Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

1 Kronikak 10

1 Kronikak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29

Saulen heriotza
(1 Sm 31,1-13)
10
1 Filistearrak israeldarren kontra borrokatu ziren, eta israeldarrak ihesi joan ziren; baina batzuk hilak erori ziren Gilboa mendian. 2 Filistearrek Saul eta beronen semeen ondoren joan eta hil egin zituzten Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua. 3 Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean, eta arkulariek, aurkitu zutenean, zauritu egin zuten
10,3 zauritu egin zuten: Honela ere itzul daiteke: erabat izutu zen.
. 4 Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek niri barre egitera etorri baino lehen».
Ezkutariak, ordea, ez zuen nahi izan, bera ere beldurrak jota baitzegoen. Orduan, Saulek ezpata hartu eta gainera bota zuen bere burua. 5 Ezkutariak ere, Saul hila ikustean, ezpata gainera bota zuen bere burua eta horrela hil. 6 Halaxe hil ziren Saul eta beronen hiru semeak. Egun berean errege-familia osoa galdu zen
10,6 Testu hau eta honen paraleloa, 1 Sm 31,6 tx.ekoa, ez dira zeharo berdinak; Kronikariak, dirudienez, Saulen etxea eta ondorengoak erabat suntsitu zirela adierazi nahi du, nahiz eta historiak esan Saulen seme bat, Ixboxet, bi urtez errege izan zela (2 Sm 2,10) eta beste zenbait ondorengo ere aipatu (ik. 2 Sm 21,7-9).
.
7 Haranean bizi ziren israeldarrak, beren gudarosteak ihes egin zuela eta Saul bere semeekin batera hil zela ikustean, beren hiriak utzi eta ihesi joan ziren. Orduan, filistearrak hiri haietan jarri ziren bizitzen. 8 Biharamunean, hildakoei lapurreta egitera etorri ziren filistearrak; orduan ikusi zuten hilotz zeudela Gilboa mendian Saul eta beronen semeak. 9 Sauli, lapurreta egin ondoren, burua moztu eta armak kendu zizkioten, eta filistearren artera mezulariak bidali zituzten, idoloen jauretxeetan herriari berri ematera. 10 Gero, beren jainkoetariko baten jauretxean utzi zituzten Saulen armak; burezurra, berriz, Dagon jainkoaren jauretxean josi zuten
10,10 Samuel liburuan Astarte jainkosaren jauretxea aipatzen da; Kronikariak, aldiz, filistearren jainko zen Dagon aipatzen du.
. 11 Filistearrek Sauli egina Galaadeko Jabexeko
10,11 Jabex: Ik. 1 Sm 31,11 eta oh.
bizilagunek jakin zutenean, 12 jaiki ziren gizonik indartsuenak, Saulen eta semeen gorpuak hartu, Jabexera eraman eta Jabexeko tamarindoaren azpian ehortzi zituzten haien hezurrak. Gero, zazpi egunez barau egin zuten.
13 Jaunarekiko desleiala izan zelako hil zen Saul; izan ere, ez zuen bete Jaunak agindua eta, gainera, emakume nekromante
10,13 nekromante: Ik. 1 Sm 28.
bati egin zion kontsulta, 14 Jaunari egin beharrean. Horregatik, Jaunak hilarazi egin zuen, eta Jeseren seme Davidi eman zion erregetza.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7