Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 26

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

NEKALDIA ETA PIZTUERA (26,1–28,15)
Jesus nola atxilotuko
(Mk 14,1-2; Lk 22,1-2; Jn 11,45-53)
26
1 Jesusek, hitzaldi hauek oro amaitzean, bere ikasleei esan zien:
26,1 hitzaldiaren amaiera Ik. 7,28+.
2 «Dakizuenez, etzi Pazko-jaia da eta Gizonaren Semea etsaien eskuetara eman eta gurutziltzatu egingo dute».
26,2 Pazko-jaia Ir 12,1-20; Dt 16,1-8. // Jesus emana 17,22; 20,18-19; 26,21.45; 27,2; Mk 14,10+; Lk 24,7.20; Jn 19,16; Erm 4,25; Ga 2,20; Ef 5,2.
3 Orduan, apaizburu eta herriko zaharrak Kaifas zeritzan apaiz nagusiaren jauregian bildu ziren,
26,3-4 Jesusen kontrako asmoak 12,14+; Sal 2,1-2 (Eg 4,25-27); Sal 31,14.
4 eta Jesus maltzurkeriaz atxilotzea eta hiltzea erabaki zuten. 5 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik gerta ez dadin».
Emakume batek Jesus ukenduz igurtzi
(Mk 14,3-9; Jn 12,1-8)
6 Jesus Betanian
26,6 Betania: Ik. 21,17 oh.
Simon legendunaren etxean zegoela, 7 emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela. Eta Jesus mahaian zegoelarik, burura isuri zion. 8 Hori ikustean, ikasleek, haserre, honela zioten:
–Zergatik alferrik galdu horrela? 9 Garesti asko sal zitekeen eta dirua behartsuei eman.
10 Ohartu zen Jesus eta esan zien:
–Zergatik gogaitarazten duzue emakumea? Egintza ona egin du nirekin. 11 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, baina ni ez nauzue betiko zuekin. 12 Ukendu hau nire gorputzean isuriz, hilobiratua izateko prestatu nau
26,12 prestatu nau: Ik. Mk 14,8 oh.
aurrez. 13 Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri on hau hots egingo den edonon aipatuko da emakume hau eta beronek egina.
26,13 berri ona Mk 1,1+.
Jesus Judasek saldua
(Mk 14,10-11; Lk 22,3-6)
14 Orduan, Hamabietako batek, Judas Iskariote deituak, apaizburuengana joan
26,14 Hamabiak 10,2+.
15 eta esan zien: «Zenbat agintzen didazue Jesus zuen eskuetara emateagatik?»
Zilarrezko hogeita hamar txanpon
26,15 Zilarrezko hogeita hamar txanpon: Ir 21,32 tx.aren arabera, esklabo baten prezioa zen.
26,15 hogeita hamar txanpon Ir 21,32; Za 11,12. Ik. 27,3.
agindu zizkioten. 16 Ordutik, Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
Azken afarirako prestaketak
(Mk 14,12-16; Lk 22,7-13)
17 Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen egunean, ikasleak hurbildu ziren Jesusengana, galdetuz:
–Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
26,17 Legamia gabeko Ogien Jaia Ir 12,15-20; Mk 14,1; Lk 22,1. Ik. 1 Ko 5,7-8.
18 Hark esan zien:
–Zoazte hirira, halakoaren etxera, eta esaiozue: «Maisuak dio hurbil dela bere ordua, eta zuenean ospatu nahi duela Pazkoa bere ikasleekin».
26,18 hurbil da Jesusen ordua Jn 7,30; 12,27; 13,1; 17,1.
19 Jesusek agindu bezala egin zuten ikasleek, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
Afarian: Judasen saldukeriaren iragarpena
(Mk 14,17-21; Lk 22,4.21-23; Jn 13,21-30)
20 Ilunabarrean, mahaian zegoen Jesus hamabi ikasleekin. 21 Afaltzen ari zirela, Jesusek esan zuen:
–Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau.
22 Haiek, oso goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion banaka:
–Nik ote, Jauna?
23 Hark erantzun zuen:
–Nirekin plater beretik jaten ari den batek salduko nau.
26,23 Nirekin jaten ari dena Sal 41,10; Jn 13,18.
24 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!
26,24 Gizonaren Semea 8,20+. // dohakabea Jn 17,12; Eg 1,16-20.25.
