Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Apokalipsia 18

Apokalipsia :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22

Babilonia erori
18
1 Ondoren, beste aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; ahalmen handia zuen eta haren distirak lurra argitu zuen. 2 Ahots indartsuz egin zuen oihu:

«Erori da erori Babilonia handia!
Deabruen bizileku bihurtu da,
espiritu gaizto guztien zulo,
piztia kutsatu
eta nazkagarri guztien zulo.
18,2 Erori da Babilonia 14,8+. // espiritu gaiztoen eta piztien zulo Is 13,21; 34,11; Jr 50,39; Ba 4,35.
3 Herri guztiek edan dute
haren prostituzio sutsuaren ardotik;
munduko erregeak
prostituzioan ibili dira berarekin
eta lurreko merkatariak
aberastu egin dira
haren neurrigabeko luxuari esker».
18,3 haren prostituzio sutsuaren ardotik edan 14,8+.

4 Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:

«Irten Babiloniatik, ene herri,
haren bekatuekin
bat egin ez dezazun,
eta beraren zigorrak
harrapa ez zaitzan;
18,4 Irten Babiloniatik, ene herri Is 48,20; 52,11; Jr 50,8; 51,6.9.45; 2 Ko 6,17.
5 haren bekatu-pila
zeruraino iritsi baita
eta Jainkoak gogoan ditu
haren gaiztakeriak.
18,5 bekatu-pila zeruraino Has 18,20-21; Jr 51,9.
6 Eman berari
berak besteei emandako tratua,
ordaindu berari berak egin halako bi;
emaiozue edaten ontzian,
berak besteei edanarazi halako bi.
18,6 Eman berari berak besteei emandako tratua Jr 50,15.29; Sal 137,8; 2 Ts 1,6.
7 Zenbatekoak izan diren
haren ospea eta luxua,
emazkiozue hainbateko
oinazea eta negarra,
honela baitio bere baitan:
“Erregina bezala
nago tronuan eseria,
ez naiz alargun,
ezta dolutan izango ere”.
18,7-8 Babiloniaren harrokeria zigortua Is 47,7-9.
8 Horregatik, egun berean
etorriko zaizkio gainera
merezitako zigorrak:
heriotza, dolua eta gosea,
eta kiskali egingo da sutan;
ahaltsua baita
bera epaitu duen Jainko Jauna».
18,8 kiskali sutan 17,16+.
Babiloniagatik negar-kanta
9 Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.
18,9 negar eta dolu Ez 26,16-17; 27,30-35.
10 Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:

«Ai zu, ai hiri handia,
Babilonia, hiri ahaltsua!
Une batean burutu da zure zigorra!»

11 Lurreko merkatariek ere negar eta aiene egingo dute harengatik, ez baitizkie aurrerantzean inork erosiko beren salgaiak:
18,11 merkatariek ere negar Ez 27,36.
12 urre, zilar, harribitxi, perla; liho, purpura, zeta, eskarlata; era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresna, brontze, burdina eta marmolezko tresna;
18,12-13 salgaiak Ez 27,12-24.
13 kanela, iltze-kanela, lurringai, mirra eta intsentsu; ardo, olio, irin eta gari; abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo
18,13 giza esklabo: H.h., gorputzak eta giza arimak. Esanahi zehatza ez da segurua. Zenbaitek esklaboak eta giza merkantzia itzultzen du.
.

14 «Hainbeste irrikatzen zenuen
fruitua
urrundu egin zaizu;
galdu dituzu zeure luxua eta ospea,
sekula ez berreskuratzeko».

15 Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian, 16 esanez:

«Ai zu, ai hiri handia,
liho, purpuraz eta eskarlataz jantzia,
urrez, harribitxiz
eta perlaz apaindua!
18,16 Babiloniaren apaindura 17,4+.
17 Une bat aski izan da
hainbesteko aberastasuna
errausteko!»

Itsasontzietako kapitan-pilotu guztiek, marinelek eta itsasoa lanbide duten guztiek, urruti gelditu
18,17-19 Itsasontzietako guztiak aieneka Ez 27,29-34.
18 eta, haren sutearen ke-mordoa ikustean, honela egin zuten oihu: «Hiri handi horrek ez zuen parekorik!» 19 Eta, nork bere burura hautsa botaz, oihu egiten zuen negarrez eta aieneka:

«Ai zu, ai hiri handia!
Zure aberastasunei esker
aberastu ziren
itsasontziak zituzten guztiak.
Horra orain une batean erraustua!»

20 Poztu, oi zeru, horren zoriaz,
eta zuek ere bai,
fededun, apostolu eta profetak,
hori kondenatzean
justizia egin baitizue Jainkoak.
18,20 Poztu, oi zeru 12,12; Is 44,23; 49,13; Jr 51,48; Sal 96,11.

21 Orduan, aingeru ahaltsu batek harri bat, errotarri handi baten antzekoa, jaso eta itsasora jaurti zuen, esanez:

«Honelaxe jaurtiko dute
Babilonia, hiri handia,
eta betiko desagertuko da.
18,21 betiko desagertuko da Jr 51,63-64; Ez 26,21.
22 Ez da sekula entzungo
zitara-soinu edo kanturik,
ez txirula edo turutarik zure baitan;
ez da sekula artisaurik izango,
ezta errota-hotsik entzungo ere
zure baitan;
18,22 musika-tresnak mutu Is 24,8; Ez 26,13.
23 ez da sekula kriseilu-argirik izango,
ezta entzungo senar-emaztegaien
kanturik ere zure baitan;
zeren eta zure merkatariak
lurreko ahaltsuenak baitziren,
eta zeure sorginkeriez
herri guztiak engainatu baitituzu.
18,23 senar-emaztegaien kanturik ez Jr 7,34+. // zure merkatariak lurreko ahaltsuenak Is 23,8. // zeure sorginkeriaz Is 47,9.
24 Zikindua zaude
profeta, fededun eta lurrean hilak
izan diren guztien odolaz».
18,24 profeta, fededunen odola 16,6+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7