69. (68.) SALMOA
Jainkozale atsekabetu eta erasotuaren otoitz larria
69
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak 69,1 Liliak: Ik. 45,1 oh. » doinuan. Davidena.
2 Salba nazazu, ene Jainko: leporaino ditut urak. 69,2 leporaino urak Jon 2,4-6.
3 Istinga sakonean murgiltzen ari naiz,
eta oinak non tinkaturik ez.
Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.
4 Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,
lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain. 69,4 Akitua 6,7; Jr 45,3. // lausoturik begiak 119,82.123; Nk 2,11.
5 Buruko ileak baino gehiago dira
arrazoirik gabe gorroto didatenak,
nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,
nire etsai gezurtiak.
Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut? 69,5 arrazoirik gabe gorroto 35,19+.
6 Ene Jainko, ezagutzen duzu nire zabarkeria,
ez daude zuretzat ezkutuan nire hutsegiteak.
7 Jauna, Jaun ahalguztiduna,
ez biezaie nire erruz usteak huts egin
zuregan konfiantza dutenei;
ez nadila lotsabide gerta zuregana jotzen dutenentzat,
oi Israelen Jainkoa!
8 Zuregatik jasan ditut irainak,
zuregatik estali dit lotsak aurpegia. 69,8 Zuregatik jasan Jr 15,15.
9 Arrotz gertatua naiz neure senideentzat,
ezezagun neure amaren seme-alabentzat. 69,9 Arrotz senideentzat 31,12+.
10 Zure tenpluaren maiteminak erretzen nau 69,10 Zure… nau: H.h., Zure etxearen maiteminak jan nau. Uler daiteke, etsaiek tenpluarengatik duten inbidiak jo duela salmogilea. ,
zure kontrako irainak datozkit gainera. 69,10 Zure tenpluaren maitemina 119,139; Jn 2,17. // irainak gainera Erm 15,3.
11 Barau eginez penatzen banaiz,
iraina besterik ez dut jasotzen; 69,11 Barau eginez 109,24-25.
12 dolu-jantzia hartzen badut, irri-lelo bihurtzen naiz.
13 Plazan eserita, marmarka ari zaizkit,
mozkorrek koplak ateratzen dizkidate.
14 Jauna, zuri degizut otoitz: Jauna, egidazu orain mesede!
Erantzun, ene Jainko, zeure maitasun handiaz,
zeure egiazko salbamenaz.
15 Atera nazazu lokatzetik, ez nadila murgil;
libra nazazu gorroto didatenengandik eta ur handietatik! 69,15 ez nadila murgil 69,3.
16 Ez nazala ur-korronteak eraman,
ez nazala zurrunbiloak irentsi,
ez nadila putzuan itxita geldi!
17 Erantzun, Jauna, zeure maitasun zoragarriaz,
bihur niregana begiak zeure erruki handiaz. 69,17 zeure maitasunaz 17,7+; 119,21.
18 Ez ezkuta aurpegia zeure morroi honi,
erantzun laster, larri naiz eta. 69,18 Ez ezkuta aurpegia 13,2+; 102,3; 143,7.
19 Hurbil zakizkit, defenda nazazu,
askatu etsaien eskutik.
20 Badakizu nola iraintzen nauten,
nola desohoratu eta lotsarazten;
ongi ezagunak dituzu nire etsaiak.
21 Irainek bihotza urratu didate, guztiz adorerik gabe nago 69,21 adorerik gabe nago: Hitz arraro baten zalantzazko itzulpena. .
Ezbeharrean laguntza espero nuen, baina alferrik;
kontsolatzaileak, baina ez ditut aurkitu.
22 Janaritan pozoia jarri didate,
egarriarentzat ozpina edaten eman. 69,22 ozpina Mt 27,34.48.
23 Gerta bekie beren otordua tranpa,
beren segurtasuna sare. 69,23-24 Erm 11,9-10 atalean aipatua.
24 Lauso bitez haien begiak eta itsutu,
ahul bekie gerria betiko!
25 Hustu zeure sumina haien gainera,
jo bitza zure haserre-suak!
26 Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,
geldi bitez inor gabe haien bizilekuak! 69,26 Bihur bedi… Eg 1,20.
27 Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,
zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.
28 Ordainarazi beren erruak banan-banan,
ez bezate sekula zure barkamenik ikus!
29 Ezaba itzazu biziaren liburutik,
ez sailkatu zintzoen zerrendan! 69,29 biziaren liburua Ap 3,5+.
30 Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,
indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.
31 Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,
esker onez handietsiko.
32 Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,
adardun eta azkazaldun zekorra baino. 69,32 Atseginago Jaunari 50,8.14+; 51,18.19+.
33 Ikusazue, apalok, eta poztu;
izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok! 69,33 apalak poztu 22,27; 34,3; 70,5.
34 Entzuten baitie Jaunak bere behartsuei,
ez ditu baztertzen berari atxikiak daudenak.
35 Gorets bezate zeru-lur eta itsasoek
eta bertan bizi diren guztiek.
36 Bai, Jainkoak salbatuko du Sion,
berriro eraikiko Judako hiriak.
Beraietan biziko dira eta haien jabe izango. 69,36 Jainkoak eraikiko 102,17; Is 44,26; Ez 36,10.
37 Jainkoaren zerbitzarien ondorengoak izango dira oinordeko,
hura maite dutenak biziko bertan. 69,37 ondorengoak oinordeko Is 65,9.
|