini zituen. Gero, otordua egin zuen bere zerbitzari guztiekin.
Salomon epaile zuhurra
16 Aldi hartan, bi emagaldu etorri ziren erregearen aurrera. 17 Hau zioen haietarik batek:
–Otoi, ene jauna! Hara, emakume hau eta biok etxe berean bizi gara, eta hau etxean zela haurra izan nuen nik. 18 Ni haurraz erdi eta handik hiru egunera, emakume honek ere haurra izan zuen. Biok batera geunden; ez zen beste inor gurekin etxean, gu biok izan ezik. 19 Gau batez hil egin zen emakume honen semea, berak ohean azpian hartu zuelako. 20 Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri. 21 Goizean, nire semeari bularra emateko jaiki nintzenean, hila zegoen. Eguna argitzean, ordea, begiratu nion ongi eta ikusi nuen ez zela nik izandako semea.
22 Beste emakumeak, aldiz, hau zioen:
–Ez! Nire semea dun bizi dena, eta hirea hildakoa!
Besteak, berriz:
–Ez! Hildakoa dun hirea; bizi dena nirea.
Horrela ari ziren ezbaian, erregearen aurrean.
23 Orduan, erregeak esan zuen:
–Beraz, batak dio berea duela bizi dena eta bestearena hildakoa; besteak, berriz, alderantziz
3,23 besteak, berriz, alderantziz: Hebreerazko testuak dio: besteak berriz ezetz dio, bizirik dagoen semea berea duela eta hila bestearena dela.
.
24 Eta hau agindu zuen erregeak:
–Ekardazue ezpata!
Ekarri zioten ezpata erregeari eta 25 erabaki hau eman zuen:
–Erdibi ezazue bizirik den haurra, eta emaiezue erdibana.
26 Orduan, haur biziaren amari hunkitu zitzaion barrua bere semearengatik eta esan zion erregeari:
–Otoi, ene jauna! Emaiozu horri haur bizia; baina ez hil inola ere.
27 Orduan, erregeak esan zuen:
–Ez hil haurra. Emaiozue lehenengoari; horixe da haurraren ama.
28 Israel osoak jakin zuen erregearen erabakiaren berri, eta ordudanik begirune handia izan zioten, zuzen epai zezan Jainkoak nolako jakinduria eman zion ikusirik.
3,28 erregeak zuzen epaitu Is 9,6; Sal 72,1-2; Es 16,12; 29,14.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11