79. (78.) SALMOA
Jainkoaren herria suntsitua. Negar-kanta eta erregu-oihua
79
1 Asafen salmoa.
Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,
zure tenplu santua profanatu dute
eta Jerusalem hondakin-pila bihurtu. 79,1 jentil-herriak zure ondarean sartu 74,3-9; 2 Erg 25,9; Nk 1,10.
2 Zure zerbitzarien gorpuak
zeruko hegaztiei eman dizkiete janari,
zure fededunen haragia basapiztiei. 79,2 gorpuak hegaztien janari Jr 7,33+.
3 Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,
eta lur emateko inor ez 79,3 lur emateko inor ez: Madarikazio izugarritzat jotzen zen hilobiratu gabe gelditzea. . 79,3 1 M 7,17 tx.ean aipatua. // lur emateko inor ez Jr 8,2+.
4 Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,
ingurukoen burla eta barregarri. 79,4 herrien iseka-gai 44,14.
5 Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?
Noiz arte zure maitasun mindua,
sua bezala, gure aurka pizturik? 79,5 Noiz arte? 80,5; 85,6; 89,47. Ik. 13,2+.
6 Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,
zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain, 79,6 Hustu sumina nazioen gain Jr 10,25+. Ik. 1 Ts 4,5.
7 Jakoben herria irentsi baitute,
haren lurraldea hondatu.
8 Ez leporatu guri aurrekoen erruak!
Betor laster gureganaino zure gupida,
lur jota baikaude erabat! 79,8 Ez leporatu 25,6-7. // lur jota gaude 142,7.
9 Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;
zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,
barkatu gure bekatuak. 79,9 barkatu 51,3.11; Is 43,25; 44,22.
10 Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
«Non dute Jainkoa?»
Erakuts iezaiezu, gure begien aurrean,
nola mendekatzen duzun zeure zerbitzarien odola. 79,10 Non dute Jainkoa? 42,4+; 115,2. // zerbitzarien odola mendekatu Dt 32,43; Jl 4,21.
11 Irits bedi zureganaino presoen intziria,
libra zeure indar handiaz heriotzara kondenatuak. 79,11 presoen intziria 102,21.
12 Ordaindu, Jauna, auzoko herriei zazpi halakoz
zuri egin dizkizuten iraina eta isekak. 79,12 Ordaindu herriei iraina 89,51.
13 Eta guk, zure herriak, zuk zainduriko artaldeak,
eskerrak emango dizkizugu beti,
zure gorespenak kantatuko mendez mende. 79,13 zuk zainduriko artaldea 77,21+; 100,3.
|