5. SALMOA
Goizeko otoitza
5
1 Koru-zuzendariarentzat. Txirulaz. Daviden salmoa.
2 Entzun, Jauna, nire hitzok, jaso nire intziria. 5,2 Entzun 17,1; 86,6; 130,2.
3 Zaude adi nire deiadarrari, ene errege, ene Jainko,
zuri ari bainatzaizu otoizka; 5,3 ene errege, ene Jainko 44,5; 68,25; 74,12; 84,4; 145,1.
4 entzun goizetik nire mintzoa;
goizean neure auzia azaltzen dizut 5,4 neure auzia azaltzen dizut: Edo neure oparia prestatzen dut.
eta zain gelditzen natzaizu.
5 Zu ez zara gaiztakeriaz gozatzen den Jainkoa.
Gaiztoak ez du harrerarik zuregan, 5,5 Jainkoarengan harrera 15.
6 harroputza ez daiteke zure begi-bistan egon;
gaizkile guztiak gorroto dituzu,
7 gezurra diotenak suntsitzen;
hiltzaile eta maltzurrak higuingarri zaizkizu, Jauna.
8 Ni, aldiz, zure maitasun handiari esker,
zure etxean sartuko naiz,
zure tenplu santuan ahuspeztuko begirunez beterik. 5,8 zure etxean sartu 42,3; 66,13; 100,4; 118,19. // tenplu santuan ahuspeztu 138,2; 1 Erg 8,44.48.
9 Gida nazazu, Jauna, zeure nahiaren bidetik,
etsaiak zelatan baititut.
Berdindu zeure bidea nire aurrean. 5,9 Gida nazazu 27,11; 119,35; 139,24. // Berdindu bidea Is 45,13; Es 3,6.
10 Horien ahoan ezer ez fidagarririk,
horien barrena leize-zuloa,
eztarria hilobi zabaldua,
mihia, berriz, leun eta labaina. 5,10 ezer fidagarririk ez ahoan 10,7; 36,4. // hilobi zabaldua Erm 3,13.
11 Jainko, ordain bezate beren hobena!
Lur jo bezate beren egitasmoengatik!
Bota itzazu kanpora beren txarkeria neurrigabeagatik,
zure aurka jaiki baitira.
12 Horrela, zuregan babesten direnak alaitu egingo dira,
eta etengabe pozez oihuka ariko.
Zuk zainduko dituzu maite zaituzten guztiak,
salto egingo dute pozez. 5,12 zuregan babesten direnak alaitu 64,11. // maite zaituztenak 69,37; 119,132.
13 Zuk bedeinkatzen baituzu zintzoa, Jauna,
onginahiz inguratzen babeskiz bezala.
|