57. (56.) SALMOA
Iraintzaileengandik babesteko eskaria eta gorespen-kanta
57
1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan 57,1 «Ez suntsitu» doinuan: Oharpen bera 58–59 eta 75. Salmoetan ageri da. . Davidena. Miktam. Davidek Saulengandik haitzulora ihes egin zuenekoa. 57,1 David haitzuloan 1 Sm 22,1-2; 24,1-9. Ik. 142,1.
2 Erruki nitaz, ene Jainko, erruki nitaz,
zuregan dut babesa eta;
zure hegalen itzalpean babesten naiz,
ezbeharra igaro artean. 57,2 hegalen itzalpean 17,8+.
3 Jainkoari degiot dei, Goi-goikoari,
nire alde mendeku hartzen duen Jainkoari.
4 Zerutik bidaliko du norbait,
erasotzaileen laidotik ni salbatzera.
Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit. 57,4 maitasun eta leialtasuna 25,10+. // bidaliko 43,3.
5 Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;
horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz. 57,5 Lehoien artean 17,12+; Dn 6,17. // ezpata zorrotz 55,22+.
6 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain! 57,6 Zerua baino handiagoa 72,19; 108,6; 113,4.
7 Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.
Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan. 57,7 Sarea 9,16+. // eror bitez beraiek 7,16+.
8 Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.
Kantatu eta soinua joko dizut. 57,8-12 108,2-6 zatian errepikatua.
9 Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara;
esna dezadan egunsentia. 57,9 esna dezadan egunsentia 119,62.147.
10 Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,
nazioen artean kantatuko. 57,10 Herrien artean 9,12+; 18,50.
11 Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa. 57,11 zure maitasuna zerua adinakoa 36,6+. // maitasuna eta leialtasuna 57,4+.
12 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!
|