61. (60.) SALMOA
Tenplutik urrun dagoenaren erregua. Erregearen alde eskaria
61
1 Koru-zuzendariarentzat. Harizko musika-tresnaz. Davidena.
2 Entzun, ene Jainko, nire garrasia, zaude adi nire otoitzari.
3 Leize-ertzetik 61,3 Leize-ertzetik: Edo Lurraren ertzetik. Behin baino gehiagotan, lur hitzak Herio Leizea adierazten du. dei degizut bihotz larriz.
Eraman nazazu harkaitz garaira. 61,3 Eraman nazazu 43,3. // harkaitz garaira 27,5.
4 Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo. 61,4 Zu babesleku 46,2+. Ik. 7,2+.
5 Zure etxean bizi nahi nuke betiko,
zure hegalen aterpean gorderik. 61,5 Zure etxean bizi 15,1. // zure hegalen aterpean 17,8+.
6 Onartu, ene Jainko, nire promesak,
emadazu begirune dizutenentzat daukazun herentzia.
7 Luza itzazu erregearen bizitzako egunak,
iraun bezate haren urteek gizaldiz gizaldi! 61,7 Luzatu erregearen bizitza 21,5+.
8 Izan bedi beti errege zure begiradapean!
Izan bitza zure maitasun eta leialtasuna zaindari! 61,8 Izan bedi beti errege 72,5; 89; 110,1; Is 16,5. // maitasun eta leialtasuna zaindari 40,12; 89,15.25. Ik. 25,10+.
9 Horrela, zure izenaren ohorez kantatuko dut etengabe
eta promesak beteko dizkizut egunero. 61,9 promesak bete 50,14+; 66,13.
|