BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Erregeak 8

Xunemgo emakumearen istorioa bukatu
(4,8-37)
8
1 Egun batez, esan zion Eliseok semea biziarazi zion emakumeari:
–Alde egizu hemendik zeure etxekoekin eta zoaz ahal duzun tokira, zazpi urteko gosetea bidaliko baitu Jaunak lurralde honetara.
8,1 Alde egizu Rt 1,1. // zazpi urteko gosetea Has 41,25-32.
2 Jainkoaren gizonak esan bezala egin zuen emakumeak, eta zazpi urtez filistearren lurraldean bizi izan zen, atzerritar gisa. 3 Zazpi urteren buruan, itzuli zen emakumea filistearren lurraldetik eta erregeagana jo zuen, bere etxea eta alorra itzultzeko
8,3 bere etxea eta alorra itzultzeko: Beste batzuk etxe eta alor haietaz jabetu zirelako, noski.
eskatuz.
8,3 Erregeagana jo zuen 6,26+.
4 Une hartantxe ari zen hizketan erregea Gehazirekin, Jainkoaren gizonaren morroiarekin, Eliseok eginiko gauza harrigarri guztiei buruz. 5 Eliseok hildako bat piztu zuela Gehazi kontatzen ari zenean, han agertu zen Eliseok semea bizirik itzuli zion emakume huraxe, bere etxea eta alorra berriro emateko erregeari eskatzera. Gehazik esan zuen:
–Ene errege jauna, hauexek dituzu aipatzen ari nintzaizun emakumea eta Eliseok biziarazi zion semea.
6 Erregeak galderak egin zizkion emakumeari eta honek bere arazoa adierazi zion. Erregeak funtzionario bat izendatu zion, hau aginduz:
–Itzul diezaiotela emakume honi hemendik joatean berea zuen guztia, baita alorrak geroztik eman duen guztia ere.
Hazael, Siriako errege
7 Behinola, Eliseo Damaskora joan zen. Siriako errege Ben-Hadad gaixo zegoen. Jainkoaren gizona etorria zela jakinarazi ziotenean, 8 hau agindu zion erregeak Hazael
8,8 Hazael: Ik. 1 Erg 19,15; segur aski Damaskoko erregearen funtzionarioren bat zen.
zeritzan bati:
–Hartzazu esku-erakutsiren bat eta zoaz Jainkoaren gizonaren bila. Eta horren bitartez egin kontsulta Jaunari ea bizirik aterako naizen gaixoaldi honetatik.
8,8 esku-erakutsia 5,5+. // Jaunari kontsulta 3,11; Ir 18,15; 1 Sm 9,9; 1 Erg 22,8.
9 Damaskoko gauza hoberenetarik erregaluak –berrogei gameluk eraman zezaketen zama– harturik, Eliseoren bila atera zen Hazael. Profetaren aitzinera agertuz, esan zion:
–Siriako errege Ben-Hadad zure zerbitzariak
8,9 zure zerbitzariak: H.h., zure semeak. Apal-itxurak egin nahi zituen erregeak profetaren aurrean.
bidali nau zuregana, gaixoalditik bizirik aterako den galdetzera.
8,9 bizirik aterako 1,2.
10 Eliseok erantzun:
–Joan eta esan baietz, sendatuko dela; egiaz, ordea, hil egingo dela jakinarazi dit Jaunak.
11 Bat-batean, Eliseo aurpegia gogor
8,11 aurpegi gogor: Profeta Jaunarengandiko mezuren bat hartzen ari dela esan nahi du idazleak.
eta begirada zorrotz zituela gelditu zen luzaro; gero, negarrari eman zion Jainkoaren gizonak. 12 Hazaelek galdetu zion:
–Zergatik ari zara negarrez, ene jauna?
Eliseok erantzun:
–Badakidalako nolako kaltea eginen diezun israeldarrei: su emango diezu haien gotorlekuei, ezpataz hilko dituzu haien gazteak, harrien kontra botako haien haurtxoak, sabela irekiko diezu hango emakume haurdunei.
8,12 profeta negarrez Jr 4,16-20; 13,17; 14,17; Lk 19,41-44. // kaltea egin israeldarrei 10,32-33; 12,18; 13,3-7.
13 Hazaelek ihardetsi zuen:
–Ni ez naiz inor
8,13 Ni ez naiz inor: H.h., Zakurra ote naiz, bada, ni.
halakoak egiteko.
Eliseok, orduan:
–Siriako errege izanen zarela agertu dit Jaunak.
8,13 Siriako errege 1 Erg 19,15.
14 Hazael Eliseogandik alde egin eta bere jaunarengana joan zen. Erregeak galdetu zion:
–Zer esan dizu Eliseok?
Hazaelek erantzun:
–Baietz, sendatuko zarela.
