Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Epaileak 16

Epaileak :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

Samsonek Gazako ateak eraman
16
1 Behinola, Samson, Gazara joan zelarik, emagaldu bat ikusi eta beraren etxera sartu zen.
16,1 emagalduagana Jos 2,1.
2 Gazakoek, Samson han zela jakitean, inguratu zuten eta gau osoan zelatan egon zitzaizkion hiriko sarreran. Gau osoan geldi egon ziren, eguna argitzean hiltzeko asmotan. 3 Samson, ordea, gauerdiraino baizik ez zen egon ohean; gauerdian jaiki eta hiri-sarrerako bi ateak beren zango, ataga eta guzti orpotik atera eta bizkarrean harturik, Hebronen aurrean dagoen mendi-gailurreraino jaso zituen.
Samson eta Dalila
4 Aldi baten buruan, Sorek ibarrean bizi zen emakume batez maitemindu zen Samson; emakumeak Dalila zuen izena.
5 Filistearren buruzagiek emakumeagana joan eta esan zioten:
–Atera iezaiozu azpikeriaz Samsoni nondik duen halako indarra eta nola harrapa dezakegun, lotu eta menderatzeko. Bakoitzak mila eta ehun zilarrezko txanpon emango dizkizugu.
16,5 Filistearren buruzagiak Jos 13,3. // Atera azpikeriaz 14,15-17.
6 Dalilak esan zion Samsoni:
–Esadazu nondik duzun horrelako indarra eta nola lotu zaitzaketen zu menderatzeko.
7 Samsonek erantzun:
–Lehortu gabeko zazpi soka berriz lotuko banindute, ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein gizon bezalakoa izango.
8 Eraman zizkioten filistearren buruzagiek emakumeari lehortu gabeko zazpi soka berri eta lotu zuen emakumeak Samson. 9 Gelan gizon batzuk zelatan zeudelarik, Dalilak esan zion Samsoni: «Horra! Filistearrak!» Samsonek, ordea, eten egin zituen sokak, iztupa-haria suak ukitzean eten ohi den bezala. Eta ez zuten jakin nondik zuen halako indarra.
10 Dalilak, orduan, Samsoni:
–Barre egin duzu nire lepotik; gezurra esan didazu. Esadazu nola lot zaitzaketen.
11 Samsonek erantzun zion:
–Behin ere erabili gabeko lokarri berriz lotuko banindute, ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein bezalakoa izango.
12 Gela batean gizon batzuk zelatan zeudelarik, lokarri berriak hartu, Samson lotu eta esan zion Dalilak: «Horra! Filistearrak, Samson!» Baina Samsonek lokarri berriak ere eten egin zituen, hariak bailiran.
13 Dalilak esan zion:
–Barre egin duzu berriro ere nire lepotik; gezurra esan didazu. Esadazu nola lot zaitzaketen.
Samsonek erantzun:
–Nire buruko zazpi ile-mototsak ehuna egiteko hariaz batera eho eta ehulearen ziriaz lotuko bazenitu, ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein bezalakoa izango
16,13 Dirudienez, hebreerazko testuak hitzen batzuk galduak ditu hemen; antzinako itzulpenei esker osotu ahal izan da esaldia.
.
14 Orduan, lo harrarazi eta buruko zazpi ile-mototsak ehuna egiteko hariaz batera eho eta ziriaz lotu ondoren, esan zion Dalilak: «Horra! Filistearrak, Samson!» Samsonek, ordea, esnatu eta eten egin zituen ziria, ehulearen ardatza eta ehundura ere. 15 Dalilak, orduan:
–Maite nauzula diozu eta ez zara nitaz fidatzen. Hiru aldiz egin duzu barre nire lepotik, eta oraindik ez didazu esan nondik duzun horrelako indarra.
16 Dalila, egunero, nazkatzeraino galdezka ari zitzaionez, bizitzaz ere asperturik, 17 aditzera eman zion Samsonek bere baitan zeraman isilpekoa: «Ez dit labanak inoiz ere ilea moztu, “nazireu” bainaiz, hau da, Jaunarentzat sagaratua, neure amaren sabeletik. Ilea moztuko balidate, indarra galdu eta ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein bezalakoa izango».
16,17 Ez dit labanak… moztu 13,5.
18 Dalilak, egi-egia esan ziola oharturik, filistearren buruzagiei dei egin eta esan zien:
–Zatozte, oraingoan azaldu baitit bere barrua.
Hala, etorri ziren filistearren buruzagiak emakumeagana, dirua eskuan zekartela. 19 Eta Dalilak, Samsoni bere belaunetan lo harrarazirik, gizon bati dei egin zion buruko zazpi ile-mototsak mozteko. Samsoni indarrak alde egin zionean, Dalila hura astintzen hasi zen
16,19 Dalila hura astintzen hasi zen: Hebreerazko testua nahasia da; honela ere itzul daiteke: Samson ahultzen hasi zen, eta indarrak alde egitean, 20 Dalilak esan zion…
, 20 esanez: «Horra! Filistearrak, Samson!» Esnatu zen Samson eta aurrekoetan bezala libratuko zela uste izan zuen; baina ez zekien Jaunak zapuztua zuela.
16,20 Jaunak zapuztu 1 Sm 16,14; 18,12; 28,15.
21 Hartu zuten, beraz, filistearrek, begiak atera, Gazara eraman eta brontzezko bi katez lotu zuten, eta errotarri bati eragin
16,21 Esklaboen lana zen hori.
behar izan zion presondegian.
16,21 errotarriari eragin Jb 31,10. Ik. Mt 24,41.
22 Hala ere, berriro luzatzen hasi zitzaion moztua zioten ilea.
Samsonen heriotza
23 Behinola, beren jainko Dagoni
16,23 Dagon: Jatorriz, amortarren jainkoa izanik ere, harekiko kultua Kanaan osoan zabaldua zegoen (ik. Jos 15,41; 19,27). Filistearrek beren jainkotzat zuten (ik. 1 Sm 5,2-7).
opari handi bat eskaintzeko eta jai alaia egiteko bildu ziren filistearren buruzagiak. Hau zioten:

