Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Deuteronomioa 31

Deuteronomioa :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34

MOISESEN AZKEN JARDUERA (31,1–34,12)
Moisesek Josue bere ondorengo izendatu
31
1 Moisesek israeldar guztiei berriro hitz egin 2 eta esan zien: «Baditut dagoeneko ehun eta hogei urte eta ez naiz gauza daukadan kargurako; gainera, Jaunak esan dit: “Ez duzu horko Jordan hori igaroko”.
31,2 Ez duzu Jordan igaroko 3,23-28.
3 Jauna bera, zuen Jainkoa, igaroko da zuen aurretik, berak suntsituko ditu horko herriak eta beren lurraldetik botako. Josue joango da zuen buru, Jaunak esan bezala.
31,3 Josue buru 1,38+; 3,28.
4 Jaunak Sihon eta Og errege amortarrei eta beraien lurraldeei egindakoa bera egingo die herri horiei ere, suntsitu alegia.
31,4 Sihon eta Ogi eta haien lurraldeei egina 2,24–3,7.
5 Jaunak zuen eskura jarriko ditu; zuek, nik agindu bezala jokatuko duzue haiekin.
31,5 nik agindu bezala jokatuko haiekin 7,1-5; 20,16-18.
6 Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».
31,6 Izan bihotz eta adore! 3,28+.
7 Ondoren, Moisesek Josueri dei egin eta israeldar guztien aurrean esan zion: «Izan bihotz eta adore! Zeuk sarraraziko duzu herria arbasoei zin eginez Jaunak agindutako lurraldean eta zeuk banatuko lurraldea ondaretzat. 8 Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!»
31,8 Jauna zeurekin 20,1+. // Ez izan beldur! 1,29+.
Legearen irakurketa nagusia zazpi urtez behin
9 Moisesek lege hau idatziz jarri eta Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarren eta Israelgo herri-arduradun guztien esku utzi zuen. 10 Eta agindu hau eman zien: «Zazpi urtez behin, zorren barkamen-urtean, Etxola Jaietan,
31,10 zorren barkamen-urtea 15,1-2. // Etxola Jaia 16,13-15.
11 Israel osoa Jaunaren zuen Jainkoaren aurrean, berak aukeratuko duen lekuan aurkeztean, lege hau irakurriko diozue herri osoari ozenki.
31,11 Jaunak aukeratutako lekua 12,5+.
12 Bildu herri osoa –gizon-emakumeak, haurrak eta zuen hirietan bizi diren etorkinak– denek entzun dezaten, Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten ikasi eta lege honen xedapen guztiak betetzen saia daitezen.
31,12 Bildu herria Jaunaren aurrean 4,10+. // Jaunari begirune 4,10+. // lege honen xedapenak 27,3+. // betetzen saiatu 5,1+.
13 Horrela, legeaz ezer ez dakiten zuen seme-alabek ere entzungo dute eta ikasiko Jaunari zuen Jainkoari begirune izaten, Jordanez beste aldean jabetzan hartuko duzuen lurraldean biziko zareten denbora guztian».
31,13 seme-alabek entzun 4,9-10; 6,7.20-25; 11,19; 32,46.
Jainkoa Moisesi eta Josueri agertu
14 Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hurbil duzu heriotza-eguna. Egiozu dei Josueri, eta aurkez zaitezte biok elkarketa-etxolan, Josueri neure aginduak eman diezazkiodan». Hala, Moises eta Josue elkarketa-etxolan aurkeztera joan ziren. 15 Han, Jauna agertu zitzaien laino-adarrean; hau etxola-sarreran zegoen.
31,15 Jauna agertu laino-adarrean Ir 33,9-10.
Israeldarrak Jaunarekiko desleial
16 Jaunak esan zion Moisesi: «Begira, laster hilko zara
31,16 hilko zara: H.h., zeure arbasoekin elkartuko zara.
, eta herria, sartzera doan lurraldeko jainko arrotzei jarraituz, nirekiko desleial izango da; utzi egingo nau eta zurekin eginiko ituna hautsiko.
