Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Deuteronomioa 6

Deuteronomioa :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34

Agindu nagusia
6
1 «Agindu, lege eta erabakiok zuen Jainko Jaunak zuei irakasteko emanak dira, jabetzan hartzera zoazten lurraldean bete ditzazuen. 2 Jaunari zeuen Jainkoari begirunea behar diozue izan, bai zeuek eta bai ondorengoek, nik agintzen dizkizuedan beraren lege eta agindu guztiok bizitza osoan betez; hori eginez, luzaro biziko zarete.
6,2 Jaunari begirunea 4,10+. // luzaro bizi 4,26+.
3 Onar itzazue, bada, israeldarrok, eta saiatu betetzen. Horrela, zoriontsu izango zarete eta biziki ugalduko esnea eta eztia darizkion lurraldean
6,3 esnea… lurraldea: Ik. Ir 3,8 oh.
, Jaunak zuen arbasoen Jainkoak hitzeman bezala.
6,3 saiatu betetzen 5,1+. // zoriontsu izan 4,40+.
4 «ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da
6,4 Entzun, Israel: 6,4-9 tx.ek judu zintzoek egunero errezatzen duten Xema (Entzun) deituriko otoitza biltzen dute. Hebreerazko eskuizkribuetan txatal honetako lehen eta azken hitzak letra handiz ematen dira, esaldiaren garrantzia azpimarratzeko. // Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da: Honela ere itzul daiteke: Jauna gure Jainkoa da Jaun bakarra.
!
6,4 Entzun, Israel Mt 22,37 par. // Jauna bat bakarra 4,35.39; 1 Ko 8,4.
5 Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.
6,5 Maitatu Jauna 5,10; 7,9; 10,12; 11,1.13.22; 13,4; 19,8-9; 30,6.16.20; Jos 22,5; 23,11; Sal 31,24. // bihotz-bihotzez 4,29+.
6 Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;
6,6-9 Ik. 11,18-21.
6,6 gaur ematen… 4,8+.
7 irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;
6,7 irakatsi seme-alabei 11,19. Ik. 4,9+.
8 lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala
6,8 seinale… oroigarri bezala: Ik. Ir 13,9 oh. Judu zintzoek legearekiko atxikimenduaren seinaletzat bekokian eta eskumuturrean legeko hitzak idatziak zituzten pergamino-zatiak lotzeko ohitura hartu zuten (ik. Mt 23,5).
bekokian, 9 eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran.
Israelek ez du Jauna ahaztu behar
10 «Zeuen Jainko Jaunak zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakobi zin eginez zuei emango zizuela
6,10 zuei emango zizuela: Ik. 1,8 oh.
agindutako lurraldean sarraraziko zaituzte. Lurralde horrek zuek eraiki gabeko hiri handi eta ederrak ditu, 11 zuek bildu gabeko ondasun-mota guztiz beteriko etxeak, zuek zulatu gabeko putzuak, zuek landatu gabeko mahasti eta olibadiak. Asetzeraino jan ahal izango duzue.
6,11 Asetzeraino jango 8,10.12; 11,14-15; 31,20; Es 30,8-9.
12 Orduan, ez ahaztu Jauna, Egiptotik, esklabotzatik, atera zaituztena.
6,12 ez ahaztu Jauna 4,9+.
13 Begirune izango diozue Jaunari zeuen Jainkoari, bera bakarrik gurtuko duzue eta beraren izenean zin egingo.
6,13 Begirune Jaunari 4,10+. Ik. Mt 4,10.
14 Ez ibili auzoko herriek gurtzen dituzten jainko arrotzen atzetik,
6,14 Ez gurtu jainko arrotzak 7,4.16; 11,16.28; 13,3.7.13-14; 28,14; 29,25. Ik. 5,7; Ir 20,3+.
15 zeuen erdian duzuen Jauna, zeuen Jainkoa, Jainko jeloskorra baita; bestela, haren haserrea piztuko da zuen aurka eta suntsitu egingo zaituzte lur gainetik.
6,15 zeuen erdian Jauna 4,7+. // Jainko jeloskorra 5,9; Ir 20,5+.
16 Ez tentatu Jauna zeuen Jainkoa, Masan egin zenuten bezala.
6,16 Ez tentatu Jauna Mt 4,7. // Masan bezala 9,22; 33,8; Ir 17,7+.
17 «Bete arretaz Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizkizuen agindu, lege eta xedapenak. 18 Egin Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena, zoriontsu izan zaitezten eta Jaunak zuen arbasoei zin eginez hitzemandako lurralde ederrean sartu eta jabetzan har dezazuen.
6,18 Jaunarentzat zuzen eta atsegin dena 12,25.28; 13,19; 21,9; Ir 15,26. // lurralde ederra 1,25+.
19 Jaunak ihes eragingo die etsai guztiei zuen aurretik, berak hitzeman bezala.
Etxekoentzat irakaspena
20 «Bihar edo etzi zuen seme-alabek galdetzean: “Zer esan nahi dute Jaunak geure Jainkoak agindu dizkigun lege, xedapen eta erabaki horiek?”,
6,20 seme-alabek galdetzean Ir 10,2+.
21 hau erantzungo diezue
6,21 hau erantzungo diezue: Fede-aitorpen honi buruz, ik. 26,5 oh.
: Faraoiaren esklabo ginen Egipton, eta Jaunak ahalmen handiz atera gintuen bertatik.
6,21 esklabo Egipton 5,15+. // ahalmen handiz atera 4,34+.
22 Jaunak mirari handiak eta egintza izugarriak egin zituen gure begi-bistan faraoiaren eta beraren etxekoen kontra eta Egipto osoaren kontra;
6,22 mirari handiak 4,34+.
23 gu, berriz, handik atera egin gintuen, eta hona ekarri, gure arbasoei zin eginez agindutako lurraldea emateko. 24 Gero, lege horiek guztiak betetzeko agindu zigun Jaunak geure Jainkoak eta berarenganako begirunean bizitzeko, beti zoriontsu izan gintezen eta bizirik iraun genezan, gaur bezala.
6,24-25 Ik. 6,2-3+.
25 Jaunak geure Jainkoak zuzentzat hartuko gaitu, agindu guztiok betetzen saiatzen bagara, berak agindu bezala.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11