BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Makabearrak 5

ANTIOKO EPIFANESEN PERTSEKUZIOA (5,1–7,42)
Antiokoren bigarren gudaldia Egipton
5
1 Aldi hartan, Egiptoren kontra bigarren gudaldia
5,1 bigarren gudaldia: K.a. 168. urtean, lehenbizikoa egin eta handik urte betera (ik. 1 M 1,16).
egiteko prestatzen hasi zen Antioko. 2 Berrogeiren bat egunez, Jerusalem osoan ikuskariak gertatu ziren: airean lasterka urrez jantzitako zaldunak agertu ziren, sailetan banaturiko gudari-talde armatuak,
5,2 ikuskariak 2,21+.
3 zaldun-taldeak guda-lerrotan antolatuak, oldarraldi eta erasoaldiak alde batetik eta bestetik, babeski astinduak, lantza-multzoak, jaurtitako geziak, urrezko gudari-jantzien distirak eta era guztietako bular-oskolak. 4 Ikuskari haiek gauza onak iragar zitzaten eskatzen zuten denek.
Jasonen azkena
5 Nahiz eta gezurra izan, Antioko hil zeneko zurrumurrua zabaldu zenean, Jasonek gutxienez mila gizon hartu eta bat-batean Jerusalemi eraso zion. Harresian zeudenei atzera eragin zien eta, azkenean, hiriaz jabetu. Menelao, orduan, gotorlekuan babestu zen. 6 Jason bere herritarrak hiltzen hasi zen errukirik gabe. Ez zen ohartzen bere senideen kontrako garaipena zela hondamendirik handiena. Herrikide zituenak ez, baizik eta etsaiak garbitzen ari zela uste zuen. 7 Hala ere, ez zuen aginterik eskuratu. Eta azkenean, egin zuen saldukeriaz lotsaturik, amondarren lurraldera baztertu zen berriro. 8 Haren jokaera gaiztoak honelako azkena izan zuen: atxilotu egin zuten arabiarren errege Aretasen jauregian. Gero, denek aurrean zeramatela, ihesi ibili behar izan zuen hiriz hiri
5,8 Aretas: Errege batek baino gehiagok izan zuen izen hori nabatearren artean. // hiriz hiri: Horrela dio grekozko testuak; baina latinezko itzulpen zaharrak hiritik ihes egin dio, nabatearren hiriburu zen Petratik, alegia (ik. 1 M 5,25).
. Denek arbuiatu zuten, lege-ukatzaile zelako; denek gorrotoa izan zioten, bere aberriaren eta herritarren zapaltzaile izan zelako, eta Egiptora bultzatu zuten. 9 Handik Espartara joan zen itsasoz, babeslekua aurkituko zuelakoan, hangoak juduen jatorri berekoak
5,9 Espartara: Grekozko testuak Lazedaimonius dio, Esparta eskualdean zegoelako edo. // jatorri berekoak: Juduak eta espartarrak jatorri beretik zetozela uste izatea (ik. 1 M 12,21) Moises, hebrearren buruzagia, eta Likurgo, espartarren buruzagia, biak legegile izatetik letorke. Ziur aski, Egipton ezagutu zituzten hebrearrek espartarrak, orduan harreman handiak izan baitzituzten.
zirelako. Eta aberritik hainbeste lagun erbesteratu zuena, erbestean hil zen;
5,9 jatorri berekoak 1 M 12,6-7.
10 eta hainbeste jende hilobiratu gabe utzi zuen Jasoni ez zion inork ere negarrik egin, ezta inolako hiletarik ere, eta ez zuen tokirik izan bere arbasoen hilobian
5,10 Arbasoen hilobian ez ehorztea zigor ikaragarritzat zeukaten (ik. 1 Erg 13,22).
.
Antioko Epifanesek tenpluan lapurretak egin
(1 M 1,21-24)
11 Gertakari hauen berri izatean, Judea burujabetu nahian zebilela uste izan zuen Antioko Epifanesek. Horregatik, basapiztia bezala amorraturik, Egipto utzi eta Jerusalem hartu zuen armen indarrez. 12 Beren eskuetan eroriak errukirik gabe hiltzeko eta etxeetan gordetzen zirenei lepoa mozteko agindu zien gudariei. 13 Sarraskitu egin zituen gazte eta zaharrak, emakume eta haurrak suntsitu, neskatxa eta bularreko haurrei lepoa moztu. 14 Laurogei mila lagun galdu ziren hiru egunetan: berrogei mila ezpataz hilak eta gutxienez beste horrenbeste esklabo salduak
5,14 Kopuru hauek hanpatuak daude; Flavio Josefo historialariak dioenez, hamar mila ziren esklabo salduak.