31,16 jainko arrotzei jarraitu 4,25-28; Ir 34,15-16; Ep 2,17; Ez 16,15.
17 Orduan, nire haserrea piztuko da israeldarren kontra eta bertan behera utziko ditut; ezkutatu egingo diet aurpegia eta irentsi egingo dituzte. Jasan beharko dituzten zoritxar eta atsekabe izugarriek jotzean, ohartuko dira, ni, Jaun hau, beraiekin ez nengoelako gertatu zitzaizkiela zoritxar guztiak.
31,17 nire haserrea piztu 6,15; 7,4; 11,17; Ep 2,14. // ni beraiekin ez nengoelako 1,42; Ep 6,13; Sal 42,11. Ik. 4,7+.
18 Baina orduan eta gehiago ezkutatuko diet aurpegia, jainko arrotzengana bihurtuz egingo duten gaiztakeriagatik.
Oharpen eta oroitzapenerako kantika
19 «Idatzi orain esango dizudan kantika; irakatsi israeldarrei eta errepika dezatela, kantika hori lekuko izango baitut beraien kontra. 20 Izan ere, arbasoei zin eginez agindu nien lurraldera –esnea eta eztia darizkion lurraldera– eramango ditudanean, asetzeraino jango dute israeldarrek, gizendu eta jainko arrotzengana bihurtuko dira, kultu emateko; mespretxatu egingo naute eta nire ituna hautsiko.
31,20 arbasoei aginduriko lurraldea 1,35+. // ase eta Jaunarengandik aldendu 6,10-12; 8,11-14; 32,15. // ituna hautsi Jr 11,10; 31,32.
21 Eta zoritxar eta atsekabe izugarri horiek gertatzean, kantika hau lekuko izango dute beren kontra, ondorengoek ere gogoan eta ahoan izango baitute. Izan ere, ondotxo dakit zer asmo darabiltzan gogoan herri honek, zin eginez agindutako lurraldera eraman baino lehenagotik ere».
22 Egun hartan, beraz, Jaunak esaniko kantika idatzi eta israeldarrei irakatsi zien Moisesek.
Jainkoak Josue Moisesen ondorengo berretsi
23 Gero, agindu zion Jaunak Nunen seme Josueri: «Izan bihotz eta adore! Zuk eramango dituzu israeldarrak zin eginez agindu diedan lurraldera, eta ni zeurekin izango nauzu».
31,23 Josueri agindu 31,7-8.
Jaunaren legea israeldarren aurkako testigu
24 Moisesek, lege honen xedapen guztiak liburuan idatzi zituenean, 25 agindu hau eman zien Jaunaren itun-kutxa zeramaten lebitarrei: 26 «Hartu legearen liburua eta ezarri Jaunaren zeuen Jainkoaren itun-kutxaren alboan; han egongo da zuen kontrako lekuko gisa. 27 Ezagunak ditut zuen errebeldiak eta lepagogorkeria. Orain, ni zuekin bizi izan naizen artean ere, Jaunaren aurka errebelde izan bazarete, zer ez ote da izango ni hil eta gero?»
31,27 errebelde izan 9,7+.
Moisesek oharpen-kantika israeldarrei irakatsi
28 Moisesek jarraitu zuen: «Bil daitezela nire ondora leinuetako arduradun eta funtzionario guztiak; kantikaren bertsoak nahi dizkiet adierazi. Zeru-lurrak jarriko ditut lekuko,
31,28 Zeru-lurrak lekuko 4,26+.
29 bai baitakit, ni hiltzean, erabat galbideratuko zaretela, nik agindutako bidetik aldenduz. Eta azkenik, zoritxarra iritsiko zaizue, Jaunari gaizki iruditzen zaiona egingo baituzue, zeuen jokabideaz hura haserraraziz».
31,29 ni hiltzean Ik. Eg 20,29-30. // Jaunari gaizki iruditzen zaiona egin 4,25+.
30 Orduan, Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11