BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Erregeak 10

Akaben senitartekoak hilarazi Jehuk
10
1 Akabek hirurogeita hamar ondorengo zituen Samarian. Jehuk gutunak igorri zizkien Samariara Izreelgo buruzagi
10,1 Izreelgo buruzagiei: Ohorezko titulua zen. Akabek 70 ondorengo –seme eta biloba– zituen. Kopuru honek asko zirela adierazi nahi zuen. Errege-aulkira igotzeko eskubideren bat zuten guztiak hil ohi zituzten (ik. 1 Erg 15,29; 16,11).
, arduradun eta Akaben ondorengo haien hezitzaileei, esanez:
10,1 gutunak igorri 5,5-7; 19,14.
2 «Gutun honen bidez, zeuen errege izanaren ondorengoak
10,2 zeuen errege izanaren ondorengoak: Errege-aulkira igotzeko eskubide zuten haietaz ari da.
zeuen ardurapean dituzuela jakinarazten dizuet; baita guda-gurdi, zaldi, hiri gotortua eta armak ere. 3 Begira ezazue zein den zuen errege izanaren ondorengoetarik egokiena eta zuzenena; ezar ezazue bere aitaren errege-aulkian eta borroka zaitezte errege-etxearen alde». 4 Biziki ikaratu ziren Izreelgo haiek eta esan zuten:
–Bi erregeek
10,4 Bi erregeek: Hots, Israelgo errege Joram eta Judako errege Akazias.
ezin izan diote horri aurre egin; nola egin diezaiokegu guk?
5 Orduan, jauregiko arduradunak, hiriko buruzagiak, arduradunek eta hezitzaileek erantzun hau bidali zioten Jehuri: «Zeure zerbitzari gaituzu eta zuk esana eginen dugu. Ez dugu inor ere errege izendatuko. Egizu egokien iruditzen zaizuna».
10,5 jauregiko arduraduna 1 Erg 4,6.
6 Jehuk beste gutun bat igorri zien, esanez: «Nirekin baldin bazaudete eta nire esana betetzeko prest, har itzazue zeuen nagusiaren ondorengoen buruak eta zatozkidate bihar ordu honetan Izreelera».
Akaben hirurogeita hamar ondorengoak hiriko handikiekin bizi ziren, hauek baitzituzten hezitzaile. 7 Gutuna jasotzean, erregearen hirurogeita hamar ondorengoei lepoa moztu zieten eta buruak, saskitan harturik, Izreelera bidali zizkioten Jehuri.
10,7 errege-senitartea desagerrarazi 1 Erg 14,10+. // lepoa moztu 1 Sm 17,51.54; 31,9-10; 2 Sm 4,7-8.
8 Mezulari batek esan zion Jehuri:
–Erregearen ondorengoen buruak ekarri dituzte.
Jehuk agindu zuen:
–Ezarri bi multzotan hiriko sarreran
10,8 bi multzotan hiriko sarreran: Asiriako zenbait iruditan etsaien buruak hiriko sarreran piramide-tankeran pilatuak ageri dira.
, bihar goiza arte.
9 Goizean atera zen Jehu kanpora eta, zutik, esan zion jendeari:
–Zuek errugabe zarete. Ni ibili nintzen azpilanean Israelgo errege Joramen aurka, eta nik hil nuen. Baina nork hil ditu hauek guztiak? 10 Ohar zaitezte, beraz, ez dela bete gabe gelditu Jaunak Akaben senitartearen kontra esaniko hitz bat ere. Bete du Jaunak bere zerbitzari Eliasen bitartez esana zuena
10,10 Ik. 1 Erg 21,22.29.
.
11 Jehuk, orduan, Izreelen gelditzen ziren Akaben senitarteko guztiak hil zituen, bai handikiak, bai ahaideak eta baita apaizak ere, bizirik inor utzi gabe.
10,11 Izreelgo sarraskia Os 1,4.
Akaziasen errege-etxea suntsitu Jehuk
(2 Kro 22,8)
12 Ondoren, Samariara abiatu zen Jehu. Bidean, Artzainen Bet-Eked
10,12 Artzainen Bet-Eked: Hots, Artzain Bordak; toki hau, segur aski, Bet-Gandik hegoaldera 5 km-ra zegoen.
zeritzan tokira heltzean, 13 Judako errege Akaziasen senideak aurkitu zituen. Jehuk galdetu zien:
–Zein zarete?
Haiek erantzun:
–Akaziasen senide gaituzu. Erregearen eta ama-erreginaren
10,13 ama-erregina: Segur aski Jezabel, Akaben emaztea eta Joramen amona (ik. 1 Erg 15,10 eta oh.).
seme-alabak agurtzera gatoz.
14 Orduan, Jehuk bere lagunei:
–Harrapa itzazue bizirik!
Bizirik harrapatu, baina Bet-Ekedeko putzu ondoan hil zituzten. Berrogeita bi gizaseme ziren, eta ez zen bat ere bizirik gelditu.
Akaben errege-etxea suntsitu Jehuk
15 Handik alde egin ondoren, Rekaben
10,15 Rekab: Ik Jr 35.
seme Jonadab aurkitu zuen Jehuk, berarengana zetorrela. Jehuk agurtu eta esan zion:
–Leiala al zaitut, ni leiala nauzun bezala?
Jonadabek erantzun:
–Bai.
