BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Daniel 10

Hirugarren ikuskaria: lihoz jantzitako gizona
10
1 Pertsiako errege Ziroren hirugarren urtean, mezu bat bidali zion Jainkoak Danieli, Beltxatzar ere deituari; mezu fidagarria zen, baina zailtasun handiak iragartzen zituena
10,1 Ziro: Ik. 1,21 oh. // zailtasun handiak iragartzen zituena: Esaldia iluna da jatorrizkoan. Herriak jasan behar dituen probaldi latzak adierazten bide ditu.
. Ikuskari batean ulertu zuen Danielek horren esanahia.
2 «Aldi hartan, ni, Daniel, atsekabeturik egon nintzen hiru astez. 3 Ez nuen hartu janari goxorik, ez haragirik, ez ardorik, eta ez nuen erabili usain gozoko lurrinik ere, hiru asteak amaitu arte.
10,3 dolua 9,3; Ne 1,4.
4 Lehenengo hilaren hogeita lauan, Tigris ibai handiaren ertzean nengoen. 5 Halako batean, gizon bat ikusi nuen, lihozko soinekoz eta urre hutsezko gerrikoz jantzia.
10,5-6 gizon bat… 12,6; Ap 1,13-15. Ik. Ez 1.

6 «Haren gorputzak
harribitxia zirudien,
aurpegiak tximistaren distira zuen;
begiak suzko zuziak
bezalakoak zituen,
beso eta zangoak
brontze leundua bezain distiratsuak.
Haren ahotsak jendetza handi baten
zarata-hotsa zirudien.

7 «Ikuskaria neuk bakarrik ikusi nuen. Nirekin zeudenek ez zuten ezer ikusi; baizik eta, ikara handiak harturik, ihesi joan ziren eta ezkutatu.
10,7 neuk bakarrik Eg 9,7; 22,9.
8 Neu bakarrik gelditu nintzen aparteko ikuskari hari begira. Indar gabe gelditu nintzen, aurpegia zurbil. 9 Haren hitz-hotsa entzutean, konorte gabe gelditu nintzen eta ahuspez lurrera erori.
10,9 konorte gabe gelditu 8,16-18.
10 «Orduan, esku batek ukitu eta dardaraz lauoinka jarri ninduen.
10,10 esku batek ukitu Ez 2,1-2; Ap 1,17.
11 Honela esan zidan: “Daniel, bereziki maite zaitu Jainkoak! Adi ongi esango dizudana. Zuti zaitez, zuregana bidali bainaute!” Hitzok esan zizkidanean zutik jarri nintzen, ikaraz dar-dar. 12 Honela jarraitu zuen: “Ez beldurtu, Daniel! Gertatzen zena ulertu eta Jainkoaren aurrean apaltzeko gogoa izan zenuen egun beretik entzun du hark zure otoitza. Horregatik etorri natzaizu. 13 Baina Pertsia erreinuko aingeru zaindaria aurka jarri zait hogeita bat egunez, Mikael, aingeru nagusietako bat
10,13 aingeru zaindaria: H.h., buruzagia. Apokalipsi-literaturan nazio bakoitzak bere aingeru zaindaria du, nazioa zaintzen eta ordezkatzen duena; hala, Greziako aingeru zaindaria (ik. 10,20-21). Israelen zaindaria Mikael da, aingeru nagusietako bat (ik. 10,20-21; Ju 1,9; Ap 12,7).
, laguntzera etorri zaidan arte. Horregatik, han egon beharra izan dut, Pertsiako erregeen ondoan. 14 Eta orain, zure herriari azken egunetan gertatuko zaiona azaltzera etorri natzaizu, egun horietarako baita ikuskaria”.
10,14 azken egunetan gertatuko 8,26+.
15 «Horrela hitz egin zidanean, burumakur eta hitzik gabe gelditu nintzen. 16 Baina gizon antzeko batek ezpainak ukitu zizkidan, eta berriro ere ahoa ireki eta hitz egin ahal izan nuen. Aurrean neukanari esan nion: “Nire jauna, zeharo larriturik nago ikuskari honengatik eta indarrik gabe gelditu naiz.
10,16 ezpainak ukitu Is 6,7; Jr 1,9.
17 Nola hitz egin dezaket zurekin, ene jauna, indarra ez ezik arnasa bera ere galdu dudalarik?” 18 Orduan, gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan. 19 Eta esan zidan: “Ez beldurtu, Jainkoak bereziki maite zaitu! Egon lasai! Izan bihotz eta indarberritu!” Haren hitzak bizkortu egin ninduen. Orduan, honela esan nion: “Ene Jauna, mintza zaitez, indarberritu nauzu eta”.
10,19 indarberritu Dt 3,28; 31,7.23.
20-21 Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan
10,20-21 Egiaren liburua: Apokalipsi-literaturaren arabera, lurrean gertatzen direnak aurrez idatziak daude zeruan.
idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11