. 15 Eta ez zuen hori aski izan; lurreko tenplurik santuenean sartzera ere ausartu zen, Menelao –legeak eta bere aberria saldu zituen hura– gidari zuela. 16 Bere esku kutsatuz hartu zituen ontzi sakratuak eta santutegi hura aberastu, edertu eta ohoratzearren aurreko erregeek eginiko emariak lapurtu.
17 Antioko harrotu egin zen bere baitan, eta ez zen ohartu, Jaun handia Jerusalemgo jendearen bekatuengatik zegoela alditxo batez haserre eta horregatik ez ziola begiratzen toki santuari.
5,17 bekatuen zigortzat gertatu ezbeharrak Israeli 6,12-16; 7,16-19.32-38; Jkd 12,9. Ik. Dt 8,5.
18 Izan ere, juduak hainbeste bekatutan murgilduak egon izan ez balira, Antioko ere, heldu orduko, zigorkatu egingo zukeen Jaunak eta beraren ausardia makurrarazi, antzina Heliodoro bezala, Seleukok altxortegia ikertzera bidali zuen hartan.
5,18 Heliodoro 3,1-40.
19 Jaunak, izan ere, ez zuen herria tenpluarengatik aukeratu, tenplua herriarengatik baizik.
5,19 herria tenpluarengatik aukeratu ez Ik. Mk 2,27.
20 Horregatik, herriari gertaturiko zoritxarretan tenpluak ere parte izan zuen bezala, herriaren zorionetan ere halaxe izan zuen gero. Eta Jaun ahalguztidunak, haserretuta, eskutik utzia bazuen ere, berriro adiskidetu ondoren, bere edertasun osoan berriztatu zuen.
Herria zanpatua
(1 M 1,29-35)
21 Eta horrela, tenpluan berrogeita zortzi mila kilo zilar ebatsi ondoren, Antiokiara joan zen berehala Antioko. Bere harrokerian eta handiustean, lehorrean itsasontziz eta itsasoan oinez ibil zitekeela uste izan zuen.
5,21 itsasoan oinez ibili 9,8.
22 Eta zenbait gobernari utzi zuen herriari kalte egiteko: Jerusalemen Filipo utzi zuen, jatorriz Frigiakoa
5,22 Filipo: Ik. 6,11 eta 8,8. Filipo hau ez da 2 M 9,29 eta 1 M 6,14.55 pasarteetan aipatzen den «erregearen adiskidea». // Frigia: Asia Txikiko eskualde bat; ez zegoen seleukotarren menpean, baina gudari asko hartu ohi zuten handik saripean. Filipo hangoa zen.
, gobernari izendatu zuen Antioko bera baino basatiagoa; 23 Garizim mendian
5,23 Garizim mendian: Ziur aski, mendi-oinean zegoen Sikem hirian.
Androniko utzi zuen; eta batik bat, Menelao, besteak baino askoz gaiztoagoa bere herritarrentzat.
Juduenganako gorrotoz beterik, 24 Misiako
5,24 Misia: Asia Txikiko ipar-mendebaldean zegoen eskualdea.
gudari alokatuen buruzagi zen Apolonio bidali zuen Antiokok Jerusalemera hogeita bi mila gizoneko gudarostearen buruzagi, sasoiko gizaseme guztiei lepoa mozteko, eta emakumeak eta haurrak esklabo saltzeko aginduz. 25 Heldu zen, beraz, Apolonio Jerusalemera eta, bake asmotan zetorren itxura eginez, geldi egon zen larunbata, egun santua, etorri arte. Juduek atseden-eguna zutela ikusirik, desfilea egiteko agindu zien gudariei. 26 Orduan, ikuskizun hura ikustera atera ziren guztiak hil egin zituen; eta, gainera, gudari armatuek, hirian barrena ibiliz, jendetza handia hil zuten.
27 Judas, Makabearra deitua
5,27 Judas, Makabearra deitua: Ik. 1 M 2,4 oh.
, berriz, bederatzi lagunekin basamortura joan zen. Bera eta lagunak mendian bizi ziren basabereak bailiran. Belarra baizik ez zuten jaten, legeak debekatua janda ez kutsatzearren.
5,27 Judas basamortuan 1 M 2,28. // ez kutsatzearren Lb 11.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11