BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

2 Samuel 23

Daviden azken hitzak
23
1 Hona Daviden azken hitzak:
«Honela mintzo da
Jeseren seme David,
goienean ezarritako gizona,
Jakoben Jainkoaren gantzutua,
Israelgo kantari
23,1 Israelgo kantari: Honela ere itzul daiteke: israeldarren abestietan goraipatua. Davidi eginiko goraipamen bat 1 Sm 18,7 tx.ean aurki daiteke.
eztia.
23,1 Daviden azken hitzak 1 Erg 2,1-9. Ik. Has 49.
2 Jaunaren espiritua
mintzo da niregan,
haren hitza nire ahoan.
23,2 Jaunaren espiritua mintzo da niregan Mt 22,43.
3 Israelen Jainkoa mintzatu da,
Israelen Harkaitzak esan dit:
“Gizon-emakumeen
agintari zuzena,
Jainkoarekiko begirunez
agintzen duena,
23,3 Israelen Harkaitza Sal 28,1+.
4 egunsentiko argia bezalakoa da,
goiz-alba garbian
jaikitzen den eguzkia,
lur bustian ernetako belarrari
diz-diz eragiten dion goiz-argia”.
5 Horrelakoxea nire ondorengotza
Jainkoaren babespean.
Egin du nirekin betiereko ituna,
denetan ongi arautua eta sendoa
23,5 ongi arautua eta sendoa: Errege-etxea beti iraunarazteko promesaz ari da (ik. 7,16).
.
Berak ematen dit garaipen betea,
berak betetzen nire irrika guztiak.
23,5 betiereko ituna 7,12. // garaipen betea Is 61,11.
6 Maltzur-gaiztoak, aldiz,
eskuan hartu gabe
botatzen diren sasien antzeko,
23,6-7 sasiak… erretzeko Is 33,12. Ik. Jn 15,6.
7 ukitu behar dituenak
burdina eta lantza-kirtena
hartzen ditu,
sutara bota eta erretzeko».
Daviden gudariak
(1 Kro 11,10-47)
8 Hona hemen Daviden gudari adoretsuen izenak:
Ix-Baal hakmondarra, hiru ausarten
23,8 hiru ausarten: Testuan bi talde berezi agiri dira: Hirurak eta Hogeita Hamarrak. Zail da, batzuetan, bata zein den eta bestea zein den bereiztea. Azkenean datorren izen zerrenda ere ez dator bat zenbaki horiekin.
buruzagia; hau da, bere lantza astinduz, zortziehun gizonen gainera oldartu eta denak batera hil zituen Adino etznetarra.
9 Honen ondoren Eleazar, Dodo ahohitarraren semea. Davidekin batera ziren hiru gudari adoretsuen artean zegoen hau ere, gudurako bilduak ziren filistearrei erronka egin zietenean. Israeldarrek atzera egin zuten, 10 baina hark tinko eutsi zion eta eskua, nekearen nekez, ezpatari itsatsia gelditu zitzaion arte jo zituen filistearrak. Egun hartan garaipen handia lortu zuen Jaunak. Jendea etorri zen berriro Eleazarrengana, baina harrapakinak hartzera bakarrik.
23,10 garaipen handia 23,12; 1 Sm 11,13; 19,5.
11 Honen ondoren, Xama, Age-ren semea, harartarra. Bilduak ziren filistearrak Lehi-n, eta jendea ihes egina zen filistearren aurretik. Bazen han dilista-sail bat. 12 Sailaren erdian tinkaturik, Xamak defendatu egin zuen sail hura, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.
13 Uztaroan, gudari ausarten hiru buruzagi Davidengana etorri ziren Adulamgo leizera. Filistear gudari-talde bat refatarren haranean
23,13 Adulam: Jerusalemdik hego-mendebaldera 25 km ingurura zegoen. // refatarren haranean: H.h., Refaim haranean. Haran hau Jerusalemdik hego-mendebaldera zegoen, hiritik hurbil.
zegoen etxolatua. 14 David, aldi hartan, bere babeslekuan zegoen; filistearrek, berriz, gudari-toki bat zuten Belenen. 15 Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko… !» 16 Hiru adoretsuek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta eraman zioten Davidi. Honek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri
23,16 isuri: Jainkoari eskaintza egiteko era bat zen hori.
egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala.
23,16 filistearren gudari-tokira sartu 1 Sm 26,6+.
17 Esan zuen: «Inola ere ez! Libra nazala Jaunak ur hau edatetik! Gizon horien odola edatea izango litzateke, beren bizia arriskatuz joan baitira». Eta ez zuen edan nahi izan.
Hauxe egin zuten hiru gudari adoretsu haiek.
18 Tzeruiaren seme eta Joaben anaia Abixai zen ausarten buruzagi. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza, eta izen handia hartu zuen hiru adoretsuen artean. 19 Hogeita hamarren artean bera izan zen ospetsuena eta guztien buruzagia. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.
20 Benaias, Joiadaren semea, gizon kementsua zen eta egintza handiak egina; Kabtzeelgoa zen. Honek hil zituen Ariel izeneko bi moabdar. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia akabatu zuen bertan.
23,20 Benaias 20,23; 1 Erg 1,26.36; 2,25.35.46.
21 Berak hil zuen itxura bikaineko gizon egiptoar bat ere. Honek lantza zuen eskuan; hark, berriz, makila bat baizik ez. Kendu zion Benaiasek lantza eskutik egiptoarrari eta bere lantzaz hil zuen.
23,21 lantza zuen eskuan 1 Sm 17,51. // makila bat baizik ez 1 Sm 17,43.
22 Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia izan zuen hiru adoretsuen artean. 23 Hogeita hamarrak baino ospetsuago izan zen; baina ez zen hiru haiek adinakoa izan. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.
24 Hogeita hamar haien artekoa zen Asahel, Joaben anaia; baita Belengo Elhanan ere, Dodoren semea. Eta
23,24 Asahel 2,18-23.
25 Harodeko Xama, Harodeko Elika; 26 Peleteko Heletz; Ira, Tekoako Ikexen semea; 27 Anatoteko Abiezer; Huxako Sabeni; 28 Ahoheko Tzalmon; Netofako Mahrai; 29 Heleb, Netofako Baanaren semea; Itai, Gibeako Ribai benjamindarraren semea; 30 Piratongo Benaias; Gaax ibarreko Hidai; 31 Arabako Abi-Albon; Barhumgo Azmabet; 32 Xaalbongo Eliahba; Gungo Jaxen; Jonatan, 33 Harargo Xamaren semea; Ahiam, Arargo Xarar-en semea; 34 Elifelet, Maakako Ahasbair-en semea; Eliam, Giloko Ahitofelen semea; 35 Karmelgo Hetzrai; Arbiko Paarai; 36 Igal, Tzobako Natanen semea; Gadeko Bani; 37 Amongo Tzelek; Beeroteko Nahrai, Tzeruiaren seme Joaben ezkutaria; 38 Jatirgo Ira eta Gareb; 39 eta Urias hitita. Guztira hogeita hamazazpi.
23,39 Urias hitita 11,3-27.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11