BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Hasiera 21

Isaaken jaiotza
21
1 Agindu bezala, Jauna aldeko agertu zitzaion Sarari eta esana bete zion.
21,1 Sara haurdun 18,10+.
2 Abraham zaharra izan arren, Sara haurdun gertatu zen, eta semea eman zion, Jainkoak iragarritako garaian. 3 Abrahamek, Isaak ezarri zion izena Sararengandik izandako semeari. 4 Zortzi egun iragan ondoren, erdaindu
21,4 erdaindu: Ik. 17,10 oh.
egin zuen, Jainkoak agindu bezala.
21,4 zortzi egunera 17,12+.
5 Abrahamek ehun urte zituen Isaak jaio zitzaionean. 6 Sarak esan zuen: «Irri egiteko bide
21,6 irri egiteko bide: Ik. 17,19 oh. eta 18,12-15.
eman dit Jainkoak, eta honen berri jakingo duten guztiek irri egingo dute nirekin batera». 7 Eta esan zuen gainera: «Nork esango ziokeen Abrahami, Sarak haurrak izango zituela? Hala ere, bere zahartzaroan, semea eman diot».
Agar eta Ismael
8 Isaak handitzen ari zen. Bularra kendu zioten egunean, Abrahamek otordu bikaina antolatu zuen.
9 Ohartu zen Sara, Agar egiptoarragandik Abrahamek izandako semea bere seme Isaakekin ari zela jostatzen
21,9 jostatzen: H.h., irri egiten; beste behin Isaak izenaren aipamena (ik. 17,19 oh.). Grekozko eta latinezko antzinako itzulpenei jarraituz, hebreerazkoan falta den bere seme Isaakekin erantsi diogu testuari sentidua borobiltzeko.
.
21,9 Sara eta Agar 16,1+.
10 Eta honela esan zion Abrahami: «Bidal itzazu etxetik mirabea eta beronen semea. Honek ez baitu oinordeko izan behar nire seme Isaakekin batera!»
21,10 Bidal itzazu mirabea eta semea Jn 8,33-35; Ga 4,29-30.
11 Biziki atsekabetu zen Abraham, Ismael ere bere seme baitzuen. 12 Baina Jainkoak esan zion: «Ez zaitez atsekabe zeure mirabe eta mutikoagatik. Egiozu jaramon Sarak esaten dizun guztiari, Isaaken bidez izango baitituzu ondorengoak.
21,12 Isaaken bidez Erm 9,7; Heb 11,18.
13 Baina zeure mirabearen seme horren bidez ere herri handi bat sorraraziko dut, hori ere zeure seme duzulako».
21,13 herri handi bat 16,10+.
14 Abrahamek, goizean goiz jaiki, ogia eta zahato bat ur hartu eta Agarri ezarri zizkion bizkarrean. Hala, haurrarekin batera igorri egin zuen etxetik. Abiatu zen, bada, Agar, eta Beer-Xeba
21,14 Beer-Xeba: Toki hau Jerusalemdik hego-mendebaldera dago 70 km ingurura.
eremuan noragabe ibili zen. 15 Zahatoko ura ahitu zitzaionean, zuhaitz baten azpian utzi zuen haurra 16 eta, urrutiraturik, aurrez aurre eseri zitzaion ehunen bat metrora. Honela zioen berekiko: «Ez dinat neure semea hiltzen ikusi nahi». Ama eseria zegoelarik, negarrez hasi zen haurra
21,16 negarrez hasi zen haurra: Grekozko itzulpenaren eta segidako tx.aren arabera zuzendua; jatorrizkoan ama da ozenki negar egiten duena.
ozenki.
17 Aditu zuen Jainkoak mutikoaren ahotsa, eta Jainkoaren aingeruak dei egin zion zerutik Agarri, esanez: «Zer duzu, Agar? Ez izan beldur, aditu baitu Jainkoak hor duzun mutikoaren ahotsa. 18 Ea, hartzazu berriro mutikoa eta ez utzi eskutik, herri handi baten aita bihurtuko baitut».
19 Orduan, Jainkoak ur-putzu bat ikusarazi zion Agarri. Honek zahatoa urez bete eta edaten eman zion mutikoari.
20-21 Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; hau handituz joan zen eta Parango eremuan bizi izan zen. Arkulari trebe bihurtu zen. Amak emakume egiptoar bat eman zion emaztetzat.
Abrahamen eta Abimeleken arteko hitzarmena
22 Aldi hartan, Abimelek erregeak, Pikol gudalburua berekin zuela, Abrahamengana joan eta esan zion:
–Jainkoa duzu lagun egiten duzun orotan.
21,22-32 Ik. 26,15-33.
23 Jainkoarengatik, beraz, egizu zin, ez duzula maltzurki jokatuko nirekin, ez neure seme-alabekin, ez hauen ondorengoekin. Ni leial izan nauzunez, emadazu hitza zeu ere hala izango zarela nirekin eta orain atzerritar gisa bizi zareneko herri honekin.
21,23 Ni leial izan nauzu 20,14-16.
24 Abrahamek erantzun:
–Zin dagit!
25 Baina Abrahamek errieta egin zion Abimeleki, honen morroiek bortxaz hartu zuten ur-putzua zela eta.
21,25 ur-putzua zela eta 26,15-22.
26 Abimelekek erantzun zuen:
–Ez dakit nork egin duen horrelakorik. Zuk ez didazu ezer aipatu, eta nik ez dut gaurdaino deus ere entzun.
27 Orduan, Abrahamek ardiak eta behiak eman zizkion Abimeleki. Honela burutu zuten bien arteko hitzarmena.
21,27 hitzarmena 26,28; 31,44.
28 Bestalde, Abrahamek artaldeko zazpi arkume bereiz jarri zituen. 29 Abimelekek galdetu zion:
–Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?
30 Abrahamek erantzun:
–Nire eskutik hartu behar dituzu zazpi arkume hauek. Ezaugarri hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.
31 Horregatik, toki hari Beer-Xeba
21,31 Beer-Xeba: 21,30-31 tx.etan hitz-jokoa dago Beer-Xeba, zazpi eta zin hitzen artean; izan ere bi eratara uler daiteke Beer-Xeba izena: Zazpien putzu (zazpi arkumeak aipatuz) edo Zin-putzu.
deritzo –hau da, «Zin-Putzu»–, bertan biek zin egin zutelako.
21,31 Beer-Xeba 22,19; 26,33; 1 Sm 8,2; Am 5,5; 8,14.
32 Beer-Xeban hitzarmena burutu ondoren, Abimelek eta Pikol gudalburua filistearren lurraldera
21,32 filistearren lurraldera: Aipamen hau tokiz kanpo dago hemen, K.a. XII. mendea arte ez baitziren kokatu filistearrak Palestinako kostaldean.
itzuli ziren. 33 Abrahamek, bere aldetik, tamarindo bat aldatu zuen Beer-Xeban, eta Jauna, betiereko Jainkoa, gurtu zuen.
21,33 betiereko Jainkoa Is 40,28.
34 Luzaro bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren lurraldean.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11