25 Judasek, salduko zuenak, galdetu zion:
–Ni ote naiz hori, Maisu?
Jesusek erantzun zion:
–Zeuk esan duzu.
Azken afaria: hona nire gorputz-odolak!
(Mk 14,22-25; Lk 22,14-20; 1 Ko 11,23-25)
26 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta ikasleei eman zien, esanez: «Hartzazue eta jan, hau nire gorputza da».
26,26 Ik. 14,19; 15,36; Lk 24,30; Jn 6,51-58; 1 Ko 10,16.
27 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien, esanez: «Edan guztiok honetatik, 28 hau nire odola baita, Jainkoarekiko ituna berrituko duena
26,28 Jainkoarekiko ituna berrituko duena: H.h., itun (berriaren) odola.
, bekatuak barkatzeko guztien alde isuria.
26,28 ituna, odola Ir 24,4-8; Za 9,11; Heb 9,20. // bekatuak barkatzeko isuria Is 53,12; Jn 1,29; Erm 4,25; Ef 1,7; Heb 9,22; 10,18; 1 P 2,24.
29 Egia esan, hemendik aurrera ez dut gehiago ardorik edango, neure Aitaren erreinuan zuekin ardo berria edan arte».
Afalondoan: Pedroren ukoen iragarpena
(Mk 14,26-31; Lk 22,31-34; Jn 13,36-38)
30 Gorazarreak kantatu ondoren
26,30 Gorazarreak kantatu ondoren: Ik. Mk 14,26 oh.
, Oliamendira abiatu ziren.
31 Jesusek esan zien: «Zuek guztiok niregan duzuen sinesmenak huts egingo
26,31 sinesmenak huts egingo 5,29+. // Joko… Za 13,7. Ik. 26,56; Jn 16,32.
du
26,31 niregan duzuen sinesmenak huts egingo du: H.h., nitaz eskandalizatu egingo zarete; ik. Mk 6,3 oh.
gaur gauean, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira. 32 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
26,32 aurretik Galileara 28,7.
33 Pedrok esan zion:
–Zureganako beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak inola ere ez.
34 Jesusek erantzun:
–Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu.
26,34 ukatuko nauzu 26,69-75. Ik. 10,33+.
35 Pedrok esan zion:
–Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.
Eta gauza bera zioten ikasle guztiek.
26,35 Zurekin hil Jn 11,16.
Getsemaniko otoitz larria
(Mk 14,32-42; Lk 22,39-46)
36 Jesus bere ikasleekin Getsemani zeritzan landa batera iritsi zen, eta esan zien: «Zaudete hemen, ni hara otoitz egitera noan bitartean».
26,36 Ik. Jn 18,1. // otoitz egitera 14,23+; Heb 5,7.
37 Pedro eta Zebedeoren bi semeak eraman zituen berekin. Tristura eta larria sentitzen hasi zen,
26,37 Pedro eta Zebedeoren bi semeak 17,1.
38 eta esan zien: «Hiltzeko zorian nago tristuraz. Gelditu hemen eta zaudete erne nirekin batera».
26,38 erne egon 24,42+.
39 Eta aurreraxeago joanik, ahuspez erori zen eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, ahal bada, urrun ezazu niregandik edari samin
26,39 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh.
hau
26,39 edari samin hau 20,22+. // Aitaren nahia 6,10+; Jn 12,27-28; Flp 2,8.
. Hala ere, egin bedi zuk nahi bezala, ez nik nahi bezala».
40 Ikasleengana joan eta lotan aurkitu zituen. Pedrori esan zion: «Beraz, ordubete ere ezin izan zarete nirekin erne egon? 41 Zaudete erne eta egizue otoitz, tentaldian ez erortzeko
26,41 tentaldian ez erortzeko 6,13+.
: gogoz kartsu izan arren, ahula baita gizakia
26,41 gogoz… gizakia: H.h., espiritua kartsua da, baina haragia ahula.
».
42 Bigarren aldiz aldendu eta otoitz egin zuen, esanez: «Ene Aita, edari samin hau derrigorrez edan behar badut, egin bedi zure nahia».
43 Eta berriro itzulirik, lo aurkitu zituen, begiak astun baitzituzten. 44 Haiek utzirik, berriz ere aldendu eta hirugarren aldiz otoitz egin zuen, lehengo hitzak berriro esanez. 45 Ondoren, ikasleengana joan eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Hara, gainean da ordua, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana izateko.
