BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Kronikak 16

Israelgo errege Baxaren kontrako gerra
(1 Erg 15,17-22)
16
1 Judako Asaren erregealdiko hogeita hamaseigarren urtean, Israelgo errege Baxa Judaren kontra borrokatzera abiatu zen. Rama
16,1 Rama eta 6. tx.eko Geba eta Mitzpa Jerusalemdik iparraldera hurbil zeuden hiriak ziren.
hiria gotortu egin zuen, Asaren joan-etorriak eragozteko. 2 Orduan, Asak Jaunaren etxeko eta bere jauregiko altxortegietan zeuden urre-zilarrak hartu eta Damaskon bizi zen Siriako errege Ben-Hadadi bidali zizkion, esanez: 3 «Egin dezagun ituna bion artean, zuen aitak eta gure aitak beren artean egin zuten bezala. Hona, zilarra eta urrea igortzen dizkizut. Hauts ezazu Israelgo errege Baxarekin egina duzun ituna; horrela, utzi egin beharko dio nire aurkako borrokari».
4 Onartu zuen Ben-Hadadek Asa erregeak esana, eta bere gudarosteko ofizialak Israelgo hiriei erasotzera bidali zituen; Iion, Dan, Abel-Maim
16,4 Abel-Maim: 1 Erg 15,20 tx.eko Abel-Bet-Maaka da.
eta Neftali eskualdeko biltegi ziren hiri guztiak hondatu zituzten. 5 Hau jakin zuenean, Baxa erregeak Rama gotortzeari utzi eta eten egin zituen lanak. 6 Orduan, Asak Judako bizilagun guztiei dei egin eta Rama gotortzeko Baxak erabili zituen harri eta oholak eraman egin zituen, Geba eta Mitzpa gotortzeko.
Asa erregea eta Hanani profeta
7 Aldi hartan, Hanani profeta Judako errege Asarengana joan eta honela mintzatu zitzaion: «Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zeure Jainkoa, hartu beharrean? Horregatik egin dizu eskutik ihes Siriako erregearen gudarosteak
16,7 Siriarrak Israelgo erreinuaren gudalagun izan zirenean, beraien adiskidetza erosi ordez borroka egin balie izan balitu, garaitu ahal izango zituela esan nahi dio profetak Asa erregeari.
.
16,7-8 Jainkoa lagun hartzea 13,18+.
8 Etiopiar eta libiar gudarostea ere izugarria zen, beren guda-gurdi eta zalditeria handiarekin, eta Jaunak, bera hartu zenuelako lagun, eskuetara eman zizkizun. 9 Izan ere, Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko. Oraingo honetan, ordea, burugabe jokatu duzu; horregatik, aurrerantzean gerrak izango dira zure aurka».
16,9 Jaunak lur osoa arakatzen Has 11,5; Sal 14,2; 33,13.
10 Asa haserretu egin zen profetarekin eta giltzapean sarrarazi zuen, hain sumindua baitzegoen harekin. Asak herriko beste zenbait ere zigortu zuen aldi hartan.
16,10 profeta giltzapean 1 Erg 22,26-27; Jr 20,2.
Asaren erregealdiaren bukaera
(1 Erg 15,23-24)
11 Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan
16,11 Liburu hau ez da, segur aski, Biblian dugun Erregeak liburua, kontserbatu ez den besteren bat baizik.
» daude idatziak.
12 Bere erregealdiko hogeita hemeretzigarren urtean oinetan zuen gaitz handi batez gaixotua zegoen Asa; baina gaixoaldian ere ez zuen Jaunarengana jo, sendagileengana baizik. 13 Bere erregealdiko berrogeita batgarren urtean hil zen, eta 14 Daviden hirian beretzat eginarazia zuen hilobian ehortzi zuten. Lurrin eta usainki gozoak nahasiz eginiko ukenduz betetako etzalekuan ezarri ondoren, su handia egin zuten haren ohorez.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11