BIBLIJA.net   - Biblia interneten
BIBLI ELKARTEA
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Sofonias 3

SALAKETA ETA SALBAMEN AGINTZARIA (3,1-20)
Jerusalemek Jaunaren ahotsa entzun ez
3
1 Zoritxarrekoa Jerusalem,
hiri errebelde, kutsatu
eta zapaltzailea!
3,1 Jerusalemen aurka Jr 6,6-8.
2 Ez du entzun Jaunaren ahotsa,
ez du onartu haren zentzaldia,
ez du harengan uste ona ipini,
ez du bere Jainkoarengana jo.
3,2 Ez du Jaunaren ahotsa entzun Jr 6,10; 7,24+. // ez du zentzaldia onartu 3,7; Jr 5,3; Am 4,6.
3 Hango nagusiak, lehoi orrolari;
hango epaileak, gauean ehizatuari
goizerako hezurrik ere
uzten ez dioten otso.
3,3 nagusiak, lehoi orrolari Ez 22,25.27. // gaueko otso Hab 1,8.
4 Hango profetak,
ahobero eta engainatzaile.
Jaunarentzat sagaratua kutsatzen
eta legea hausten dute apaizek.
3,4 profeta, apaiz gaiztoak Jr 6,13; 23,11; Ez 22,26; Os 4,4-5.
5 Hiri erdian dago, ordea,
Jaun zintzoa,
ez du gaiztakeriarik egiten.
Goizero agertzen du zuzenbidea,
egunsentiz, huts egin gabe.
Gaiztoak, ordea, berean jarraitzen,
lotsarik gabe.
3,5 Jauna erdian bizi 3,17. // Gaiztoak lotsarik ez Jr 6,15.

6 Honela dio Jaunak:
«Ezereztu ditut herriak,
hauts egin haien gotor-dorreak.
Hondatu ditut haien kaleak:
ez da gehiago han dabilenik.
Erraustu ditut haien hiriak:
ez da gehiago bizilagunik,
ezta bat bakarrik ere.
7 “Horrela behintzat begirune
izango dit Jerusalemek
–pentsatzen nuen–,
onartuko du nire zentzaldia,
eta ez dut haien bizilekua
ezereztu beharrik izango,
kontuak eskatuko dizkiodanean”.
Baina haiek are eta lehia handiagoz
aritu ziren beren egintza okerretan.
3,7 zentzaldia onartu Ik. 3,2+.
8 Beraz, honela diot nik, Jaunak:
Egon, egon, salaketa egitera
jaikiko naizen eguna arte.
Erabakia dut herriak
eta erresumak biltzea,
nire haserre-sumina
haien gainera isurtzeko.
Nire grinaren sugarrak
lur osoa irentsiko du.
3,8 nire haserrea, grinaren sugarra 1,18+.
Herriak Jaunaren zerbitzari
9 «Orduan, herrien ezpainak
garbi bihurtuko ditut,
denek niri, Jaun honi,
dei egin diezadaten
eta denek bat eginik
3,9 ezpainak garbi bihurtuko: Gezurrezko jainkoen izena aipatzen zutelako ziren kutsatuak atzerritarren ezpainak. // denek bat eginik: H.h., bizkar batez.
zerbitza nazaten.
3,9 ezpainak garbi Is 6,5. // denek Jaunari dei Jl 3,5; Ml 1,11; Sal 86,9.
10 Nire gurtzaileek,
sakabanatu nituen guztiek
3,10 sakabanatu nituen guztiek: H.h., nire sakabanatuen alaba.
,
eskaintzak ekarriko dizkidate,
Etiopiako ibaiez beste aldetik.
3,10 urrutitik eskaintzak Is 18,7.
Israel bihozberritu
11 «Egun hartan ez duzu gehiago
lotsatu beharrik izango
nire aurka egin dituzun
errebeldiengatik.
Izan ere, erronka harroak
ahotik kenduko dizkizut,
eta ez zara harrezkero harropuztuko
nire mendi santuan.
3,11 ez gehiago lotsatuko Is 54,4.
12 Eta jende apal eta behartsua
utziko dut zurean:
niregan izango dute babes.
3,12 jende apal 2,3+.
13 Israelen bizirik geldituek
ez dute aurrerantzean
bidegaberik egingo,
ez gezurrik esango,
ez beren ahotan
engainu-hitzik izango.
Eta inoren beldurrik gabe
jango dute eta atseden hartuko».
3,13 Israelen bizirik geldituak 2,7.9; Is 4,3+. // ez engainu-hitzik Is 53,9; Ap 14,5. // inoren beldurrik gabe Jr 30,10; Ez 34,28; Mi 4,4.
Alaitu, Jerusalem!
14 Egin kantu, Sion hiri!
Egin poz-irrintzi, Israel!
Poztu, Jerusalem,
alaitu bihotz-bihotzez!
3,14 Egin kantu, Sion Is 12,6; 54,1; Za 2,14; 9,9.
15 Alde batera utzi baitu Jaunak
zure aurkako epaia,
uxatu ditu zure etsaiak.
Jauna, Israelgo erregea,
zurekin dago:
ez zara gehiago
ezeren beldur izango.
3,15 zure aurkako epaia alderatu Is 40,2.
16 Egun hartan,
honela esango zaio Jerusalemi:
«Ez izan beldurrik, Sion,
ez egon bihotz-eroria.
3,16 Ez izan beldurrik Is 35,3-4; 41,13-14.
17 Zure Jainko Jauna zurekin dago,
salbatzeko ahaltsu!
Pozik bai pozik dago zurekin.
Bere maitasunez
biziberritzen zaitu
3,17 biziberritzen zaitu: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak isiltzen da dio.
.
Pozez jauzika eta kantari
dago zuregatik».
3,17 Jauna zurekin 3,5; Is 12,6; Ez 48,35. // Pozik zurekin Is 62,5; Jr 32,41.

18 Honela dio Jaunak:
«Nik bilduko ditut, Jerusalem,
zuregandik urruti,
jairik gabe triste zeudenak.
Bai astuna zure lotsa!
19 Hara, aldi hartan,
zapaltzen zaituzten guztiak
suntsituko ditut.
Zaurituak sendatuko ditut,
erbesteratuak etxeratuko.
Eta ospez eta aipuz beteko ditut
lehen lotsa jasan zuten
lurralde guztietan
3,19 Tx. osoko testua iluna da eta itzulpena zalantzazkoa.
.
3,19 Jaunak zaurituak sendatu, erbesteratuak etxeratu Jr 23,3; Ez 34,11.16; Mi 4,6-7.
20 Aldi hartan herriratuko zaituztet
eta bilduko.
Zeuen begiz ikusiko duzue:
zuen zoria aldatuko dut
3,20 zuen zoria aldatuko dut: Honela ere itzul daiteke: zuen gatibuak itzularaziko ditut.
,
aipagarri eta ospetsu
egingo zaituztet
lurreko herri guztien artean.
Hala diot nik, Jaunak».
3,20 herriratuko zaituztet Jr 32,37. // zoria aldatu 2,7+.
 



Bilatu Biblia ] [ Bibliako bertsioaz ] [ Laguntza ] [ Laburdurak ] [ Webmasters ]

Adierazi zeure iritzia ]

Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11