26,45 gainean da ordua 26,18+. // emana izateko 26,2+.
46 Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
Jesus loturik eraman
(Mk 14,43-50; Lk 22,47-53; Jn 18,3-12)
47 Jesus hizketan ari zela, han azaldu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo handi bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu eta herriko zaharrek bidalirik. 48 Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da, atxilot ezazue». 49 Berehala, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Agur, Maisu!»
Eta musu eman zion.
50 Jesusek esan zion: «Adiskide, egizu egitekoa!»
Orduan, besteek, Jesusengana hurbildurik, heldu eta atxilotu egin zuten. 51 Jesusekin zeudenetako batek ezpata atera, morroia jo eta belarria moztu zion.
26,51 morroia Jn 18,26.
52 Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.
26,52 ezpataz ari dena Has 9,6.
53 Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan. 54 Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»
26,54 honela gertatu behar du Jn 14,31. Ik. 26,2+.
55 Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.
26,55 Egunero tenpluan Lk 19,47; 21,37; Jn 18,20.
56 Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da».
Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.
26,56 ihes egin zuten Ik. 26,31+.
Jesus judu-biltzarraren aurrean
(Mk 14,53-65; Lk 22,54-55.63-71; Jn 18,13-15.19-24)
57 Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak.
26,57 Kaifas 26,3; Lk 3,2; Jn 11,49; 18,13-14.24.28; Eg 4,6.
58 Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko.
59 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi
26,59 Biltzar Nagusi: Jatorrizkoan, Sanedrin; 71 kidek osatzen zuten eta Israelen aginpide nagusia zuen.
osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; 60 baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren,
26,60 gezurrezko lekuko asko Sal 27,12; 35,11; Eg 6,13.
61 esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki».
26,61 Jainkoaren santutegia desegin 24,2; 27,40; Jn 2,19; Eg 6,14.
62 Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion:
–Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
63 Baina Jesus isilik. Apaiz nagusiak esan zion:
–Jainko biziarengatik eskatzen dizut: Esaguzu zinez zu al zaren Mesias, Jainkoaren Semea.
26,63 Jesus isilik 27,12-14; Is 53,7; Eg 8,32. // Mesias 2,4+. // Jainkoaren Semea 4,3+.
64 Jesusek erantzun:
–Zeuk esan duzu. Eta gehiago diotsuet: Oraindanik Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei gainean etortzen ikusiko duzue.
26,64 Gizonaren… 24,30; Sal 110,1; Dn 7,13. // Gizonaren Semea 8,20+.
65 Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:
–Biraoa
26,65 jantziak urratu: Ik. Mk 14,63 oh. // Biraoa: Ik. Mk 14,64 oh.
26,65 jantziak urratu Zen 14,6; 2 Sm 13,19; Jr 36,24; Jb 1,20; 2,12; Esd 9,3; Eg 14,14. // Biraoa 9,3+.
esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik? Zeuek entzun duzue biraoa. 66 Zer deritzozue?
Haiek erantzun:
–Heriotza merezi du.
26,66 Heriotza merezi du Lb 24,16; Jn 19,7.
67 Orduan, aurpegira listua bota eta ukabilkadak eman zizkioten; beste batzuek masailekoak ematen zizkioten,
26,67 listua bota 27,30; Is 50,6.
68 esanez: «Asma ezak, Mesias, nork jo hau?»
Pedrok Jesus ukatu
(Mk 14,66-72; Lk 22,56-62; Jn 18,15-18.25-27)
69 Pedro kanpoan eseria zegoen, patioan; neskame batek ondoratu eta esan zion:
–Hi ere Jesus galilearrarekin bizi hintzen.
70 Baina hark guztien aurrean ukatu zuen:
–Ez zekinat zertaz ari haizen.
26,70 hark ukatu 26,34.
71 Ate ondora irten zen, eta beste neskame batek ikusi eta han zeudenei esan zien:
–Jesus nazaretarrarekin ibilia da hau.
72 Pedrok berriro ukatu zuen, zin eginez:
–Ez dut ezagutzen gizon hori.
73 Geroxeago, han zeudenek, hurbildurik, Pedrori esan zioten:
–Bai, hi ere horietakoa haiz, noski; hizkeran ezagun duk.
74 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:
–Ez dut ezagutzen gizon hori.
Une hartan oilarrak jo zuen. 75 Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu», eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2019-1-11