«Gure jainkoak eskura eman digu
Samson gure etsaia!»
16,23 beren jainko Dagon 1 Sm 5,2-7. Ik. Jos 15,41; 19,27.

24 Herriak, Samson ikustean, bere jainkoa goretsi zuen, esanez:

«Gure jainkoak eskura eman digu
Samson gure etsaia,
gure lurraldea hondatu
eta hainbeste gutar hil zuena!»

25 Izan ere, pozaren pozez, Samson ateratzeko eskatua zuten, beraren kontura barre egiteko gogoz. Atera zuten, beraz, Samson espetxetik eta beraren bizkar egin zuten barre. Gero, bi zutaberen erdian utzi zuten. 26 Orduan, Samsonek esan zion eskutik zeraman itsumutilari:
–Eraman nazak jauretxeari eusten dioten zutabeak ukitzeraino, haietan sostenga nadin.
27 Jauretxea gizon eta emakumez betea zegoen; bertan ziren filistearren buruzagiak etxe gainean eta beste hiru bat mila gizon eta emakume ere bai, Samsonek eginiko jostaketei begira egonak. 28 Samsonek dei egin zion Jaunari, esanez: «Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz eta egin nazazu indartsu beste behin bederen, kendu dizkidaten bi begiengatik filistear horietaz kolpe bakarraz mendeka nadin».
29 Ukitu zituen, orduan, Samsonek jauretxeari erdi-erdian eusten zioten bi zutabeak, bataren kontra eskuina eta bestearen kontra ezkerra ipiniz, 30 eta esan zuen: «Hil nadila filistearrekin batera!» Egin zuen bultza indarrez, eta bertan zeuden buruzagi eta jendearen gainera etorri zen jauretxea. Horrela, bere bizitza osoan baino jende gehiago hilez hil zen Samson.
31 Gero, bere senide eta ahaideek etorri, Samsonen gorpua hartu eta beraren aita Manoahen hilobian ehortzi zuten, Tzora eta Extaol artean. Hogei urtez gobernatua zuen Israel.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7