15 Biharamunean, ordea, ohazal bat hartu, uretan busti eta aurpegian ezarri zion erregeari Hazaelek. Erregea hil egin zen, eta ondorengo erregea Hazael izan zen.
Joram, Judako errege
(2 Kro 21,1-20)
16 Akaben seme eta Israelgo errege Joramen erregealdiko bosgarren urtean, Judako errege Josafaten semea, Joram izenekoa hura ere, errege gertatu zen
8,16 errege gertatu zen: Hebreerazko testuak beste hau eransten du: artean beraren aita errege zelarik. Antzinako itzulpenetan, hala ere, ez da ageri esaldi hau.
. 17 Hogeita hamabi urte zituen errege izaten hastean, eta zortzi urtez izan zen errege Jerusalemen. 18 Israelgo beste erregeen jokaera bera izan zuen, Akaben senitartekoenen antzekoa, bere emaztea Akaben alaba baitzuen. Beraz, Jaunari atsegin ez zaiona
8,18 Jaunari atsegin ez zaiona: Ik. 3,2 oh. Akaben alaba Atalia zen (ik. 8,26).
egin zuen. 19 Hala ere, Jaunak ez zuen Juda hondatu nahi izan, David bere zerbitzariagatik; hitzemana baitzion Davidi beronen ondorengoak izanen zirela beti errege
8,19 Davidi beronen ondorengoak… beti errege: H.h., Davidi eta beronen ondorengoei argi-zuzi bat emango ziela betiko (ik. 1 Erg 36; 15,4; 2 Kro 21,7); Jaunak Davidi emaniko hitza oroitarazi nahi da (ik. 2 Sm 7,12.16 eta 1 Erg 2,4 oh.; 11,12).
Jerusalemen.
20 Joramen erregealdian Judaren agintearen aurka jaiki ziren edomdarrak, berentzat erregea izendatuz.
8,20 edomdarrak jaiki Has 27,40. Ik. 1 Erg 22,48.
21 Joramek Tzairrera jo zuen bere guda-gurdi guztiekin. Gauez jaiki eta setiatzen ari zitzaizkion edomdarrak eta hauen guda-gurdietan zeuden buruzagiak garaitu zituen arren, Judako gudariek ihes egin
8,21 Tzair: Segur aski, edomdarren lurraldeko hirixka zen, Itsaso Hilaren hego-ekialdean. // ihes egin: Txatal honen bigarren zatia iluna da; pentsa daiteke, edomdarrek eraso eta ihes eginarazi ziotela Joramen gudarosteari, Judakoei alegia.
zuten nork bere etxolara.
8,21 ihes egin nork bere etxolara 1 Erg 8,66; 12,16.
22 Honela, edomdarrak Judaren agintepetik libratu egin ziren gaur arte. Libna
8,22 Libna: Jerusalemdik mendebaldera 40 kilometrora zegoen hirixka. Garai hartan jabetu ziren filistearrak hiri honetaz.
hiria ere aldi hartan bertan libratu zen.
23 Joramen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak. 24 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Joram, bere arbasoen ondoan. Ondorengo erregea haren seme Akazias izan zen.
Akazias, Judako errege
(2 Kro 22,1-6)
25 Israelgo Akaben seme Joramen erregealdiko hamabigarren urtean hasi zen Judako errege Joramen seme Akazias errege izaten. 26 Hogeita hamabi urte zituen Akaziasek errege izaten hastean eta urtebetez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Atalia zuen izena eta Israelgo errege Omriren alaba
8,26 Atalia… Omriren alaba: Atalia Akaben alaba zen (ik. 18. tx.). Hemen Omriren alaba zela esaten bada, errege hau dinastiaburu izan zelako da.
zen. 27 Akaben senitartekoen jokabide bera hartu zuen Akaziasek, Jaunari atsegin ez zaiona eginez, Akaben senitartekoen antzera, haien ahaide baitzen, izan ere.
28 Galaadeko Ramot
8,28 Galaadeko Ramot: Ik. 1 Erg 22,3 oh.; 8,29 tx.ean Rama deitzen dio idazleak.
hirian Siriako errege Hazaelen kontra borrokatzera joan zen, Akaben seme Joramekin bat eginik. Baina siriarrek zauritu egin zuten Joram,
8,28 Galaadeko Ramot 1 Erg 22,1-38.
29 eta hau, atzera eginez, Izreelera
8,29 Izreel: Israel erresumako hiri garrantzitsua; Samarian bezala, hemen ere jauregia zuen erregeak (ik. 1 Erg 21,1).
joan zen, Hazaelen kontrako borrokan siriarrek Raman egin zizkioten zauriak sendatzera. Joramen seme eta Judako errege Akazias, Akaben seme Joram ikustatzera joan zen Izreelera, zauritua baitzegoen hau.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11