Eta Jehuk:
–Hala baldin bada, eman eskua.
Eman zion eskua Jonadabek eta Jehuk bere guda-gurdira igoarazi zuen, 16 esanez:
–Zatoz nirekin eta ikusi nolako maitemina diodan Jaunari.
Eta berekin hartu zuen
10,16 hartu zuen: Hebreerazko testuan: hartu zuten.
guda-gurdian Jehuk. 17 Samariara heltzean, hirian ziren Akaben gainerako ahaide guztiak hil zituen, denak suntsituz, Jaunak Eliasi esana zion bezala.
Baalen kultua desegin Jehuk
18 Jehuk Samariako herria bilarazi eta esan zuen:
–Akabek kultu txikia eman zion Baali; nik handia emango diot.
10,18 Akabek kultua… Baali 1 Erg 16,31-32.
19 Bildu niregana Baalen profeta guztiak eta haren adoratzaile eta apaiz guztiak. Ez dadila bat ere geldi etorri gabe, opari handia eskaini behar baitiot Baali. Etortzen ez denak heriotza-zigorra izanen du.
Jehuren tranpa zen hau, Baalen adoratzaileak desagerrarazteko.
10,19 Baalen profeta guztiak 1 Erg 18,19-40.
20 Jehuk agindu zuen:
–Dei ezazue jendea batzar santura, Baalen ohorez!
Hala, egin zuten deia 21 eta Jehuk Israel osora zabalarazi zuen. Baalen adoratzaile guztiak etorri ziren, ez zen bat ere gelditu etorri gabe. Sartu zirenean, Baalen jauretxea erabat bete zen. 22 Orduan, Jehuk agindu zion jantzi sakratuen
10,22 jantzi sakratuak: Ohikune edo zeremonia erlijiosoetan esku hartzeko, beharrezkoa zen jantzi berezia eramatea (ik. 22,14). Jehuk, horrela, Baalen gurtzaileak zein ziren igarri nahi zuen.
arduradunari:
–Atera jantzi sakratuak Baalen adoratzaile guztientzat.
Eta atera zituen.
10,22 jantzi sakratuak Baalen adoratzaile guztientzat Ik. Mt 22,11.
23 Gero, Jehu eta Rekaben seme Jonadab Baalen jauretxean sartu ziren. Jehuk esan zien Baalen adoratzaileei:
–Begira ezazue ongi hemen, zeuen artean, Jaunaren adoratzailerik ba ote dagoen, ala Baalenak bakarrik zaudeten.
24 Orduan, Jehu eta Jonadab sakrifizioak eta erre-opariak eskaintzera sartu ziren. Jehuk, ordea, ezarriak zituen kanpoan laurogei gizon, agindu honekin: «Zuen esku uzten ditut adoratzaile horiek. Zuetariko norbaitek horietako bakar bati ihes egiten uzten badio, bere biziaz ordainduko du».
10,24 bere biziaz ordaindu 1 Erg 20,39-42.
25 Erre-opariaren eskaintza bukatu zuenean, Jehuk gudari eta buruzagiei agindu zien:
–Aurrera! Hil itzazue! Ez dezala inork ere ihes egin!
Ezpataz hil eta kanpora bota zituzten. Gero, gudari eta buruzagiek, Baalen jauretxeko barne-gelara sartu, 26 jauretxeko zutarri sakratuak
10,26 zutarri sakratuak: Ik. 1 Erg 14,23 oh. Zenbaitek zutarri sakratua itzuli ohi du.
atera eta kiskali egin zituzten. 27 Baalen zutarri sakratuak desegin ondoren, jauretxea bera ere hondatu zuten eta simaurtegi bihurtu. Halaxe da gaurdaino.
10,27 simaurtegi Ik. Dn 2,5; Esd 6,11.
28 Jehuk, beraz, desagerrarazi egin zuen Baal Israeldik. 29 Hala ere, Jehu ez zen urrundu Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik, hau da, Betelgo eta Dango
10,29 Betel eta Dan: Israel erreinuaren hego- eta ipar-mugetan zeuden hirixkak (ik. 1 Erg 12,28-29 eta oh.).
urrezko zekorrak gurtzetik. 30 Jaunak esan zion Jehuri: «Niri atsegin zaidana eginez ongi jokatu duzulako, eta Akaben errege-etxeari nik nahi nuena egin diozulako, zure ondorengoak jarriko dira, laugarren belaunaldiraino, Israelgo errege-aulkian».
31 Jehuk, ordea, ez zuen hartu bihotz osoz Jaunaren, Israelen Jainkoaren, legea; ez zen urrundu Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik.
Jehu hil
32 Aldi hartan, Jauna lurra murrizten hasi zitzaion Israeli; Hazaelek menderatu egin zituen israeldarrak lurraldeko muga guztietan. 33 Kendu egin zien Jordandik ekialdera eta Arnon erreka ondoko Aroertik iparraldera dagoen lurralde osoa, hau da, Galaad eta Baxan eskualdeak, Gad, Ruben eta Manasesen leinuak bizi zirenekoak.
34 Jehuren gainerako jarduerak, egin zuen guztia eta egintza bizkorrak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 35 Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Hurrengo erregea haren seme Joakaz izan zen. 36 Hogeita zortzi urtez izan zen Jehu Israelgo errege Samarian.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11